Albisteak

Pilotaren azken erromantikoak

Pilotaren azken erromantikoak

Asier Imaz

Reyes Azkoitiak, Luis Galarragak eta Xalton Zabalak bizitza erdia baino gehiago eman dute pilotaren munduan. 60 urtetik gora dituzte hirurek, eta erretiroan pentsatzen hasiak dira. Horrek ez du esan nahi pilotarekin duten lotura amaitu egingo denik. Luis Galarragak amaitu zituen Aurrera Saiazen egin beharreko lanak, baina pilota irakasten jarraitzen du bere herrian, Bidania-Goiatzen. Garai berrietara egokitu nahian, hausnarketa fasean dago Amezketako Zazpi Iturri pilota eskola, Xalton Zabalaren kluba. Bergaran, aldiz, belaunaldi berriaren esku geratuko da, laster, pilota elkartea. Ibilbide luzea izan dute hirurek, gertaeraz betetakoa, eta, ondorioz, ideia pentsamendu ugariren sortzaile izan da.

Zarautzera, bizikleta gosez

Zarautzera, bizikleta gosez

Aitziber Arzallus
Bizikleta goseak ekarri du Kyle Gill txirrindulari gaztea Karibetik Zarautzera. Ekainaren 9an iritsi zen bi hilabeteko egonaldia egitera, eta abuztuan itzuliko da etxera.

Debekatuta lanean jarraitzea

Debekatuta lanean jarraitzea

Unai Zubeldia

Zientzia, teknologia, artea, musika... "Gauza askoren batuketa da Parkea Musik Fest jaialdia". Hector Calderon Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko kooperazio eta zerbitzu zuzendariaren hitzetan, parkeko langileak elkarrengana biltzeko proiektua da, azken batean, esku artean daukatena. "Ekintza horiei esker, egunerokoan ia ezinezkoa den harremana sortzen da langileen artean, eta horrek eragina izaten du, gero, enpresako jardunean". Gaur-gaurkoz, 138 enpresa daude Donostiako teknologia parkean, Miramonen, eta 4.800 pertsona aritzen dira lanean egunero. "Donostiako auzo baten gisakoa da parkea".

Maitasuna sarean edo maitasunaren sarea?

Maitasuna sarean edo maitasunaren sarea?

Beñat Alberdi

Laranja erdirik gabe ezin bizi". Tankera horretako esaldiek oraindik ere indarrean jarraitzen dute nerabeen artean; maitasun erromantikoaren ideia sustraituta dago gazteenen artean. Aurrekoek ez zeuzkaten komunikazio baliabideak dauzka, ordea, egungo belaunaldiak: Internet eta sare sozialak. Bi esparru horiek ikertzen ari da Medicus Mundi erakundea: maitasun erromantikoaren pertzepzioa eta sarea. Zehazki, koordinazio lana hartu du gobernuz kanpoko erakundeak.

73 urte lur azpian, gaur arte

73 urte lur azpian, gaur arte

Asier Perez-Karkamo

Madrilgo Alcala de Henaresko hilerrian lurperatu zuten, 1945eko urtarrilaren 18an. Bi egun lehenago fusilatu zuten. PCE Espainiako Alderdi Komunistako idazkari nagusia zen, kargu hori betetzeko erbestetik itzuli zenetik. 1943ko martxoan atxilotu zuten, Madrilen, eta 153 egunez torturatu epailearengana eraman aurretik. Gaur berreskuratuko dituzte Jesus Karrera Olaskoaga hondarribiarraren hezur txikituak, herrian atseden har dezaten.

Sekretu bakarra, pasioa

Sekretu bakarra, pasioa

Unai Zubeldia

Boluntarioak gara denok". Nahiz eta profesionalen gisan lan egiten duten. "Inork ez du kobratzen hemen, ez kimuen taldeko entrenatzaileak eta ezta senior mailakoenak ere. Jende askoren borondate ona, horixe da klubaren sekretua". Inma Saenz de Santamaria da Zarauzko eskubaloi klubeko presidentea —Juanan Urdangarin ere aritzen da lan horietan—, eta "denboraldiko garairik zailenean" murgilduta dabiltza orain. "Jarraitu, ez jarraitu, denekin hitz egiteko garaia izaten da hau, eta ez da erraza eskaintzeko askorik ez daukazunean guztiei proiektua babesten jarrai dezatela eskatzea". 35 talde, 600 fitxa baino gehiago eta 100-120 entrenatzaile eta laguntzaile daude guztiak horren atzean, 23.000 biztanle dituen herrian.

San Lorentzoko tuneleko obrak hil amaieran hastea aurreikusten dute

San Lorentzoko tuneleko obrak hil amaieran hastea aurreikusten dute

Eider Goenaga Lizaso

Europak ezarritako segurtasun arauak bete ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak obrak egin behar ditu 500 metro baino luzeagoak diren hainbat tuneletan. A-15 autobideko San Lorentzoko tunelekoa izango da lehenengoa, Iruñerako noranzkoan. Aldundiaren hasierako asmoa obrak maiatzean hastea bazen ere, atzeratu egin behar izan zituzten lanak —besteak beste, baldintza meteorologikoak tarteko—; baina, aldundiak baieztatu duenez, jada hasi dira obrei ekin aurreko prestakuntza lanekin, eta, ondo bidean, pare bat aste beharko dituzte horiek bukatzeko. Beraz, hilabetea amaitzerako hasi nahiko lukete tunela konpontzen.