Albisteak

Karstetan, geologiari so

Karstetan, geologiari so

Ane Olaizola

Sona handia dute Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyschek, fosilek eta itsaslabarrek, baina Geoparkearen barnealdearen historia eta geologia ez dira hain ezagunak; bai, ordea, kostaldea bezain garrantzitsuak eta interesgarriak. "Geologian gehiago jakin ohi dugu duela ehun milioi urte gertatu zenaz, azken milioi bat urtekoaz baino", azaldu du Asier Hilario geologoak eta Geoparkeko zuzendari zientifikoak. "Hain zuzen, azken milioi urtean sortu da egun daukagun paisaia, eta horren zantzu argiak daude Geoparkearen barnealdean". Hilarioren hitzetan, zantzu horiek azaleratzeko tartea izango dute bihar, "azalpen ulergarri eta sinpleekin". Izan ere, Geolodia egitasmoaren barruan, Gipuzkoako aurtengo ekintzak Geoparkearen barnealdeari jarriko dio arreta, eta karsten munduan murgilduko dira ibiltariak.

Urteurrenean, aurrera begira

Urteurrenean, aurrera begira

Eider Goenaga Lizaso

Duela 75 urteko urrian, 1943-1944ko ikasturtean, 60 ikaslek eman zuten izena Arrasateko Eskola Profesionalean. Egun, urtero, 2.000 ikasle igarotzen dira Mondragon Goi Eskola Politeknikotik (MGEP). 75 urteko ibilbide oparoa egin du eskolak, eta urteurreneko ospakizunetan murgilduta daude. Maiatzaren 18an egingo dute ekitaldi nagusia, Donostian, Kursaal jauregian. "Ez gara gu oso ospakizun zale, baina ospatu beharra dago", azaldu du Carlos Garcia MGEPeko koordinatzaileak. Halere, gaineratu du, ospakizunei begira baino gehiago, etorkizuneko erronkei begira ari direla lanean.

Eta hik nola hitz egiten dun/k?

Eta hik nola hitz egiten dun/k?

Julene Frantzesena

Ohikoa da Azpeitian hitanoa entzutea. Ohikoa da gaztetxoek, helduek nahiz nagusiek kalean eta etxean hitanoa erabiltzea. Dena den, aski jakina da gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dutela, eta Garbiñe Bereziartuak (Azpeitia, 1977) eta Beñat Muguruzak (Irun, 1987) kezka horretatik abiatuta hasi dute Azpeitiko hitanoaren erabileraren inguruko ikerketa.

Elkartasunari mugarik jarri gabe

Elkartasunari mugarik jarri gabe

Unai Zubeldia

Irribarreak salatu du Markel Uzkiano. Bihurrikeria eta lotsa elkarren ondoan jarrita, gustura dago argazkilariari begira. Batera jira, bestera bira... Gehiegi ere ez da estutu emozioaren eraginez buruan kolpe handi samarra hartu duenean. Hamabost bat lagun dauzka berari begira, eta gustura dago protagonista bihurtuta. 7 urte dauzka andoaindarrak, eta garuneko paralisia dauka. Gurpil aulkia baliatzen du mugitzeko, eta mugatuta dauzka autonomia eta psikomotrizitatea. "Hori bai, oso mutiko aktiboa da", zehaztu du Eli Garagarza laguntzaileak. "Nahiz eta gauza asko landu beharra dauzkan koordinazioa hobetzeko". Bizitzak jarri dizkion mugei begietara begiratuta, Uzkianok berak aitortu du zein dituen plazeretako bi: "Futbola eta surfa".

Idoia Torregarai: “Umorearen aktibista naiz, eta prestigiatu egin nahi dut”

Idoia Torregarai: “Umorearen aktibista naiz, eta prestigiatu egin nahi dut”

Eider Goenaga Lizaso Kazetaria eta UEUko komunikazio arduraduna da, lanbidez, Idoia Torregarai (Usurbil, 1974). Umorea txikitatik izan du bidelagun, eta nerabezaroan munduan bere burua kokatzeko modua eman zion. Barretartia bloga martxan jarri zuenetik, gaiaren inguruan ikasten, sakontzen eta ikasitakoa zabaltzen jardun du. Umoregilea da, eta “umorearen aktibistatzat” du bere burua. Pauso bat gehiago eman, eta...

Naturatik gertu, hura zainduz

Naturatik gertu, hura zainduz

Imanol Garcia Landa
Hilabete honetan hartuko du erretiroa Mikel Mendizabal basozainak (Ordizia, 1955), lanbide horretan 31 urtez aritu ondoren. Aurretik, CAF enpresan aritu zen lanean, mekanikari, baina basozaina izan nahi zuen: "Beti gustatu izan zait naturaren inguruan ibiltzea; basoa eta landaredia gehienbat".

Iraganari keinuka

Iraganari keinuka

Unai Zubeldia

Herria astindu nahi izaten dugu egun horretan". Trikiti doinuekin astindu ere. "Jendea dantzan jartzea izaten da helburua; erromeria giro sanoa sortzea". Hala zehaztu du Ihintza Irizarrek, Andutz kultur taldeko kide eta Erromeria Egunaren antolatzaileak. Andutz kultur taldeak antolatuta, hamargarren urtez Erromeria Eguna ospatuko dute, bihar, Itziarren. "Garai batean erromeria asko egiten zen inguru honetan, eta hori berreskuratzeko erronkarekin sortu genuen jaieguna".

Igandeetan ez dute jai egiten

Igandeetan ez dute jai egiten

Iñaki Gurrutxaga

Harrituta eta izututa geratu ziren Mirandaolako burdinolan lanean ari ziren olagizonak 1580ko maiatzaren 3an. Igandea zen, eta Elizak jai egiteko agindua emana zien herritarrei. Kondairak dioenez, burdinazko zati txiki bat izan zen egun osoko lanaren ordaina, baina ez nolanahikoa: 21 zentimetro luze eta 5,5 kiloko pisua zuen gurutze bat zen. Santikutz eguna zen, eta gertatutakoa miraritzat hartu zuten. Hasiera batean, Elorregi jauregiko armairu batean gorde zuten gurutzea, baina, gertakaria ahoz aho zabaltzen ari zenez, Done Mikelgo baselizara eraman zuten, eta gero herriko elizara.

Argiak, kamera… ekin!

Argiak, kamera… ekin!

Eider Goenaga Lizaso

Duela 30 urte, Donostiako Intxaurrondo auzoan hasi zen dena. Baserri abandonatu bat zen, eta aspaldian inor ez zen bizi bertan...". Larrotxene Bideok ekoitzitako film laburretako baten hasiera izan zitekeen esaldi hori; baina ez da fikzioa, horrela hasi baitzen, duela 30 urte, Larrotxeneren historia.