Albisteak

Oinak elurretan dituen txapelduna

Oinak elurretan dituen txapelduna

Erik Gartzia Egaña

A stelehena da, eta Andorratik iritsi berria da Maialen Oiartzabal (Oiartzun, 1999). Girora egokitzen ari dela azaldu du, eta eguraldi kontuetan, behintzat, erraza izango du. Eski akrobatikoan aritzen da Oiartzabal. Snowboardarekin edo eskiekin ibil daiteke eski akrobatikoan, eta akrobaziak egin behar izaten dira barandetan eta jauzietan; mahaien antzeko guneetan ere ibiltzen dira irristan. Neguko kirola izaki, oraintsu bukatu da denboraldia, eta modu bikainean bukatu du oiartzuarrak: Espainiako Txapelketa irabazi du, maila nagusian, oraindik juniorra den arren. Bigarren aldiz parte hartu du txapelketa horretan, eta urrezko dominarekin itzuli da bi kasuetan.

Artista txikiak ereiteko lekua

Artista txikiak ereiteko lekua

Unai Zubeldia

Arantzazuko basilika XX. mendeko monumentu artistiko garrantzitsuenetakoa da". Baina pena bat dauka Juan Biainek, Arantzazu Gaur fundazioko kudeaketa arduradunak: "Gipuzkoarrok ez garela konturatzen horretaz, eta ezezagun samarra dela askorentzat. Bertan eduki arren, herritar askok ez dute ezagutzen oraindik, baina atzerriko gero eta jende gehiago etortzen da gurera". Horren jakitun, Arantzazu Gaur fundazioak eta Jorge Oteiza Fundazio-Museoak Arantzan-Zu? arkitektura lantegia antolatu dute elkarlanean, etxeko txikienen bidez eraikuntzaren errealitatea hobeto barneratzen laguntzeko. 6 eta 11 urte arteko haurrentzat da lantegi eskaintza, "nahiz eta aukera badagoen zaharxeagoren batek ere izena emateko".

Hizkuntza guztien laguna

Hizkuntza guztien laguna

Miriam Luki

Hizkuntzen mapa geopolitikoa irudikatzeko ariketa eginez gero, nabarmen geratuko litzateke nazioartean gailentzen den zenbait hizkuntzaren hedadura. Horiek gailendu ahala, galtzaile aterako lirateke beste hizkuntza batzuk, eta gero eta toki urriagoa izango lukete mapa geopolitiko horretan, galtzeraino ere bai batzuetan. Ludwik Lejzer Zamenhofek (Polonia, 1859-1917) hizkuntzen mendekotasun hori saihesteko sortu zuen esperantoa. Hizkuntza neutral gisa asmatu zuen. "Geurea inposatu ez, eta alderantziz ere gerta ez zedin", azaldu du Aitor Arana esperantistak (Legazpi, 1963).

Zelaiak berde, baratzeak gorri

Zelaiak berde, baratzeak gorri

Aitziber Arzallus

Azken 30 urteotako negurik bustiena izan da aurtengoa. Ia aterrunerik gabeko hiru hilabete luze. Gipuzkoan, batez beste, metro koadroko 681 litro bota ditu, garai horretan ohi duenaren ia bikoitza —metro koadroko 384 litro da batezbestekoa—. Eta otsaila izan da guztietan hilabeterik txarrena, euritsua ez ezik, hotza ere izan delako: atertu gabe bota zuen otsailaren 1etik 14ra; 28 egunetatik 21 euritsuak izan ziren; eta batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,5 gradu baxuagoa izan zen.

Iktusa, bat-bateko gaitza

Iktusa, bat-bateko gaitza

A. Vierbücher

Adinean aurrera egin ahala, gero eta kezka handiagoa sortzen du bizi kalitatearen kontuak. Adin batera iritsita, gauzarik preziatuena bizitza bera dela jabetzen dira gehienak, baina, hain justu, bizi kalitate ona behar izaten da bizitzak eskaintzen duen horretaz gozatu ahal izateko. Norberak bere kabuz bizitzen jarraitzeko, lagunekin eta familiarekin gozatzen segitzeko, mendi buelta bat edo bueltaxka txiki bat emateko... Gozagarri den hori guztia egiteko garrantzi handia dauka norbera ondo egoteak.

Abentura, ron botilarik gabe

Abentura, ron botilarik gabe

Asier Perez-Karkamo

Nerabeak, gazteak eta helduak nahastuta, denak altxorraren bila. Horixe da Hondarribiko talde batek Pazko astea Pasai Donibaneko Arrokaundietako Piraten Etxea aterpetxean igarotzeko aukeratu duen plana. Hondarribiko Saindua Udal Gaztelekuak eta Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak elkarlanean antolatuta, Konkis-Pirata 2018 izeneko oporraldi berezia ari dira egiten aurten ere. Zertan den berezia? Batez ere, antolakuntzan, gazte boluntarioen eta hezitzaileen artean banatzen baitituzte nerabeen egonaldiaren ardurak.

“Honek ez dauka zentzurik”

“Honek ez dauka zentzurik”

Unai Zubeldia

Ezer garbirik ez dago oraindik, baina kezkatuta gaude etor daitekeenarekin". Baserritarrak ez daude lasai Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila onartzear den Eraikinen Ikuskaritza Teknikoaren (EIT) dekretu berriarekin. "Ahaztu egin da landa eremuko errealitatea, eta, beste behin ere, baserritarrei kalte egingo digu bidegabeki", salatu du Garikoitz Nazabal EHNE sindikatuko lehendakariak. "Gure baserriak ez dira etxebizitza soilak; hamaika funtzio betetzen dituzte". Baserriak lotarako edo familian egoteko teilatupe soilak ez direla azalduta, euren eraikinek EITrik pasatu beharrik ez izatea eskatu dute baserritarrek. "Honek ez dauka zentzurik".

Gaztetxeak plaza bihurtuta

Gaztetxeak plaza bihurtuta

Beñat Alberdi

Abian da XVI. Plazatik Gaztetxera txapelketa. Atzo egin zuten lehen saioa, Oñatin, eta gaur izango da bigarrena, Zestoan. Ondoren zain izango dituzte Soraluze, Itziar, Eibar eta Deba; Ondarroan (Bizkaia) jokatuko dute finala, maiatzaren 12an. Hamaika bertsolari, hainbat belaunaldi eta beste hainbeste saio bildu ditu txapelketak, hasierako oinarriak ahaztu gabe, hori bai.