Albisteak

Bakoitza bere ahalmenarekin

Bakoitza bere ahalmenarekin

Imanol Garcia Landa
Musika irakasteko Txirula eztia liburua argitaratu zuen 2016an Arantxa Zubillaga musika irakasleak (Alegia, 1969), eta bigarren liburua kaleratuko du orain, otsailean. "Hainbat maila eskaintzea", hori da, bereziki, bigarren proiektuaren helburua.

Hamaika aukera 11 egunetan

Hamaika aukera 11 egunetan

Eider Goenaga Lizaso

Donostiako Egia auzoan egin zuten, 2016ko urtarrileko eta otsaileko hainbat astez, euskara hutsean bizitzeko ahalegina. Egia Euskaraz izena zuen kanpaina hark, eta Lasarte-Orian izan zuen jarraipena, urte bereko azaroan eta abenduan: lehen aldiz erabili zituzten ahobizi eta belarriprest figurak, eta erabilera datuek nabarmen egin zuten gora. Gerora, beste hainbat auzok eta herrik hartu zuten lekukoa —Intxaurrondo, Hernani, Astigarraga...—, eta, iazko azaroan Euskaraldia aurkeztu zuten, hizkuntza ohiturak aldatu eta erabilera datuak handitzeko xedez. Euskaraldiak erronka jarri du mahai gainean, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez, Euskal Herri osoan, ahal den herri gehienetan eta ahal den guztietan euskaraz egiteko. Baina zer gertatzen da euskara nagusi den herrietan? Kezka horrekin, eta euskararen erabileran datu onak dituzten herrietarako, Hamaika egun baino hamaika aldiz gehiago proposamen osagarria landu du Uemak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak.

Hiru herri, borroka bakarra

Hiru herri, borroka bakarra

Imanol Saiz

M ugimendua sortu da Txingudiko badiaren inguruan. Euskal Herri guztian bezala, Bidasoara ere iritsi da pentsio duinen aldeko oihua; inoiz baino indar handiagoz, gainera. Joan den astelehenean, Irun, Hondarribi eta Hendaiatik —Bidasoa ibaiaren hegoaldean lan egin ondoren, pentsioa Espainiako Estatutik jasotzen duten hainbat herritar bizi dira han— etorritako ia mila lagun elkartu ziren Irungo San Juan plazan, laugarrenez jarraian, euren egoera "tamalgarria" dela salatzeko. Pentsioen gatazkak batu ditu guztiak.

“Itxaropenerako zirrikitu bat da hau”

“Itxaropenerako zirrikitu bat da hau”

Unai Zubeldia

Jendeari oraindik ere lotsa ematen dio etxea kendu diotela esateak, baina guk ez, bankuek egon beharko lukete lotsatuta". Minetik ari da hizketan Jose Luis Tolosa tolosarra. "Duela hogei bat urteko kontuak dira", hasi du azalpena. "Gehienek bezala, etxe bat erosi nuen orduan, eta mailegua eskatu nuen Kutxan. Baina langabezian gelditu nintzen; bi ordainagiri utzi nituen ordaindu ezinik, eta...". Egoera irauli ezinik, berehala gelditu zen etxebizitzarik gabe.

Bi gurpilen gainean, basamortuan barrena

Bi gurpilen gainean, basamortuan barrena

Aitziber Arzallus
Ez da erraza Mamen Etxaniz (Azpeitia, 1961) etxean harrapatzea. Jakan (Aragoi, Espainia) da egunotan. "Elurra asko gustatzen zait, eta negu partean ahal dudan guztietan etortzen naiz hona", azaldu du azpeitiarrak, telefonoaren bestaldetik.

Iritsi dira goiztiarrenak

Iritsi dira goiztiarrenak

Rebeka Calvo

Asteburu honetan, Gipuzkoako hainbat herritan ospatuko dituzte inauteriak. Azpeitian bereziak izaten dira oso, eta gaurtik hasi eta hilaren 13ra arte ospatuko dituzte; baita Arrasaten ere; eta Donostian prest daukate astelehenera arteko egitarau zabala. Dena den, Tolosako inauteriak dira ezagunenak, eta festan murgilduta dabiltza jada, atzotik. Txupinazoarekin batera, festa lehertu zen Plaza Zaharrean. Kabi Alai elkarteak izendatzen duen Inauterizale Kuttunak izan zuen suziria botatzeko ardura; aurten, hain justu, Berazubi auzoko karrozako kideek: Agustin Arriola, Ana Ardanaz, Jesus Carabellos, Iñaki Beitia eta Ignacio Alfonsok.

Mendi zabaleko erakusketa

Mendi zabaleko erakusketa

Unai Zubeldia

Erakusketatik dezente dauka sagardoaren munduak; freskuratik zer esanik ez; ibilaldi lasai baten ondorengo gazta zatia edo intxaur jana beti izaten da berezia; eta herri askok daukate lotura zuzena sagardoarekin. Sagardoaren errealitatea sagar uztatik pauso asko aurrera emanda dabil azkenaldian. Leku askotan esperientzia gisa saltzen da, jada, sagardo garaia, eta bide hori hartu dute Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak (GPS) eta Hernaniko Larre-Gain sagardotegiak ere: Sagardogintza, trikuharriak eta saroiak. Eskaintza berezia egin dute elkarrengana bilduta.

Erreferentzien sarea eraikitzen

Erreferentzien sarea eraikitzen

Loinaz Agirre

Enpresen artean negozio erreferentziak trukatzeko sortu zen BNI (Business Network International), nazioarteko networking erakunde profesionala. Esaldi batek laburbiltzen du haren filosofia nagusia: ematen duenak jasotzen du. Plataforma horrek kontaktu komertzialak areagotzea errazten du, kontaktuak taldekideen artean partekatuz. Enpresen arteko harremana sistematikoki erraztu eta negozio bolumena areagotzea du helburu. BNIko kideek marketin talde batek bezala jarduten dute gainerako kideentzat, erreferentziak eta kontaktuak trukatzen baitituzte.

Ahanztura, zaintzaileen beldurra

Ahanztura, zaintzaileen beldurra

Eider Goenaga Lizaso
Hamabi urtez alzheimerrarekin gaixo izan ostean, duela bi urte hil zitzaion senarra Izaskun Martinez Albenizi; Floren Altunaren bikotekidea, berriz, duela bi urte hasi zen sintomekin, eta orain sei hilabete diagnostikatu zioten gaitza.