Albisteak

Pasaiako portua, egokitzen

Pasaiako portua, egokitzen

Olatz Mitxelena
Ez dira betiko garai onenak, horretan zalantzarik ez da. Eta 2017ko datuak dira baieztapenaren erakusgarri. Merkantzien trafikoak %13,9 egin zuen behera iaz, Pasaiako portuan.

Hiru, bi, bat… grabatzen

Hiru, bi, bat… grabatzen

Unai Zubeldia

Kameraren poltsa? Bai. Kamera? Bai. Memoria txartela? Bai. Optika garbitzeko traputxoa? Ez, hori ez digute erosi oraindik"... Lasarte-Oriako Oriarte BHI institutuko DBH 1eko ikasleak grabaketari ekin aurretik egin beharreko ezinbesteko lanean ari dira: grabaketarako materiala errepasatzen, alegia. Tripodea bere lekuan jarrita, kamera prest, modelo lanetan ari den klasekidea zintzo bere lekuan... 08:15 dira, eta ikasleak lanean hastekotan dira. Ikasle bat argazkilari lanetan, bizpahiru kamerari helduta, ondokoa koadernoan dena apuntatzen... Neska-mutikoak talde lanaren eredu dira goizean goizetik.

Agurtzane Garmendia: “Emakumea ausarta dela sinisten dut; hala jokatu nahi dut nik ere”

Agurtzane Garmendia: “Emakumea ausarta dela sinisten dut; hala jokatu nahi dut nik ere”

Eider Goenaga Lizaso

Baliarraingo Lopetedi baserriak magia du. Hamaika aukera ematen dute harrizko horma lodiek, egurrezko habeek, leihoetatik sartzen den argitasunak eta baserri barruko espazio irekiek. XVI. mendeko baserria da. 2005ean, Eusko Jaurlaritzak kultur ondasun izendatu eta monumentu gisa katalogatu zuen. Baserria eskuz aldatu eta berritua zegoen, Agurtzane Garmendia Zubeldia (Anoeta, 1972), kasualitatez-edo, bertara sartu zenean. Bere ametsa betetzeko tokia topatu zuen. Orain, ezkontzak eta enpresa ekitaldiak antolatzen ditu bertan; baita kultur jarduerak ere. Martxoaren 8aren harira, esaterako, Sakatu Power izenburuko jarduera antolatu du, martxoaren 10erako.

Tradizio baten azken joskura

Tradizio baten azken joskura

Beñat Alberdi

Alderik alde apalak dira nagusi jostundegian, garai batean telaz lepo zeudenak. Egun kutxek hartu diete tokia. Hala ere, apal bakoitzak ezohiko zabalera dauka. Liburu edo apaingarri bilduma andana beharko litzateke betetzeko. "Telen neurrira eginak daude apalak", argitu du Maria Jesus Otaegik. Dendaren egungo jabea eta saltzailea da. "Kartoi batean biribilkatuta izaten genituen telak. Justu-justu sartzen ziren apalean, eta apal bakoitza goraino betetzen genuen". Izan ere, zabalak izateaz gain, altuera ere ez dute makala. Jostundegia, ordea, ez dago apalekin bakarrik betea: mahai luze bat dute erdialdean, bezeroak zerbitzatzeko; esekitokiak daude beste aldean, arropak eskegitzeko; apalak dituzte haien gainean; baita bi sarrera ere: bat arropak probatzeko txokora sartzeko, eta bestea lantokia izan zenera sartzeko. "Garairik onenetan, hamar edo hamabi pertsona ibiliko ginen hemen lanean". Orain biltoki bilakatu dute lantoki izan zena, nahiz eta oraindik lanak bertan egiten dituzten. Otaegik adierazi du dendak lehengo garaiak gogoratzen dituen itxura "klasikoa" mantendu duela. "Orain ere egiten dituzte garai bateko lan asko, baina ez guk egiten genituen moduan".

Artzeren lagun gazteak

Artzeren lagun gazteak

Asier Zaldua

Iragana eta etorkizuna ehundu zituen Joxean Artze poeta eta musikari usurbildarrak. Txalaparta bezalako instrumentu tradizional bat berreskuratzeaz gain, belaunaldi berriekin lan egin zuen. Urretxu eta Zumarragako Hits&Fits bandako kideekin, adibidez. Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat ikuskizuna prestatu zuen gazte haiekin. 1994ko abenduaren 13an estreinatu zuten, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Orain, ikuskizun hartan parte hartu zutenetako batzuek Artze omenduko dute, otsailaren 24an, Beasainen.

Atez ate, kopla kantuan

Atez ate, kopla kantuan

Ane Olaizola
Hilaren 2an Kandelario, 5ean Santa Ageda, usadioa galdu ez dadin etorri gera eskera". Hala dio Santa Ageda egunaren bezperan kantatzen den koplaren zatiak. Ohiturari jarraituz, makila eskuan, Gipuzkoako herri eta txoko askotan aterako dira, beste urte batez, santa eskean, baserriz baserri koplak abestu eta bazterrak girotuz.

Bertsozaletasuna zabaltzen

Bertsozaletasuna zabaltzen

Imanol Garcia Landa

Lau urte pasatu dira Harituz bertsozale taldea sortu zenetik. Tolosaldean bertsolaritzaren inguruan dauden beharrei erantzuteko eman zuten pausoa. "Behar horiek identifikatu ahala, konturatu ginen ezin ginela denetara iritsi", azaldu du Unai Mendizabal Harituz taldeko koordinatzaileak. Borondatezko lanean ari ziren orduan, bakoitza bere denbora librean, eta konturatu ziren horrekin ez zela nahikoa.

Iragana amets, aurrera egiteko

Iragana amets, aurrera egiteko

Eider Goenaga Lizaso
Marian Viaderok 28 urte daramatza irakasle, eta ezagutu ditu egoera okerragoak; hobeak ere bai. "Baina gauza bat esaten dizut: inoiz baino ordu gehiago sartzen ditut, bai eskolan eta bai etxean, iritsi behar dudan guztira iristeko".

Hitz egin dezala errepideak

Hitz egin dezala errepideak

Unai Zubeldia

Errepideen portaera termikoa nolakoa den aztertu nahi dute, "gune kritikoak zein diren jakiteko; izotza sortzeko edo elurra hasten duenean lehen geruza hori errepidean gelditzeko arriskua non dagoen jakiteko". Eusko Jaurlaritzaren Neguko Planaren barruan, errepideen mapa termikoa osatzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren departamentua, eta mapa termiko bakarrean 677 kilometro txertatzeko erronka daukate orain. "Unean uneko neurriak hartzen lagunduko digu mapa termiko horrek", zehaztu dute aldundiko ordezkariek. "Sentsore espezifiko batzuk jarriko ditugu gunerik kritikoenetan, alarma batzuen bidez ahalik eta azkarren eduki ahal izateko errepide bakoitzeko tenperatura aldaketaren berri".