Albisteak

Sagarrari kosk, sagarrari dantza

Sagarrari kosk, sagarrari dantza

Jon Miranda

Sagarrondotik, sagarra; sagarretik, sagardoa. Euskal Herrian eta, bereziki, Gipuzkoan sagarrak izan duen garrantzia islatuko dute bihar Zarauzko Muñoa plazan estreinakoz eskainiko duten Sagartu ikuskizunean. Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak elkarrekin osatu dute lana, eta, Agurtzane Intxaurraga zuzendariaren esanetan, "haratago" jo nahi izan dute emanaldian, unibertsalago bihurtzeko, historian zehar fruitu horrek izan dituen esanahiak aipatuta: "Bekatuarekin lotu izan da gehienetan, eta askotan egon izan da, gainera, emakumezko bat atzean".

Aurrerantz, baina oso poliki

Aurrerantz, baina oso poliki

Aitziber Arzallus

Gertatu aurretik idatz daitekeen horietakoa izango da gaurko Irungo kronika. Bi alarde aterako dira kalera: bata, publikoa eta parekidea; bestea, pribatua eta baztertzailea, emakumeak ez dituelako onartzen kantinera postuetan ez badira. Eta Jose Antonio Santano alkateak ez dio harrerarik egingo emakumeen eta gizonen eskubideak berdintzen dituenari; aldiz, bai andreak desfiletik kanpo lagatzen dituenari.

Osasunaren izenean, guraso

Osasunaren izenean, guraso

Unai Zubeldia

Oso hunkigarria izaten da haurrak iristen diren momentu hori". Arantxa Etxeberria urnietarrak eta Juanjo Olaizola donostiarrak esperientzia pixka bat badaukate udan Txernobyldik iristen diren haurrekin, zortzigarren urtez ireki dietelako etxeko atea Snizhana eta Xemia Vladitxenko Ukrainako anai-arrebei. 13 urte dauzka batak, eta 14 besteak. Txernobyl elkartearen ekimenez, aurten 205 adingabe etorri dira Euskal Herrira, horietatik 101 Gipuzkoara —79 Bizkaira, hamahiru Arabara eta hamabi Nafarroara—.

Irabazi, gerturatu eta iraun

Irabazi, gerturatu eta iraun

Unai Zubeldia

1Aurreko denboraldiarekin alderatuta, zein aldaketa izan dituzue ontzian?

2Zein helburu dauzkazue denboraldi honetarako?

3Zein ondorio atera duzu aurkarien orain arteko maila aztertuta?

4Zerekin geldituko zinateke gustura denboraldi amaieran?

5Zein dira Eusko Label liga irabazteko hautagai nagusiak?

6Eta zein ontzi daude arriskuan KAE 1 ligara jaisteko?

‘Sutar’ eskultura, lurra eta zerua batuz

‘Sutar’ eskultura, lurra eta zerua batuz

Erik Gartzia Egaña

Oiartzunek badu, 27 urteren ondoren, cromlechak edo mairu baratzeak irudikatzen dituen eskultura. Lehendik ere bazeukan, Anton Mendizabalen Sutar eskulturak ia bederatzi urte daramatzalako hilerriaren ondoan, baina inauguratu egin dute orain. Eskultura nagusiarekin batera mairu baratzeen mapa egitea falta zen, eta horregatik hainbesteko atzerapena.

Mahai bueltan jolasean

Mahai bueltan jolasean

Imanol Garcia Landa
Urte hasieran jarri zuten martxan Jolasenea taldea, Antzuolan. Azken urteotan hainbat lagun aritu dira mahai jokoetan, baina inguruan horrelako jokoetan aritzeko ohiturarik ez zegoela ikusi zuten, eta joko horiek zabaltzea ideia ona izan zitekeela pentsatu zuten.

Laburretik bidea egiten

Laburretik bidea egiten

Unai Zubeldia

Donostia zineari keinuka aritzen da urte osoan. "Ukaezina da hori", esan du Laura Rodriguez Bauza Kristonkino elkarteko kideak (Donostia, 1992). Zinemaldia, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea, Giza Eskubideen Aldeko Zinema Jaialdia... "Baina bakar bat ere ez dago film laburrak oinarri dituena, eta arlo horretan aritzen da lanean Kristonkino". Ikus-entzunezkoen ekoizpen etxea. Bestela ezin eta, ez zegoen hura sortzeko lanean hasi ziren elkarteko kideak. "Crowdfunding bidez hasi ginen proiektua martxan jarri ahal izateko dirua biltzen". Eta beharrezkoa zen gutxienekoa lortuta, "eta herritarrek interesa zeukatela ikusita", ia urtebete atzera hasi ziren Donosskino jaialdia gorpuzten. Uztailaren 6tik 8ra jasoko dute lan horren guztiaren fruitua. Doakoa izango da jaialdi guztia.

[Herriz herri] Orio. Datorrenera egokitzen ari den herria

[Herriz herri] Orio. Datorrenera egokitzen ari den herria

Ane Olaizola
Arrantzari eta itsasoari lotutako herria da Orio. "Arrauna eta bisigua" dira herriaren berezitasun nagusiak, eta horregatik dira kanpoan ezagun, Joxe Angel Zaldua alkatearen hitzetan (Orio, 1959). "Beste lekuetan ez bezala, hemen umeak arraunean hasten dira kirola egiten. Bisigua jan nahi duenak, berriz, Oriora etorri behar du".