Albisteak

“Proiektu txiki gisa hasi ginen, eta asko hazi gara edukiz eta izenez”

“Proiektu txiki gisa hasi ginen, eta asko hazi gara edukiz eta izenez”

Ane Olaizola

Zarauzko Rockumentalak musika eta dokumental zikloaren sortzaile eta antolatzaileetako bat da Iñigo Artetxe (Azpeitia, 1974). Gaur hasiko da zikloa, eta bosna dokumental emanaldi eta kontzertu egingo dituzte Modelo aretoan. 22:00etan hasiko dira saio guztiak, azkena izan ezik. Saioaren iraupena dela eta, 19:00etan hasiko da azkena. Hamalau euroan eros daitezke Toy eta Vulken kontzerturako sarrerak, www.entradium.com webgunean eta Sanz Enea Kultur Etxean. Sei eurokoa da gainontzeko saioetarako prezioa, eta 25 euroan eros daitezke bonuak, rockumentalak@gmail.com helbidera mezu bat idatzita.

[Museora] Arditurri. Aiako Harriaren altzoan

[Museora] Arditurri. Aiako Harriaren altzoan

Eider Goenaga Lizaso

Aiako Harria da, Aizkorri-Aratz, Aralar eta Pagoetarekin batera, Gipuzkoako Parketxe Sarea osatzen duten natur parkeetako bat. Mendiaren forma bereziak urrunetik ikusgai eta ezaguterraz egiten du Aiako Harria; baina, batez ere, mendiaren osaera geologikoarengatik da berezia. Euskal Herriko formazio geologiko zaharrenetakoa da —orain 250 milioi urte inguru azaleraturikoa—, eta granitozko bakarra. Mendiaren magalean, Arditurri interpretazio zentroa dago, eta bertan harrera egiten diete iristen diren guztiei. "Interpretazio zentroa natur parkearen barruan dago, eta bertan aurkituko duen guztiari buruzko informazioa ematen diogu bisitariari", azaldu dio Hitza-ri Itsaso Aritzeta Arditurriko koordinatzaileak (Andoain, 1985). Natur parke batek berez duen erakarmenari, Arditurriko meategiek duten interesa eta haiek bisitatzeko aukera gehitu behar zaio; bi arloak lantzen dira interpretazio zentroan.

[Herriz herri] Oñati. Bere kasa dabilen herria

[Herriz herri] Oñati. Bere kasa dabilen herria

Aitor Biain

Entzuteaz "nekatuta" dauden arren, oñatiarrak "bereziak" dira. Hala aitortu du Mikel Biain alkateak (Oñati, 1977). Denak du eragina "berezi" izate horretan, haren ustez: "Historiak, orografiak, kulturak, azpiegiturak, ekonomiak...". Jauntxoen herria urte askoan, konderria gero, 1845 arte ez zen batu Gipuzkoara. "Hori, oraindik, atzo da guretzat". Lurralde historikoaren hego-mendebaldean kokatuta dago, Debagoiena eskualdean. Inguruan, Arrasate, Bergara eta Arabarekin ere egiten du muga, besteak beste.

Gunea, bilgune eta bozgorailu

Gunea, bilgune eta bozgorailu

Eider Goenaga Lizaso

Gunea aktibatu du berriro Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun Zuzendaritzak. Bi urtez geldirik egon ostean, emakume taldeen, mugimendu feministaren eta erakunde publikoaren arteko bilgune izateko xedez sorturiko plataforma abian jarriko dute berriro; nahiz eta, gobernu aldaketa tarteko, izaera ez den guztiz berdina izango: plataforma honetatik ateratzen diren ondorioek aholku izaera izango dute, eta ekarpen gisa hartuko ditu foru aldundiak bere politikak zehazteko garaian; jatorrian, nolabaiteko izaera juridikoa aitortzen zitzaion Guneari, partaide ziren emakume taldeei hainbat politika publikotan zuzenean eragiteko aukera emanez.

Kasko lehen, parke orain

Kasko lehen, parke orain

Erik Gartzia Egaña

Errenteriaren birika berdea bezala deskriba daiteke Arramendiko kaskoa. Industrializazioaren eta haren hirigintza ondorioen aurrean bizirik iraun duen eremu zabala da Arramendi. Herriko plazatik 500 metro eskasera dago, eta 160.000 metro koadroko azalera du. Hiru auzo ditu bere perimetroan: Agustinak, Pontika eta Gaztaño. Arramendiren magalean bertan eraikita dago hirugarren auzo hori. Errenteriako Udalak hainbat esku hartze egin ditu, orain arte, espazio berde horretan: herri baratzeak, kantina, naturaren interpretazio zentroa... Ondareari dagokionez, gotorleku bat dago bertan, eta indusketak egin zituzten, baina lan horiek ez zuten izan jarraipenik.

Ezkutuko txapeldunak

Ezkutuko txapeldunak

Unai Zubeldia

Bitxia da egoera: Gipuzkoan bi talde dauzkagu softboleko Espainiako Ohorezko Mailan; liga irabazteko zorian egon izan da Orioko Bate Bizkorrak, eta egungo txapeldunak gara gu. Baina ez gaude egoerarik onenean". Orel Morales (Santa Clara, Kuba, 1970) Donostiako Atletikoko entrenatzailearen hitzak dira horiek. Liga erregularra amaitzeko bi partida falta direnean —jardunaldi bakarra—, jokatutako hamasei lehiak irabazita daude donostiarrak, sailkapen buruan, eta titulurako lehian izango dira —lehen hirurak sailkatzen dira—. Orioko Bate Bizkorrak, berriz, zazpigarren daude, zazpi garaipen eta bederatzi porrotekin, eta Espainiako Kopa jokatzeko aukerarik gabe daude jada; lehen laurak sailkatzen dira, eta hiru garaipenera daukate Dridma Rivas.

Elkarri zirika hasteko asmoz

Elkarri zirika hasteko asmoz

Unai Zubeldia

Lehia jokorako baino gehiago, jolaserako gogoa daukagu. Saio polit bat egin nahiko genuke, bertsozalea bertsoz asetzeko". "Gozamena" oinarri hartuta aurkeztu zuten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, urtarrilaren 28an, eta, Unai Mendizabal Karidadeko Bentako taldekideetako batek onartu duenez, "gozatu handia" hartzen ari dira saioz saio. 38 taldek ekin zioten txapelketari, otsailaren 3an, eta Karidadeko Benta (Asteasu eta Zizurkil) eta Am... ona! (Amasa eta Villabona) iritsi dira finalera, bertso eskola bereko kideak denak; Haritz Mujika, Joseba Otaegi eta Unai Mendizabal aritu dira kantuan Karidadeko Bentan, eta Beñat Iguaran, Oihana Iguaran, Amaia Agirre eta Ander Goikoetxea Am... ona! taldean; txandaka, azken horien kasuan. Bihar izango da azken saioa, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan (17:30).

Burrunba hotsaren bizipoza

Burrunba hotsaren bizipoza

Unai Zubeldia

"Topaleku" izateko sortu zen Euskal Herriko Batukaden Topaketa, 2013an. "Urtean behin ahal bezainbeste batukada elkartzea zen erronka, eta normalean bakoitzak bere kasa egiten dituen lanak gune horretan azaleratzea". Arkaitz Sukuntza donostiarra (1986) buru-belarri murgilduta dabil antolaketa lanetan; hark azaldu du zer bilakaera izan duen topaketak azken urteotan. "Lasarte-Orian sortu zen mugimendua, Dinbi Banda batukada taldearen eskutik, udalaren laguntzarekin". Hiru urtez, bertan egin zuten topaketa. "Baina mugimendua Euskal Herrira zabaltzea interesgarria izan zitekeela pentsatzen hasi ginen".

[Museora] Ogiaren Txokoa. Ogiari bere tokia

[Museora] Ogiaren Txokoa. Ogiari bere tokia

Eider Goenaga Lizaso
Ogiak berebiziko garrantzia dauka elikaduran. Etxean egiten zuten ogia garai batean; baina, orain, okindegira joan eta hamaika ogi dauzka aukeran kontsumitzaileak, eta askok ogia nondik datorren eta nola egiten den pentsatu ere egin gabe erosi eta jaten dute.

[Herriz herri] Olaberria. Hiru sektore nortasun bat ontzeko

[Herriz herri] Olaberria. Hiru sektore nortasun bat ontzeko

Aimar Maiz

Turismo gidek Goierriko balkoitzat izendatua dute Olaberria. Argazkietan usu atera ohi da herri kaskoa, San Joan Bataiatzailearen elizak muinotik menderatua eta belardi berdeek inguratua, atzean Aralarko Txindokiren isla zorrotzak zipriztinduta. Olaberriaren izaerari omen egiten dio, baina erdi bati bakarrik. Oso bestelako herria ere bai baita, kilometro pare bat beherago.