Albisteak

Joan den mendean geldituta

Joan den mendean geldituta

Eider Goenaga Lizaso

Renfe konpainiaren aldiriko trenek 30 geltokitan egiten dute geldialdia Gipuzkoan. Horietako askotan, Eguzki talde ekologistak salatu duenez, "egoera oso eskasa" da. Salaketa ez da berria. 2008an egin zuen gai horri buruzko txostena Eguzkik. Ia hamar urte geroago, txostena berritu dute, eta, Jesus Mari Beldarrain Eguzkiko kideak dioenez, "hobekuntza gutxi batzuk kenduta, egoera apenas aldatu den". "Renfeko geltokiek joan den mendekoak dirudite, edo orain dela bi mendekoak", esan du.

Jakintza herritarren esku utzita

Jakintza herritarren esku utzita

Loinaz Agirre

Segurako Udalak hirigintza parte hartzailearen aldeko apustua egin du erdiguneko lau eremurekin osatutako espazio publiko berria sortzeko —Errebotea, plaza, arboladia eta pilotaleku zaharra—. 2014az geroztik ari dira herritarrekin espazio publiko berriaren inguruan hausnartzen, erabakitzen eta sortzen. Segurarrek 2014an erabaki zuten, herri galdeketaren bidez, Erreboteko plazan zegoen eraikina botatzea; bi urte geroago eraitsi zuten. 2016an, adin tarte desberdineko herritarren beharrak eta ideiak aztertu eta jaso zituzten. Orain, 2017an, erdigunerako jasotako ideiak eta ekarpenak paper zuriaren gainean idazteko garaia da.

Azpeitiarrez, naturaltasunez

Azpeitiarrez, naturaltasunez

Julene Frantzesena

Natula al haiz? esapidea aski erabilia da Azpeitian. Horren erakusle da euskara taldeari Natul izena jarri izana eta talde horrek azpeitiarrez hitz egitean erabiltzen diren hitzak eta esapideak biltzeko egitasmoari Azpeitiarrez Natul deitu izana. Natuleko kideak joan den abenduaz geroztik ari dira egiten bilketa lan hori, eta Garbiñe Bereziartua (Azpeitia, 1977) eta Eneritz Albizu (Azpeitia, 1992) "oso gustura" daude egitasmoak orain arte izan duen erantzunarekin.

Zuberoako inauteria Aiztondon

Zuberoako inauteria Aiztondon

Jon Miranda

Inauteriek hartu duten izaeraz kezkatuta, duela urtebete hasi ziren Aiztondo bailarako hainbat herritar elkarrengana biltzen. Jai horrek duen berezko esanahitik "urrun" ikusten zituzten gazteak. "Udaberria iristearekin batera lurra esnatzeko erritutik eta sormena bultzatuz talde izaera indartzeko balio duten ospakizun horietatik urrun". Hori uste dute Endika Azpirotzek eta Aitor Atxegak, taldera bildu diren herritarrak biak, eta horregatik hasi ziren duela urtebete inauteriak beste modu batera ospatzeko "eredu" bila. Zuberoako maskaradetan aurkitu zuten irtenbidea.

Erraldoi bihurtuko da

Erraldoi bihurtuko da

Unai Zubeldia

Beste hasiera bat izango da. Seigarren urtea izanda ere, biziberritzeko premia nabaritu du Revolution JamRock Donostiako festibalak, eta egun bakarreko ekimenetik hiru eguneko reggae eta hip hop musikaren gozamenera igaroko da. Ostegunean hasiko dira girotzen Donostian, Tabakaleran, JamRock Kulturalarekin; jarduera egunarekin, alegia. Hitzaldiak, dokumentalak eta kontzertu akustikoak izango dira apirilaren 20an Kutxa Kultur Plazan —ez da sarrerarik ordaindu beharko—.

[Museoa] Done Jakue Bidearen Interpretazio zentroa. Bideari buruz, bide-bidean

[Museoa] Done Jakue Bidearen Interpretazio zentroa. Bideari buruz, bide-bidean

Eider Goenaga Lizaso

Bide on" esaten diote elkarri erromesek Done Jakue bidea egiten ari direla gurutzatzen direnean. Bidea luzea da, erromesak ugari —fedeak mugitutakoak ez hainbeste—, baina askok bidearen historiari eta nondik norakoei buruzko informazio eta ezagutza handirik gabe ekiten diote ibilbideari. Horretan lagungarri izateko sortu zen 2009an, Orion, Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroa. "Done Jakue bidea hemendik pasatzen denez, egokia iruditu zitzaien bidearen inguruko informazioa eman eta zabaltzea. Kostako bidean interpretazio zentro bakarra zen orduan; orain, Galizian bada beste bat", azaldu du Rakel Arrieta interpretazio zentroko arduradunak (Astigarraga, 1973).

Altxorra, segundotan neurtuta

Altxorra, segundotan neurtuta

Unai Zubeldia

Erloju faltarik ez zegoen lehendik ere". Baina erloju batzuen helburua ez da izaten ordu zehatza jakinaraztea. "Garai bateko altxorra berreskuratu nahi izan dugu guk". Jon Egiguren (Aizarna, Zestoa, 1949) pasioz ari da bizitzen Aizarnako Santa Engrazia ermitako erloju zaharraren konponketa. "Tximistaren batek-edo jota", bizpahiru urte bazeramatzan erlojuak orratzik mugitu ezinik. "Eta Xabier Alvarez Yeregik esan zigun hura konpondu beharra zegoela". Yeregitarrek egindakoa da erlojua. "Eta, Xabierren zuzendaritzapean, lantalde bat sortu genuen lanei ekiteko". Auzolanean.

[Herriz herri] Lezo. Txikia, eta izaera handikoa

[Herriz herri] Lezo. Txikia, eta izaera handikoa

Urko Etxebeste

Oiartzualdea eskualdeko herririk txikiena da Lezo, 6.000 biztanle ingururekin. Gipuzkoako beste eskualde batzuetan dezenteko herria izango litzateke, baina, Oiartzualdeak 1960tik 1980ra izan zuen industria garapenaren ondorioz, biztanle kopuruan Lezok izan zuen hazkunde txikiena, nahiz eta bi hamarkada horietan ere nabarmen hazi. 8,6 kilometro koadro ditu, herrigunea, auzoak eta landa eremua kontuan hartuta. Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Irun eta Hondarribia herriak ditu mugan, eta Gipuzkoako hiriburutik zazpi kilometro eskasera dago. Ondo-ondoan du itsasoa, baina Pasaiako portuak bertako badiarako bidea ixten dio; itsasoari bizkarrez dago.

Berdea eta urdina dira amua

Berdea eta urdina dira amua

Eider Goenaga Lizaso

Aste Santuko oporrak gainean, asteburuan jada hasiko da bisitarien etorrera antzematen. Baina, turismoaren ikuspegitik, egun inportanteenak ostegunetik igandera bitartekoak dira. Herri txiki asko hustu egingo dira datorren asteburuan, baina beste herri batzuk bisitariz beteko dira, kostaldekoak horietako asko, eta, batez ere, hiriburua. Turismo arloko eragileak pozik daude azken bi urteetako joerarekin, eta aurten goranzko joerari eustea espero dute.