Unai Zubeldia
Zubiak eraikitzen ari dira olatu artean. Taulari helduta joaten dira merkatura, itsasoari begira antolatzen dituzte kontzertuak, itsasoko urak zipriztindutako proiekzioak eskaintzen dituzte lehorrean... "Kulturak eta kirolak bat egiten dute Federarte Euskal Surf Kultura zirkuituan", zehaztu du Maialen Saez Gipuzkoako Surf Federazioko presidente eta Euskal Herriko Surf Federazioko presidenteordeak. "Duela bi urte krisi sakona izan zuen federazioak, eta surflarien arteko harremanak lantzen ari gara orain. Krisiek, beren txarrean, aldaketarako aukera eskaintzen dutela esaten dute beti, eta hala gertatzen ari zaigu guri ere".