Albisteak

Historiaurreko meategia

Historiaurreko meategia

Imanol Garcia Landa
Felix Ugarte elkartea eta Arkeolan fundazioa Amezketako Arritzaga meategian indusketa lanak egiten ari dira 2016tik, ARR 37 izena jarri dioten kokagunean. Elkarte horrek lurrazpiko munduaren esplorazioa eta ikerketa ditu xede.

Artilea, produktu zena hondakin

Artilea, produktu zena hondakin

Kerman Garralda Zubimendi

Uda izaten da garairik aproposena ardiei ilea mozteko. Artilez lepo daude baserrietako ganbarak. Garai batean, albiste ona zen hori; baina buruhaustea da egun. "Gaur egun, kudeaketa zaila duen hondakina da ardi latxen ustiapeneko artile gordina; gastuak bakarrik sortzen ditu", azaldu du Yurre Peñagarikano Urkome Urola Kostako Landa Garapenerako Elkarteko kudeatzaileak.

Egitaraua

Lazkao Txikiri eta Lazkao Txikirekin bertso kantari eguna antolatu dute bihar Lazkaon, Joxemiel Iztueta zenaren heriotzaren 25. urteurrena aitzakia hartuta. Bertsolariaren jaiotetxean, Abalin baserrian, izango da omenaldia. 11:00. Lazkaomendiko Lartxai elkartetik abiatuta Abalin baserrirako ibilaldia egingo dute (15 minutu). Trikitilariak eta Lazkao Txiki (haren buruhandia) izango dituzte lagun ibilbidean. Zaldibiatik ere beste adar bat aterako...

Lazkao Txiki, hari eta harekin

Lazkao Txiki, hari eta harekin

Eider Goenaga Lizaso

Apirilaren 3an bete ziren 25 urte Joxemiel Iztueta Lazkao Txiki bertsolaria hil zela. Haren herrian, Lazkaon, urtero oroitzen dute data hori, eta joan den apirilean ere egin zuten ekitaldia. "Ekitaldi xumea baina goxoa izaten da; Lazkao Txikiren eskultura dagoen zelaian egiten da, eta herriko hainbat eragilek parte hartzen dute: Lazkao Txiki musika eskolak, dantza taldeak, bertso eskolak... Baina aurten, urteurren borobila zenez, gauza bereziren bat egin nahi genuen", azaldu du Joxepa Madariagak, Gerriko kultur elkarteko kideak. Bihar izango da ekitaldi berezi hori, Lazkaomendin. Lazkao Txikiri eta Lazkao Txikirekin bertso kantari jarri diote izena.

Betiko bidegurutze arriskutsua

Betiko bidegurutze arriskutsua

Unai Zubeldia

Zazpi ontzi lehian, eta hirurentzat bakarrik tokia maila gorenean. Arraun denboraldi luze eta gogorraren ondoren, zazpi traineruk tentsio handiko asteburua izan zuten joan den asteburuan Portugaleten eta Bermeon, eta Gipuzkoako hiru traineru zeuden tartean: Hondarribia eta Donostiarra emakumezkoetan, eta San Juan gizonezkoetan. Elkarren arteko lehia izan zuten lehen biek —aise nagusitu zen Donostiarra—, eta Isuntza, Astillero, Meira eta Aresekin lehian aritu ziren pasaitarrak —lehen biak igo dira Eusko Label ligara—.

Dena Zubietara; nora, bestela?

Dena Zubietara; nora, bestela?

Aitziber Arzallus
Zubieta, ofizialki, ez da udalerria: administratiboki Donostiaren eta Usurbilen artean banatuta dagoen auzoa da. Ez da handia: 480 bat biztanle ditu, eta 4,5 kilometro koadroko eremua du.

Haserre, eta beldurtuta

Haserre, eta beldurtuta

A. Arzallus
Astearte eguerdia da, bero egiten du, eta inor gutxi dabil Zubietan. Etxe gehienetako leihoetan zintzilikatuak dituzten kartelek, frontoiaren kanpoaldeko hormetako batean margotutako irudiak eta beste batean dagoen pankartak nahikoa esaten dute, hala ere.