Albisteak

Eskaini ahal izateko, eskatzen

Eskaini ahal izateko, eskatzen

Unai Zubeldia

Kalitatea eta proiektua gauzatzeko baliabideak" oinarri hartuta, hamabost kultur proiektu berri hautatu ditu Meta egitasmoak, eta urriaren 27ra arte zabalik egongo da horiek diruz laguntzeko lehen fasea —proiektu bakoitzak zehaztutako gutxieneko kopurura iritsi beharko du aurrera egin ahal izateko—. Hirugarren urtez deialdi publikoa eginda, 46 proposamen jaso ditu aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, Goteo plataformarekin, finantzaketa kolektiboa lortzeko euskarriarekin, elkarlanean sustatuko ditu aurrera egin duten hamabost proiektuak. Bide horretan, aldundiak berdindu egingo du norbanakoek egindako 100 euro arteko ekarpen oro. Lehen bi urteetan 36 proiektu gauzatu dituzte Meta proiektuarekin.

Berehalako erreleboa behar du

Berehalako erreleboa behar du

Asier Imaz

Herri kiroletan jardun duen batek, kirol ibilbidea bukatzean, epaile sartu beharko lukeela uste du Eduardo Arrizabalagak: "Ideala litzateke hori". Ez da horrela gertatzen, ordea. "Kirola egin eta gero epaile sartu diren oso gutxi daude", dio Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko epaile buruak. Eta daudenak betirako ez direnez, deialdia egin dute, epaile gehiago animatu nahian. Erantzuna, ordea, nahiko "koxkorra" izan da. Beharrak hor segituko duenez, interesa duenak Gipuzkoako Herri Kirol Federazioarekin harremanetan jarri besterik ez dauka.

Egitaraua

Gaurtik urriaren 28ra izango dira emanaldiak: Gaur, Pasai Donibanen Denboraren taupadak. Patata Tropikala. Goizez, ikastetxeentzat. Ttirriki Ttarraka. Zurriola Antzerki Taldea, 19:00etan. Bihar, Pasai Donibanen Pasaia Talent. Herriko artisten gaua, 20:00etan. Igandean, Pasai Donibanen Agur eta dolore. Kamikaz Kolektiboa eta Ttak Teatroa, 19:00etan. Ez dok hiru. Euskal Musikaren benetako istorioa. Tartean Teatroa, 19:30ean. Urriak 12, Pasai...

Kritiko eta aktibo, umorez

Kritiko eta aktibo, umorez

Olatz Mitxelena

Gaur hasiko dira, Pasaian, 37. Umorezko Antzerki Jardunaldiak. Urrian, asteburuero, ostiraletik igandera, egunero izango dira antzerki emanaldiak; asteburu honetan, Pasai Donibanen (Juanba Berasategi aretoan); hurrengoan, Pasai Antxon (kultur etxean); urriaren 19tik 21era, Pasai San Pedron (udal aretoan); eta urriaren 26tik 28ra, Trintxerpen (alkateordetzan). Udazkeneko kultur agendan klasiko bihurtu dira jardunaldiok, eta erabat eraberrituta datoz, gainera, aurtengoak.

Eta Jesusen Bihotzarekin zer?

Eta Jesusen Bihotzarekin zer?

E. Goenaga Lizaso

Donostian badago frankismo garaian eraikitako ikur bat, handik pasatzen den edonork halabeharrez ikusten duena: Urgull mendiaren puntan eraikitako Jesusen Bihotzaren monumentua. 12,5 metro luze da estatua, eta Federico Coullaut-Valera eskultoreak egina da; oina, berriz, Pedro Muguruza Francoren gobernuko Arkitektura zuzenari nagusiak diseinatu zuen, Erorien Harana diseinatu zuen berberak. Frankismoaren ikurra da? Ez da?

Ezabatu gabeko orbanak

Ezabatu gabeko orbanak

Eider Goenaga Lizaso

Francoren gorpua Erorien Haranetik ateratzea erabaki du Espainiako Gobernuak. Datarik ez dute jarri, baina Pedro Sanchezen gobernuak aitortu du erabaki hori "berandu" datorrela, besteak beste Espainiako Memoria Historikoaren Legea 2007ko abenduan onartu zelako, eta bertan jasotzen zelako frankismoa goratzen duten ikurrak erretiratu behar direla. Legeak dioenez, "altxamendu militarraren, Gerra Zibilaren eta diktadura garaiko errepresioaren gorazarrea egiten duen edozein aipamen, armarri, domina, plaka edo objektu" erretiratu behar da eraikin eta espazio publikoetatik. "Arrazoi artistiko, arkitektoniko edo erlijioso-artistikoengatik" legez babestutako ikurrak salbuespenak dira; argitzeko dago zer gertatuko den Erorien Haranarekin.

“Hala kontatu zidaten, baina…”

“Hala kontatu zidaten, baina…”

Beñat Alberdi

Lekutan gelditzen dira 2001eko irailaren 11 eta Afganistango ondorengo inbasioa; eta lekutan 2004ko martxoaren 11 eta horren osteko Espainiako hauteskundeak. Hamar urte baino gehiago igaro dira, baina memorian iltzatuta gelditu dira data horiek. Ekintza horiek gogoratzeko, gizarteak bertsio komun bat dauka, zer gertatu zen azaltzeko nolabaiteko narratiba bat; norberarekin xehetasun guztiak kontuan hartuta, hurrengo belaunaldiei transmititzen zaie informazio hori guztia.