Albisteak

Ilusioarekin eutsi nahi diote

Ilusioarekin eutsi nahi diote

Ikerne Zarate
Eutsiezina. Halakoa da Touring Kirol Elkartearen egoera. Eta kirol elkarteko hainbat bazkide, guraso eta jarraitzailek Touring Berria plataforma aurkeztu dute, berandu baino lehen hura amildegitik ateratzeko alternatiba gisa.

Paco Arrillagak ez dauka asmorik dimisioa emateko

Touringen egungo zuzendaritzak bide guztiak agortu arte jarraituko du karguan. Hala jakinarazi dute Paco Arrilaga presidenteak eta Felipe Gonzalez idazkariak. Minduta daude Touring Berria plataformako kideen jardunarekin.

Berritasunaren laborategia

Berritasunaren laborategia

Unai Zubeldia

Kontzertuak, festak, erakusketak, merkatuak, DJ gauak, proiekzioak eta jendea alaitzen duen ia guztia antolatu eta jasotzen dugu hemen". Horixe da Donostiako Dabadaba aretoaren aurkezpen txartela. "2014ko martxoaren 29a". Sebastian Salaberrik, Dabadabako arduradunetako batek, ondo gogoan dauka lehen eguna. "Alex Lopez Allende eta biok 2013an hasi ginen Donostian lokalen baten bila, eta tribu gisakoa sortu genuen pixkanaka, hainbat lagun elkartuta". Mundaiz kaleko 8. zenbakian lokala hartu, euren kasa berritu, eta "hiriari berritasuna eskaintzeko helburuarekin" ekin zioten bideari.

Soreasu antzokia, sormenaren labea

Soreasu antzokia, sormenaren labea

Ane Olaizola
Aitor Bengoetxeak dioen bezala, "ondare handia" gordetzen dute arte eszenikoek, arlo ugari batzen dituen diziplina delako, besteak beste. Aktoreek, gidoilariek, zuzendariek nahiz soinu eta irudi teknikariek bat egiten dute obraren sormen prozesuan, eta, bide horretan, pixkanaka hazten ari da lantaldeak egonaldi itxiak egiteko joera, guztien artean antzezlana ondu dezaten.

Motzean

Zuretzat zer da atletismoa? Bizitzeko modu bat. Lehen lasterketa? 13 urterekin izango zen, Valladoliden [Espainia], Espainiako Kros Txapelketan. Lasterketa bat? Donostiako maratoia. Garaipen bat? Spartathloia. Ez nuen irabazi, baina garaipenaren parekoa izan zen. Parte hartzea gustatuko litzaizukeen lasterketa hori? Triatloiren bat, baina igeri oso txarra naizenez… Lesioak? Zerrikeria galanta. Zenbat entrenamendu egiten dituzu astean? Korrika,...

Hainbat datu

Adinberri. Adinberri zentroak 4.747 metro koadroko azalera hartuko du, eta 15.000 metro koadro inguruko eraikina izango da. Ehun gela izango ditu, adinekoei zuzendutako zaintzapeko hogei apartamentu eta eguneko zentroa. Horrez gain, bertan egongo da zahartzaroaren inguruko ikerketa eta berrikuntza unitatea ere. Epeak. Hospitalillon egingo duten lurpeko aparkalekua eta Adinberri zentroa izango dira lehenik definituko diren...

Herritarrek erabakitakoa ez dela errespetatu salatu du Herrera Herrira-k

Herritarrek erabakitakoa ez dela errespetatu salatu du Herrera Herrira-k

E. Goenaga Lizaso

Herrera Herrira taldeak "balorazio txarra" egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan onartutako plan bereziari dagokionez. "Ez die erantzuten herri honek etorkizunera begirako esperantzari eusteko dituen gutxieneko beharrei", adierazi du Herrera Herrira-ko bozeramaile Iñaki Aristik. Foru aldundiko ordezkariek gehien nabarmendu dituzten bi puntuetan ikusten du hutsune nagusia Aristik. "Plan honen inguruan bi puntu aipatu dituzte, behin eta berriro, egitasmoaren indargune gisa, eta guk hain justu ere bi puntu horietan ikusten dizkiogu hutsune handienak: herritarren partaidetza, batetik, eta suspertze ekonomikoa, bestetik".

Bidea ireki zaio aldaketari

Bidea ireki zaio aldaketari

Eider Goenaga Lizaso
Pasaia Biziberritzeko Plan Estrategikoari oniritzia eman zion asteartean Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ia 30 urteko ibilbide malkartsu eta gorabeheratsua egin du planak onarpena jaso arte, eta azken bi urteetan planak barne hartzen di...