Unai Zubeldia
Ez zuten zain egon nahi. "Eta horregatik antolatu genuen iaz Ez Dok tabernaren urteurren festa, proiektua gauzatu eta lau urte eskasera". Beinat Saban Eibarko Ez Dok tabernaren jabeetako batek azaldu duenez, hiru eguneko kontzertu jaialdia antolatu zuten orduan. "11 talderekin eta doan, gure tabernan bertan beti egin izan dugun moduan". Urteurren festa hura "zoramen txiki-handi bat" izan zela onartu du Sabanek. "Eta, hain zuzen ere, orduan hasi zen mamitzen Ez Dok Fest jaialdia". Ia oharkabean sortutako proiektua indartuta, hemezortzi talderen kontzertuak izango dira, gaur eta bihar, Unbe kirolgunean. Gaur, 19:00etan hasiko dira kontzertuak, eta, bihar, 17:00etan.