Albisteak

Urrezko LEB liga: zaila bai, ezinezkoa ez

Urrezko LEB liga: zaila bai, ezinezkoa ez

Ane Olaizola

Sammic Iraurgi saskibaloi taldeak Espainiako Zilarrezko LEB ligatik Urrezko LEB ligara egin zuen jauzi aurreko denboraldiaren amaieran. Azkoitiko eta Azpeitiko gizonezkoen talde nagusia "denboraldi zaila" izaten ari da, maila handiko aurkarien kontra jokatzen ari delako. Alde horretatik, ligak talde bakoitza "merezitako lekuan" jartzen duela azaldu du Lolo Encinas entrenatzaileak. Egun, 16. postuan da Sammic ISB, eta bere horretan eusten dio bigarren denboraldiz jarraian Urrezko LEB ligan jarraitzeko itxaropenari. Jokalariengan ilusioa piztu du joan den asteburuan Levitec Huescari irabazi izanak.

Oinak elurretan dituen txapelduna

Oinak elurretan dituen txapelduna

Erik Gartzia Egaña

A stelehena da, eta Andorratik iritsi berria da Maialen Oiartzabal (Oiartzun, 1999). Girora egokitzen ari dela azaldu du, eta eguraldi kontuetan, behintzat, erraza izango du. Eski akrobatikoan aritzen da Oiartzabal. Snowboardarekin edo eskiekin ibil daiteke eski akrobatikoan, eta akrobaziak egin behar izaten dira barandetan eta jauzietan; mahaien antzeko guneetan ere ibiltzen dira irristan. Neguko kirola izaki, oraintsu bukatu da denboraldia, eta modu bikainean bukatu du oiartzuarrak: Espainiako Txapelketa irabazi du, maila nagusian, oraindik juniorra den arren. Bigarren aldiz parte hartu du txapelketa horretan, eta urrezko dominarekin itzuli da bi kasuetan.

Artista txikiak ereiteko lekua

Artista txikiak ereiteko lekua

Unai Zubeldia

Arantzazuko basilika XX. mendeko monumentu artistiko garrantzitsuenetakoa da". Baina pena bat dauka Juan Biainek, Arantzazu Gaur fundazioko kudeaketa arduradunak: "Gipuzkoarrok ez garela konturatzen horretaz, eta ezezagun samarra dela askorentzat. Bertan eduki arren, herritar askok ez dute ezagutzen oraindik, baina atzerriko gero eta jende gehiago etortzen da gurera". Horren jakitun, Arantzazu Gaur fundazioak eta Jorge Oteiza Fundazio-Museoak Arantzan-Zu? arkitektura lantegia antolatu dute elkarlanean, etxeko txikienen bidez eraikuntzaren errealitatea hobeto barneratzen laguntzeko. 6 eta 11 urte arteko haurrentzat da lantegi eskaintza, "nahiz eta aukera badagoen zaharxeagoren batek ere izena emateko".

Hizkuntza guztien laguna

Hizkuntza guztien laguna

Miriam Luki

Hizkuntzen mapa geopolitikoa irudikatzeko ariketa eginez gero, nabarmen geratuko litzateke nazioartean gailentzen den zenbait hizkuntzaren hedadura. Horiek gailendu ahala, galtzaile aterako lirateke beste hizkuntza batzuk, eta gero eta toki urriagoa izango lukete mapa geopolitiko horretan, galtzeraino ere bai batzuetan. Ludwik Lejzer Zamenhofek (Polonia, 1859-1917) hizkuntzen mendekotasun hori saihesteko sortu zuen esperantoa. Hizkuntza neutral gisa asmatu zuen. "Geurea inposatu ez, eta alderantziz ere gerta ez zedin", azaldu du Aitor Arana esperantistak (Legazpi, 1963).

Negu guztia, arrastaka

Negu guztia, arrastaka

A. Arzallus Gripea erasokor hel zitekeela aurreratu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek iragan urriaren 19an, gaitzaren kontrako txertaketa kanpainaren aurkezpen ekitaldian. Eta bete-betean asmatu zuen. Oso gogor jo du aurten, aspaldiko urteetako gogorren. Guztira 2.003 lagun ospitaleratu behar izan dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, haietatik 409 larri, eta 86 lagun hil dira. %40k...

Arropa saltzaileak, gustura

A. Arzallus Arropa denden jabeek eguraldi txarra nahi izaten dute neguaren hasieran, berokiak eta jertseak errazago saltzen dituztelako. “Alde horretatik, oso denboraldi ona izan da”, adierazi du Ixiar Sanchez Tolosako Mihise emakumeentzako arropa dendaren arduradunak. “Lau denda ditugu guk; hiru Donostian eta bat Tolosan, eta oso ondo saldu dugu denetan; ez gaude kexatzeko moduan”. Sanchezek...

Zelaiak berde, baratzeak gorri

Zelaiak berde, baratzeak gorri

Aitziber Arzallus

Azken 30 urteotako negurik bustiena izan da aurtengoa. Ia aterrunerik gabeko hiru hilabete luze. Gipuzkoan, batez beste, metro koadroko 681 litro bota ditu, garai horretan ohi duenaren ia bikoitza —metro koadroko 384 litro da batezbestekoa—. Eta otsaila izan da guztietan hilabeterik txarrena, euritsua ez ezik, hotza ere izan delako: atertu gabe bota zuen otsailaren 1etik 14ra; 28 egunetatik 21 euritsuak izan ziren; eta batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,5 gradu baxuagoa izan zen.

Iktusa, bat-bateko gaitza

Iktusa, bat-bateko gaitza

A. Vierbücher

Adinean aurrera egin ahala, gero eta kezka handiagoa sortzen du bizi kalitatearen kontuak. Adin batera iritsita, gauzarik preziatuena bizitza bera dela jabetzen dira gehienak, baina, hain justu, bizi kalitate ona behar izaten da bizitzak eskaintzen duen horretaz gozatu ahal izateko. Norberak bere kabuz bizitzen jarraitzeko, lagunekin eta familiarekin gozatzen segitzeko, mendi buelta bat edo bueltaxka txiki bat emateko... Gozagarri den hori guztia egiteko garrantzi handia dauka norbera ondo egoteak.