Albisteak

Nortasuna eman dio herriari

Nortasuna eman dio herriari

Unai Zubeldia

Lehiaz harago, akordeoiaren filosofia sustatzea da helburua, eta harrigarria da hiru egun horietan Arrasaten zenbat jende elkartzen den musika instrumentu horren inguruan". In?igo Aizpiolea Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteko kidea da Arrasateko akordeoi jaialdiaren antolatzaileetako bat, eta sariketa hasteko irrikaz dago irundarra. Gaurtik igandera, akordeoi soinuz blai egongo da Arrasate. Amaia antzokian izango dira emanaldi gehienak, baina Kulturate kultur etxean eta Arizmendi ikastolan ere egingo dituzte hainbat ekitaldi.

[Museora] Nere Borda parke botanikoa. Barrura begiratzeko lorategi berritua

[Museora] Nere Borda parke botanikoa. Barrura begiratzeko lorategi berritua

Unai Zubeldia

Oso leku lasaia da Nere Borda parke botanikoa. Lorategi erromantiko baten parekoa da; irakurtzeko, paseoan ibiltzeko eta hausnartzeko inguru ezin hobea". Iker Bidarte Gureak enpresako langileak eta parke botanikoko lorezain teknikariak onartu du jendeak ez duela gehiegi ezagutzen parkea, eta, ondorioz, ez dutela jasotzen bisita askorik. "Baina Hernanin bertan leku gutxi egongo dira hobeak egunerokoari ihes egin ahal izateko". Teknikariak hitzez atera dio argazkia parkeari: "Irudikatu zuhaitz arteko musika kontzertu txiki bat; hori da parkea".

“Konbentzituta nago puzzlearen pieza garrantzitsua dela metroa”

“Konbentzituta nago puzzlearen pieza garrantzitsua dela metroa”

Unai Zubeldia

Atzera begira jarri, eta urruti antzean gelditu da jada 2015eko ekainaren 13a, Eneko Goiak (Donostia, 1971) Donostiako alkate kargua hartu zuen eguna. Eguneroko jardunaren zurrunbilotik ihesean, ordularia ahaztu eta hizketaldi lasaian aritu da, galdera bakar bati ere uko egin gabe. Urte eta erdi falta denean, oraindik ez du erabaki hurrengo hausteskundeetan berriz ere alkate izateko hautagai izango den edo ez. "Alderdiaren erabakia da hori".

Hiri bat, bi ikuspegi

Hiri bat, bi ikuspegi

Eider Goenaga Lizaso

Donostia. Gipuzkoako hiriburua. 186.000 biztanle. Herri handi bat, edo hiri txiki bat... nondik begiratzen zaion. Etxebizitzaren prezioa, metro koadroko, Euskal Herriko garestiena den tokia. Udala osatzen duten alderdientzat hori da hiriak duen arazorik larrienetako bat, eta baita talde guztiek bat datozen iritzi bakarrenetakoa ere. Gipuzkoako Hitza-k hainbat gai jarri dizkie mahai gainean Donostiako Udalean ordezkaritza duten alderdietako bozeramaileei, eta hiriaren behar, arazo, gabezia eta indarguneei buruz iritzia eman dute Miren Azkaratek (EAJ), Amaia Almirallek (EH Bildu), Miren Albisturrek (PP) eta Amaia Martinek (Irabazi). PSE-EEko eledunari ere eskatu zaio iritzia, baina alderdiko inork ez die erantzun nahi izan Hitza-ren galderei.

Berdin izan eta sentiarazteko

Berdin izan eta sentiarazteko

Ikerne Zarate

Gutuna idatzi, eta hainbat komunikabidetara bidali zuten. Errenterian lantzen duten Mindy programa zabaltzea, ezagutaraztea eta hura garatzen jarraitzeko laguntzak biltzea dute helburu. 10 eta 16 urte arteko bost haur eta gazte daude gutunaren atzean: Ane Asensio, Peru Errementeria, Oskar Cazorla, Hugo Narciso eta Maddi Laka. Bostek dute arauz kanpoko funtzionaltasuna. Mindara Dibertsitate Funtzionala duten Pertsonak Artatzeko Gipuzkoako Elkarteak martxan jarritako Mindy programan bat egin dute guztiek, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak hurbiletik ezagutu eta etorkizunean erabiltzeko, eguneroko bizimoduan zein lan munduan.

“Mugarri” izan nahiko luke

“Mugarri” izan nahiko luke

Unai Zubeldia

Gipuzkoaren historian dauden mitoetako batzuk argitzeko saiakera da hau". Besteak beste, egiteko hori dauka Síntesis de la Historia de Gipuzkoa liburuak (Gipuzkoako historiaren sintesia), Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak 2010ean sortu zenetik egindako lanaren fruituak. Gaztelaniaz kaleratu dute lan mardula, 416 orrikoa, eta, ondo bidean, urtea amaitzerako guztien eskura egongo da euskarazko bertsioa ere.

Euskararen arrastoari segika

Euskararen arrastoari segika

Ane Olaizola
Datorren igandean, hilaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Euskal Herri osoan. Beste urte batez, milaka lagun aterako dira urteko 365 egunetan euskaraz bizi nahi dutela adierazteko, eta horretarako hamaika ekintza egingo dituzte han-hemenka.

[Museora] Arrikrutz. Lurpeko bisita uraren bidean

[Museora] Arrikrutz. Lurpeko bisita uraren bidean

Eider Goenaga Lizaso

Ez da museo bat, baina bisita gidatuak egiten dira; ez da interpretazio zentro bat, baina interpretazio zentroa ere badu. Oñatin, Arantzazu eta Araotz auzoen artean dago Arrikrutz; bai kobazuloa eta bai interpretazio zentroa. Milioika urte dira urak Arrikrutz zizelkatu zuela; bai tantaz tanta eta bai errekak bere bidea eginda, gruiere gazta baten forma eta 14 kilometroko luzera hartu dute galeriek. Horietako batean sartu ziren 1966-67ko neguan Arantzazuko ikasle batzuk, eta ozta-ozta lortu zuten handik ateratzea, aurkikuntza egin ostean.