Albisteak

Izan Kantuz erronka

Azaroaren 10ean eta 11n Zaldibian egingo duten Izan Kantuz egitasmoaren erronkan parte hartu nahi dutenek ondorengo pausoak eman beharko dituzte izena emateko: Abestia aukeratu. Abestien zerrenda www.zaldibia.org webgunean dago . Ordutegia aukeratu. Beretzat egokiena den ordutegia aukeratu ahal izango du bakoitzak webgunean. Izena eman. Bi modu daude izena emateko: ostiralero Zaldibiako plazan jarriko duten informazio...

“Inor ez da ohitzen txapeldun izatera; urtero da berezia”

“Inor ez da ohitzen txapeldun izatera; urtero da berezia”

Hegoi Belategi

Izar Etxeberria Arruabarrenak (Oiartzun, 1995) bosgarren urtez jarraian irabazi du Pasai Antxon antolatzen duten Euskadiko Soinu Zahar Txapelketa. 22 urte betetzear dela, txapelketa gehien irabazi duen dantzaria da jada. Pedagogiako gradua eginda, irakasle ikasketak egiten hasi da ikasturte honetan. Dantzatzen jarraitzeko asmoa du, hori bai, eta ez du baztertu seigarrenez Euskadiko Soinu Zahar Txapelketan parte hartzea.

“Ezin nion ezezkorik eman”

“Ezin nion ezezkorik eman”

Unai Zubeldia
Izugarria izan da etxera itzultzea. Zoratzen nago". Sergio Garciak (Donostia, 1983) erabaki garrantzitsu bat hartu zuen duela hamabi urte, artean gazte-gaztea zela. "Entrenatzaile gisa nire ibilbidea egiten saiatu nahi nuela sentitu nuen".

[Museora] Donostiako Elizbarrutiaren Museoa. Eliz-arteari kokaleku berria

[Museora] Donostiako Elizbarrutiaren Museoa. Eliz-arteari kokaleku berria

Eider Goenaga Lizaso

Urte askotan Amara Berriko Familia Sakratuaren elizan egon ondoren (1974tik), iaz Donostiako Parte Zaharreko Santa Maria elizan ireki zuten Donostiako Elizbarrutiaren Museoa. Kokapen berriarekin, obra gehiagorekin eta museografia landuagoarekin, indarberritu egin zuten museoa, eta horren erakusgarri da urtebetean izandako bisitari kopurua: 50.000. Edorta Kortadi (Tolosa, 1946) Santa Mariako erretore eta museoko arduradunak dioenez, kokaleku berria faktore garrantzitsua izan da museoari beste ikusgarritasun bat emateko: "Turista ugari pasatzen da hemendik, baina bertako jendea ere ibiltzen da, bai paseoan bai baxoerdiak hartzen; Parte Zaharrean denetariko jendea ibiltzen da, eta askotan aprobetxatzen dute museoa bisitatzeko".

Kosta Gastronomika

Urte osoan bertako produktuak dastatzeko aukera ematen dute Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia eta Aiak, baina bisita bereziak antolatu dituzte gaurtik etzira: Gaur 11:30-13:00. Txakolinaren txinparta esperientzia, Getariako Akarregi Txiki txakolindegian. 13:00-14:00. Bisigua Orio estilora! esperientzia, Orioko Katxina jatetxean. Bihar 11:00-12:30. Merkatutik zuretzat! jardunaldia, Zarauzko merkatuan. 11:00-12:30. Flyscheko olagarroa esperientzia, Zumaiako geoparkean. 11:30-13:00. Txakolinaren txinparta esperientzia,...