Albisteak

[Museora] Ur Mara museoa. Paisaia eta artea elkar elikatzen

[Museora] Ur Mara museoa. Paisaia eta artea elkar elikatzen

Eider Goenaga Lizaso

Koldobika Jauregiren lanek paisaia eta ingurunea goratzen dute. Halaber, paisaiak eta inguruneak are ikusgarriago egiten dituzte Koldobika Jauregiren lanak. Museo bat da, ezohiko museoa, inondik ere. Ur Mara izena du, eta Alkizan dago. 11 hektareako lursaila hartzen du, eremu malkartsu eta zuhaitzez betea. Eta, han, arteari tokia egitea erabaki zuten duela sei urte; baina ez soilik Koldobika Jauregiren arteari. Museo irekia da, ez dago lau hormaren artean, edonor sar daiteke bertara eta ikusgai dauden obrekin gozatu. Baina museo irekia da, era berean, beste artisten lanei ere tokia egitea duelako helburu; artea, bere edozein adierazpenetan, eskultura, pintura, musika, literatura...

Egitaraua

Amarako Eskoletan egingo dira topaketak, Urbieta kalean. Gaur 18:30. Donostiak badu nora begiratu hitzaldia. ABTS Assemblea de Barris per un Turisme Sostenible. 19:30. Turismoa Ipar Euskal Herrian: bilakaera eta gaurko egoera hitzaldia. Bihar 10:00. Turismoaren testuinguru historikoa Donostian, Iñaki Egañarekin (Euskal Memoria). 11:30. Turismoaren eraginak donostiarren ahotsetatik. Bizipenen bilduma-solasaldia. Gonbidatuak: Parte Zaharrean Bizi, Hondarpe, Ernai,...

Hiriko hainbat gunetan etxeen %6 turistek alokatzeko eskaintzen dira

E. Goenaga Lizaso
Kultura digitalari eta teknologia berriei eskainitako laborategia da Hirikilabs. Donostiako Tabakaleran du egoitza, eta bertan aritzen da lanean Ibai Zabaleta. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiriburuetan turistei begira egiten diren alokairu eskaintzen inguruko neurketa egin dute, AirBnB plataforma aztertuz, eta Donostiaren kasua txosten batean landu dute.

Ez da turismoa, hiri eredua da

Ez da turismoa, hiri eredua da

Eider Goenaga Lizaso

Arazoa ez da turismoa bai edo ez. Arazoa harago doa. Nolako turismoa, eta, hori baino gehiago, nolako hiri eredua. Hori da eztabaidaren gakoa. Turismoari buruz gaur eta bihar antolatu dituzten Ez gara turistak gure hirian topaketetan hainbat taldek parte hartuko dute, eta gonbidatuen artetik hirurekin hitz egin du Hitza-k: Bartzelonako ABTS Assemblea de Barris per un Turisme Sostenible-ko Daniel Pardo (Zaragoza, Espainia, 1976), Ernaiko Garazi Castaño (Donostia, 1995) eta Groseko Hondarpe auzo elkarteko Aratz Estonbarekin (Donostia, 1979). Hirurak bat datoz: turismoaren munstroari mugak jarri behar zaizkio dena jan aurretik.

“Langileen artean etengabe beldurra sortzen ari da enpresa”

“Langileen artean etengabe beldurra sortzen ari da enpresa”

Unai Zubeldia

"Gezurrezkoa den bertsio bat erabiliz kaleratu dute kontratu mugagabea zeukan langile bat". Salaketa gogorra egin du Unai Barrutiabengoa Asteasuko Siemens-Gamesa enpresako LABen ordezkariak. "Enpresak antolakuntza arrazoiak eman zituen kaleratze eskutitzean", hasi du azalpena Leire Gallego ELAren industria federazioko Asteasuko enpresako ordezkariak. "Langilea sobera zegoela argudiatu arren, legez kanpokoen pareko kalte-ordaina eman zioten gero". Barrutiabengoaren hitzetan, "oso arraroa" izan da dena. "Atzean lan arrazoiak egonik, galdetu genien ea langile hori berriz ere hartuko zuten lana zegoenean, eta ezezkoa jaso genuen. Langile hori ez zela lanera itzuliko esan ziguten, eta, orduan, hankaz gora joan zitzaizkien argumentu guztiak". Aurretik enpresa horretan lanean aritutakoa da kaleratu duten langilea, eta, orain, hiru urte zeramatzan Asteasuko egoitzan.

Euskararen mosaiko birtuala

Euskararen mosaiko birtuala

Imanol Saiz

Orain zazpi urte sortu zuten Oarsoarrak komunitatea, 2010ean, Oiartzun, Pasaia, Errenteria eta Lezoko euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Eskualdeko euskararen erabilera datuak ez zirela oso onak azaldu zuen Soziolinguistika Klusterrak azken ikerketan. "Tamalez, guk nahiko genukeen baino dezente apalagoa da erabilera". Hala aitortu zuen Joxe Luis Agirretxe Oarsoaldea garapen agentziako euskara arduradunak.