Unai Zubeldia
Jende guztiak daki pala bat hartu eta ping-pongean jolasten, baina mahai tenisa zer den erakutsi nahi dugu guk". Jolasa eta jokoa. "Guretzat zaletasuna da ping-ponga, eta arautegi zorrotzagoa dauka mahai tenisak". Leka Enea Irungo mahai-tenis klubeko marketin arduraduna eta entrenatzailea da Maria Rubio (Irun, 1985). Espainiako Ligan maila nagusian ari dira gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak, eta biek ala biek irabaziz ekin zioten ligari joan den asteburuan. Ligako kontuak ahaztuta, bi taldeek Kluben Arteko Europako Kopa izango dute asteburu honetan —Europako bigarren txapelketa nagusia—; Irunen bertan gizonezkoek, eta Grezian emakumezkoek.