Eider Goenaga Lizaso
Mendaroko ospitalearen ezaugarri bat nabarmentzekotan, Marbella Garcia ospitaleko zuzendariak (Barakaldo, Bizkaia, 1963) argi du zein den: hurbiltasuna. "Bai ospitaleko langileen artekoa, bai ospitaleko eta eskualdeko lehen arretako zentroen artekoa, eta baita gaixoen eta ospitaleko mediku, erizain eta langileen artekoa ere. Gure tamainak, ez baita ospitale handia, hurbiltasuna eskaintzeko aukera ematen digu, eta hurbiltasun hori garrantzitsua da". Garciaren hitzetan, garrantzitsua da, bai gaixoarentzat, bai gaixoaren ingurukoentzat eta baita bertan lan egiten dutenentzat ere.