Albisteak

Burdinola bat Txillidarentzat

Burdinola bat Txillidarentzat

Eider Goenaga Lizaso
Jose Mari Andueza (Legazpi, 1949) lanean hasi berria zen Patricio Echeverria burdinolan Eduardo Txillidaren eskulturak egiten hasi zirenean. Haizearen orrazia baino lehen beste bat egin zutela oroitu du Anduezak, eta, haren ondoren, artista hil zen arte iraun zuela elkarlanak.

Orrazira erromesaldian

Orrazira erromesaldian

E. Goenaga Lizaso
Eduardo Txillidak egunsentia baliatzen zuen Haizearen orrazia bisitatzeko. Jende askorekin topatzea saihesten zuen, lotsa apur bat ematen ziolako, eta goizeko lehen orduetan joaten zen hainbeste maite zuen toki horretara.

Artistak amestutako tokian

Artistak amestutako tokian

Eider Goenaga Lizaso

Berrogei urtez azpikoek beti mendiari eta arrokari itsatsita ikusi dituzte, Donostian, Haizearen orrazia osatzen duten hiru eskulturak. Ez dira beti han egon, ordea. 1977ko irailerako ipini zituzten Eduardo Txillidak (Donostia, 1924-2002) egindako eskulturak toki horretan, ia hamar urteko prozesu luzearen ostean. Eskultura hiriaren ikur bilakatu zen; eta, hari esker, ordu arte sorterrian baino laudorio gehiago nazioartean jasotzen zuen artista ikur bihurtu zen Donostian zein Euskal Herrian ere. Txillidaren oihartzuna izugarri zabaldu zuen Haizearen orrazia egin izanak, eta, ordutik, jende andana erakartzen du artistaren izena daraman pasealekuaren amaieran dagoen eskultura multzoak.

Erretaula bat itsasoarrena

Erretaula bat itsasoarrena

Miriam Luki

Itsaso udalerri izan zen, Ezkiorekin batu zuen gero erregimen frankistak, eta biek elkarrekin egin dute aurrera urte askoan. Aurreko urtarrilean, banandu egin ziren Itsaso eta Ezkio, eta, orain, itsasoarrek hartu dute euren herriaren lema. Aspaldian, auzolanean garbitzen zuten San Bartolome eliza. "Gure amonak betidanik joan izan dira eliza garbitzera", azaldu du Maite Salutregik. "Baina garbiketa sakona egitea pentsatu genuen, eta orduan jabetu ginen egiteko zegoen guztiaz eta baita gure ondareaz ere". Sinestunak eta kristau sinesmenik ez zeukatenak elkartuta aritu ziren auzolanean. "Elkarrengandik ikasiz, gure historia eta ondarea balioetsiz". Itsasoarrek elizako erretaula zaharberritzeko egindako urratsa da elkarlan horren emaitzetako bat. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza lortu dute, eta Equipo7 Bizkaiko enpresako adituak ari dira jada erretaula zaharberritzen.

Plaza hoberik ba al dago?

Plaza hoberik ba al dago?

Unai Zubeldia

Salda beroa, txorizo muturra, haragi egosia, sagardoa, ardoa... Eta trikitilariak, noski. "Ezertxo ere ez da faltako iraileko lau igandeetan". Mendizale eta erromeriazale guztiei gonbita egin die Maria Jesus Etxeberriak, Zelatungo Antonioren bordako langileak (Urrestilla, Azpeitia, 1965). Joan den asteartean egin zituzten beroketa lanak, San Juan Txiki eguneko erromeriarekin. "Hori da, berez, Hernioko eguna", zehaztu du Etxeberriak berak. Eta etzi piztuko da iraileko igandeetako lehenengo festa handia. Aurtengo irailak lau igande izaki, lau erromeria egun izango dituzte Zelatunen, Hernio mendiaren magalean.