Miren Osa Galdona
Eguraldi txarra izan ezean, bateratzeko nekezak izaten dira udara eta zinema. Areto itxi eta ilunak albo batera utziz, Errepidez Errepide zikloak road movie-aren inguruko zazpi pelikula eskainiko ditu aire zabalean, Tabakalerako Ud-ha programaren barruan. Gaurtik, ostiralero film bat proiektatuko dute. 22:15ean izango dira, eta abuztuaren 25a arte iraungo du zikloak. Lur Olaizola Lizarralde (Donostia, 1988) Tabakalerako ikus-entzunezko programaren koordinatzailearen esanetan, jendeak udan zinemaz goza dezan nahi dute, "zinemarik onena eskainiz".