Albisteak

Araututako guneak

Gipuzkoako sei eskualdetan, eskalatzeko erabateko debekua jarri dute gune jakin batzuetan (22 bidetan), eta urteko sasoi jakin baterako bakarrik beste inguru batzuetan (hamalau bidetan). 103 bide dauzkate katalogatuta, eta horietatik 36tan dago nolabaiteko debekuren bat. Ondorengoak dira araututako guneak:

“Debekua ez da irtenbidea”

“Debekua ez da irtenbidea”

Ane Olaizola
Aldatu egin da Gipuzkoako mapa. Bai, behintzat, eskalatzeko guneei dagokienez. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mendizale Federazioak eskalatzeko guneak arautu izana dago aldaketa horren oinarrian.

Elkarbizitzaren bideak irekitzen

Elkarbizitzaren bideak irekitzen

Unai Zubeldia

Eskubideak eta mugak. Hortxe betiko bi hari-muturrak. Soka fin horri tiraka hasi, eta oreka bilatu nahian lanean ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mendizale Federazioa. "Arriskuan daude espezie batzuk, araudi bat ere badaukagu, eta hori gauzatzea da kontua". Ibai Aizpuru Gipuzkoako Foru Aldundiko baso fauna teknikariaren hitzetan, "elkarlana" izan dute oinarri aldundiak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak. "Ulertzen dugu eskalatzaileek euren jarduera egiteko eskubidea daukatela, baina naturaren eta mehatxatutako espezieen alde lan egiten dugu guk". Horregatik arautu dituzte eskalatzeko guneak. "Baina inondik inora ez da eskalatzaileen aurkako neurri bat", zehaztu du Mendizale Federazioak berak. "Ez da debekua, oinarri zientifikoak aintzat hartuta egindako erregulazioa baizik".

Mila euro, batez beste

E. Goenaga Lizaso

Errenta aitorpenaren kanpaina abian da, eta urtean zehar pixkanaka kendutakoaren zati bat itzuli egingo zaie zergadun gehienei. Gipuzkoako Ogasunak 376.000 aitorpen espero ditu, eta horietan 278 milioi euro itzuli eta 202 milioi euro jasoko dituela aurreikusten du. Itzultzea dagokien zergadunek, batez beste, 1.030 euro jasoko dituztela jakinarazi du Gipuzkoako Ogasunak, eta ordaintzea dagokien zergadunek, berriz, 1.906 euro ordainduko dituztela batez beste.

“Gastu bidegabeei”, sosik ez

“Gastu bidegabeei”, sosik ez

Eider Goenaga Lizaso
Iritsi da 2016ko errenta aitorpena egiteko unea, eta, horrekin bat, hainbat taldek eragozpen fiskala egiteko kanpaina abiatu dute. Gipuzkoan, Setem Hego Haizea taldeak kudeatzen du kanpaina, eta Donostiako Jose Arana kalean du herritarrei aitorpenean eragozpen fiskala egiten laguntzeko bulegoa.

Eskubideak ez dituzte salgai

Eskubideak ez dituzte salgai

Erik Gartzia Egaña

O iartzungo Carrefour saltokiko langileak borrokan ari dira euren lan baldintzak hobetzeko. Protesta modurik muturrekoenera jotzea erabaki dute bertako langile gehienek: grebara. Hiru greba egunera deitu zuten, eta jadanik bi egin dituzte. Lehena, joan den larunbatean egin zuten; bigarrena, asteartean; eta hirugarrena, eta oraingoz azkena,gaur zortzi egingo dute. Aurreko bi egunetan erabat itxita egon da Lintzirin industrialdeko denda.

“Jokalari hauek merezi dute”

“Jokalari hauek merezi dute”

Unai Zubeldia

Seinale ona da denak deika aritzea". Baina ezohiko astea ari da izaten Iker Bueno Iraurgiko entrenatzailearentzat (Azpeitia, 1988). Espainiako Urrezko LEB ligara igotzeko kanporaketak jokatzea zen azpeitiarren erronka. "Liga bigarren amaitu genuelako aurreko denboraldian, eta lehen kanporaketan kolpe handia hartu genuelako gero, lehen partida galduta". Minez ekin zioten sasoiari, eta egin berri dutena barneratzeko lanean ari dira oraindik. "Joan den igandean, Avilan, eromena bizi izan genuen, baina uste dut ez dugula sinetsi oraindik". Carrefour El Bulevar 45-60 mendean hartuta, Urrezko LEB ligako taldea da Iraurgi. "Larunbatean, etxean, lagunekin, zaleekin eta familiako kideekin ospatu nahi dugu igoera". Ligako azken partida izango dute azpeitiarrek bihar, Alcazarren aurka (20:00).

“Pasatu zena iragana den arren, ikertu egin behar da”

“Pasatu zena iragana den arren, ikertu egin behar da”

Olaia Iraola

1766ko Gariaren Matxinada bertatik bertara ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo dute bihar Azkoitian eta Azpeitian, 10:00etatik 12:00etara. Azpeitiko Kultur Mahaiak, Azpeitiko Udalak eta Maxixatzen euskara elkarteak antolatu dute ibilaldia, eta Olatz Aranguren Juaristik (Azpeitia, 1978) gidatuko du. Azkoitiko Egurbideko ola baserritik abiatuko dira, eta Azpeitiko 1766ko Matxinada kalean amaituko dute; tartean, matxinadan zeresana izan zuten txokoetako gertakariak ezagutuko dituzte bisitariek. 30 lagunek parte hartuko dute, eta, Arangurenek berak azaldu duenez, hiru bat astetan amaitu zen izena emateko epea, "uste baino azkarrago".

Minari, oroimena

Minari, oroimena

Unai Zubeldia

Ospakizunetik urrun dago Intxorta. Orain 80 urte, 1936ko gerran, faxisten erasoaldiei eusten ari zen frontea. Zazpi hilabeteko borroka luzearen ondoren, apirilaren 24an erori zen gudari errepublikano eta nazionalistek osatutako Intxortako frontea —Italiako gerra hegazkinek 100 kiloko 42 bonba, 50 kiloko beste 96 eta 20 kiloko 16 jaurti zituzten Elgeta gainera—. Baina, erasoak eraso, herio betean, erresistentziaren ikur bihurtu zen fronte hori, frankistek behin eta berriz atzera egin behar izan zutelako etengabeko eraso ahaleginean. Minetik asko dauka oroimenak, hilketen, bortxaketen, lapurreten... lekuko izan zelako herria. Baina indarretik eta harrotasunetik ere badauka zati handi bat Intxortako erresistentziak.