E. Goenaga Lizaso
Abiadura handiko trenari "Europarako atea irekitzeko" obrak egiten ari da Adif Astigarraga eta Irun artean, 2015etik. Europako trenbide zabalerara egokituko den hirugarren erraila eraikitzen ari dira. Errail horrek AHTak erabiltzen duen trenbide zabalera izango du, 1.435 milimetrokoa, eta Euskal Y-a amaitzen dutenean Espainiako eta Frantziako trenbide sareak lotzeko balioko duela dio Adifek —Espainiako Sustapen Ministerioaren menpeko enpresa da—.