Albisteak

Sagardo Apurua: egitaraua

Abenduaren 4a

09:00. Garai batean bezala, sagardo berria Astigarragatik Donostiara jaitsiko dute, Urumea ibaian barrena. Donostian, Norteko geltokiaren parean igoko dituzte barrikak ibaitik lehorrera, idi parearen laguntzaz, Bulebarrera eramateko.

13:00. Inaugurazioa: sagardotegiaren irekiera. Pregoia eta sagardo dastatzea, Bulebarrean.

17:00. Basatxerri txerria erreko dute Txerriboda & Sagardo Fest estilora.

Abenduaren 5a

11:00. I. Pintxo Txapelketa. Ondoren, pintxoen dastatzea.

18:00. Sagardo dastatzea, Guillermo Castaños enologoaren eskutik.

19:00. Bertso saioa Aitor Mendiluze eta Agin Labururekin.

Abenduaren 6a

11:00. Herri kirolak: Idoia Etxeberria harri-jasotzailea eta Aitzol Atutxa aizkolaria.

12:00. Herri kirol desafioa, familientzat. Hernaniko dultzaineroek girotuko dute.

17:00. Sagarrarekin egindako krema eta produktuekin aurpegiko masajeen erakustaldi bat egingo du La Perla Talaso Sport zentroak.

18:00. Dastatzea Juan Zuriarrain enologoaren eskutik.

Abenduaren 7a

11:00. Euskal sagardoa eta San Juan baleontzia erakustaldia.

12:00. Umeentzako tailerrak Albaola Itsas Kultur Faktoriaren eskutik.

17:00. Sagardoz egindako koktel txapelketa.

Abenduaren 8a

11:00. Euskal Herriko sagardogileen topaketa.

12:00. 2016ko sagardo berriaren inguruko informazioa. Ondoren, dastatzea.

18:00. Erromeria.

Txotx garaia iragartzeko txotxa

Txotx garaia iragartzeko txotxa

Maite Alustiza
Sagardo garaia hasi aurretik, uzta berria dastatzen emateko, Sagardo Apurua egin ohi zuten sagardogileek garai batean. Donostian, txotx garaia hasi aurreko egunetan dira, eta, berotzen hasteko, XVI. mendeko dolare baserri bat jarriko dute Bulebarrean.

[Herriz herri] Hernani. Garapena, sinergiak eta erabakia

[Herriz herri] Hernani. Garapena, sinergiak eta erabakia

Maite Alustiza

Garapen sozioekonomikoa da Hernaniko Udalaren apustuetako bat. Soziala eta ekonomikoa elkar eraginean jartzeko, proiektu bat dauka martxan Gabriel Zelaia eremuan. Bi eraikin dituzte inguru horretan: batean, tokiko garapeneko zerbitzuak daude; eta bestea Emakumeen Etxea izango da hilabete batzuen buruan. "Bien artean sortuko diren sinergiak eta inguruko espazioak emango dituen aukerak apustu garrantzitsua dira", azaldu du Luis Intxauspe alkateak.

Urraketen kontra, bidelaguna

Urraketen kontra, bidelaguna

Eider Goenaga Lizaso

Hizkuntza eskubideak legez onartuta egon arren, euskara hizkuntza ofiziala den arren, askotan nozitzen dute horien urraketa herritarrek; "gehiegitan", Garbiñe Petriati Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak adierazi duenez. Halakoetan, euskal hiztuna babesgabe eta gutxietsia sentitzen da; gaztelania hiztunek baino ahalegin handiagoa egin behar du, beti, euskaraz artatua izateko; eta bigarren mailako herritar gisa tratatua da. Batez ere, urraketa horiek arlo publikoko langileen aldetik gertatzen direnean.

Akordio “osasuntsu” batekin

Akordio “osasuntsu” batekin

Maite Alustiza

"Oraindik garaiz gaude. Izan ere, inoiz ez da berandu segurtasuna areagotu eta osasunarentzat eragin txikiena duen hondakin tratamendua bilatzeko". GuraSOS guraso taldeak argi du badagoela erraustegia ez den beste alternatibarik. Horregatik, "osasuna eta adostasuna" aldarrikatuko ditu bihar, Donostiako kaleetan: 17:00etan hasiko da manifestazioa, Araba parketik, eta, Alderdi Ederrera arteko bidean, akordio "osasuntsu bat" eskatuko dute: "Bistan dago hondakinen kudeaketa gatazkatsuak irtenbide azkarra behar duela Gipuzkoan, ezin baita gehiago atzeratu".