Asteko Gaiak

Suhiltzaile gutxiegi Donostian

Suhiltzaile gutxiegi Donostian

Donostiako Udaleko suhiltzaileek 30 urte daramatzate langile kopuru berarekin, eta, azken bi urteetan, langileak hori aldatu nahian ibili dira. Aurtengo mobilizazioen ondoren, udalak konpromisoa hartu du datozen bi urteetarako beste hamabi langile kontratatzeko, eta akordioa sinatu dute. Dena dela, Mikel Goiatxe Donostiako suhiltzaileen zerbitzuko teknikariak eta Egoitz Urbe suhiltzaileak diote suhiltzaile gehiago behar direla. Biek ala biek Gipuzkoako...

Baserritar gazteen lekukoa

Baserritar gazteen lekukoa

Izendatu dituzte lehen sektorean jarduteko diru laguntzak jasoko dituzten hemeretzi gazte gipuzkoarrak. Eusko Jaurlaritzak —Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiekin batera— 2005etik du martxan nekazari gazteentzako GazteNek programa. 18 eta 40 urte bitartekoentzat da, eta partaideek laguntza ekonomikoa eta aholkularitza jaso ahal izango dituzte bost urtez. Programaren onuradun dira, besteak beste, Urtzi Lazkano, Ane Aranburu, Aitor...

Arrazakeria kalean eta sarean

Arrazakeria kalean eta sarean

Kalean ez ezik —berriki Hernanin ikusi bezala—, sare sozialetan ere arrazakeria dago, eta, hala, SOS Arrazakeriak eta Donostiako Herritarren Harrera Sareak salaketa jarria dute sareetako mezu horien aurka. Izan ere, Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeriako abokatuak esan du antzeman dutela gatazka arrazista asko sare sozialetatik abiatzen direla. Garazi Montuschi Harrera Sareko kideak dio orain bi urte...

Euskararen ezagutza goraka, baina motelago

Euskararen ezagutza goraka, baina motelago

Donostian euskararen ezagutza maila handituz doa, baina gero eta motelago. Ondorio hori atera du Siadeco ikerketa elkarteak Donostiako Udalak enkargatu zion lanean. Hain zuzen, hiriko euskararen etorkizuneko egoera aztertu du Siadecok. Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotziak ohartarazi du euskararen ezagutzan gehiago eragiteko helburuak diseinatu beharko dituztela aurrerantzean ere. Hala, Siadecoren ikerketak datozen hamar...

Talde desberdinak, arazo berak

Talde desberdinak, arazo berak

Regina Sorarrain (Aurrera Alegia) I Alegiako alkatea. «Iltzatuta dugu herritarrei emandako hitza» Regina Sorarrain, Alegiako alkatea (Aurrera Alegia). TOLOSALDEKO HITZA Gipuzkoan hogei alkatetza pasatxo dauzkate talde independenteek, eta haietako bat Alegiakoa da. Duela bi urte izendatu zuten hango alkate Regina Sorarrain (Alkiza, 1969). 2019an sortu zen Aurrera Alegia talde independentea, eta, orduko hauteskundeetan, Sorarrain zerrendaburu...

Itxaron-zerrenda amaiezinak

Itxaron-zerrenda amaiezinak

Zahar etxeetako itxaron-zerrendek hizpide izaten jarraitzen dute, oraindik ere ez baitago toki nahikorik. Eta gaia eztabaidagai izan da Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Ekainaren 4an Estitxu Elduaien EH Bilduko batzarkideak gaia atera zion Maite Peña Gizarte Politiketako foru diputatuari. Peñak zahar etxeei buruzko orain arteko datuak mahaigaineratu zituen, baina, Elduaienen iritziz, erantzuna ez zen «nahikoa» izan. Gipuzkoako Foru...

Aldundiak esku hartu du hondartzetan

Aldundiak esku hartu du hondartzetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta kostaldeko udalek akordio bat sinatu dute hondartzen kudeaketaren harira. Aldundiko Jasangarritasun Sailak orain arte baino 4,1 milioi euro gehiago jarriko ditu 2027. urtera bitarte, hondartzetako funtsezko zerbitzuak finantzatzeko. Alazne Txurruka Debako alkateak eta Haritz Alberdi Getariakoak «eskuz esku» egin dute lan akordioa lortzeko, baina biek esan dute «akordio integral» bat nahi dutela eta helburua ez...

Lan istripuak nola kudeatu

Lan istripuak nola kudeatu

Asier Vitoria Gureak taldeko zuzendari nagusia eta Amaia Jaunarena lan arriskuen prebentziorako arduraduna «harrituta» daude LAB sindikatuak egindako salaketa ikusita: Gureak-ek ez dizkiela langileei lan istripuak aitortzen. Salaketa egiteko, afiliatuek Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin zuten agerraldia joan den asteko astelehenean, eta erantzunaren zain daude. Gureak-eko zuzendariak dio enpresak «denbora» eskaintzen diola edozein ezbehar kudeatzeari. Gureak-ek...

Migratzaileen oztopoak pantailara

Migratzaileen oztopoak pantailara

Irunen eta Hendaiaren (Lapurdi) arteko Santiago zubia eta Etorbidearen zubia gune gatazkatsuago bilakatu dira 2018tik geroztik; hain zuzen, Frantziak migranteen aurkako polizia kontrol zorrotzagoak ezarri zituenetik muga administratiboan. Helburua da migratzeko ahaleginetan ari diren horiek muga ez zeharkatzea. Ordutik, kezka soziala ere areagotu egin da, eta badira migranteen eskubideen alde ari diren taldeak: besteak beste, Irungo Harrera Sarea....