Asteko Gaiak

Telefonoa izateko adina atzeratzeko sarea

Telefonoa izateko adina atzeratzeko sarea

Adituek lehenengo sakelakoa 16 urterekin izatea gomendatzen badute ere, gaur egungo haur eta nerabe gehienek lehenago eskuratzen dute. Kasu askotan, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara pasatzeko tartean izan ohi da. Hainbat herritako eta auzotako gurasoek bezala, seme-alaben lehen sakelakoa ahalik eta gehiena atzeratzea lortu nahi dute Sarean taldeko kideek. Donostiako Parte Zaharreko Orixe ikastolako gurasoen elkartea...

Gidatzeko beste modu bat

Gidatzeko beste modu bat

Eider Mendoza, Amagoia Mujika, Idurre Eskisabel eta Nekane Artola elkartu ditu 'Gipuzkoako Hitza'-k. Azken urtean ardura postuak hartu dituzten emakumeak dira, eta halako kargu bat hartzeari eta andre izateari buruz aritu dira.

Futbola Gipuzkoan: andrazko arbitro faltan

Futbola Gipuzkoan: andrazko arbitro faltan

Ohikoa da epaileak hasieran jokalari moduan sartzea futbolaren munduan, eta, baloiaren atzetik ibiltzera ohitzen direnean, aukera gisa ikusi ohi dute arbitratzea. Baina emakumezko futbolean ez da horren ohikoa aldaketa hori egitea, Diazen hitzetan: «Neskei, normalean, gehiago gustatu ohi zaie soilik jokalari moduan aritzea. Gainera, gizarteak ere horrela ikusi ohi ditu, eta arbitroa gehiago lotzen da...

Amillubi: argi izpi bat baserriari

Amillubi: argi izpi bat baserriari

Zestoan, Urola ibaiaren meandroan dago Amillubi baserria, lur emankorrez inguratuta. Baina, lurreko fruituak nola, hala ari da ernaltzen bertako lurretan beste zerbaiten hazia ere. Izan ere, Biolur elkartea agronekazaritza ardatz izango duen proiektu kolektibo bat egiteko lehen pausoak ematen ari da, Ipar Euskal Herriko Lurzaindia eredu hartuta. «Proiektuaren atzean Biolurren sare guztia dago: nekazariak, abeltzainak,...

Durangoko Azoka, Gipuzkoara eta Gipuzkoatik

Durangoko Azoka, Gipuzkoara eta Gipuzkoatik

Durangora (BIzkaia) begira jartzen da euskal kulturaren mundua, urtero, abenduaren lehen astean. Azokara joaten dira, hain zuzen, sortzaile ugari Euskal Herriko hainbat txokotatik, eta milaka pertsonak betetzen dituzte Landako guneko pabiloiak, bost egunez. Baina azoka ez da bukatzen Durangon, haren azkeneko egunean. Hain zuzen, Gipuzkoara ere zabalduko da, Zu Non Han DA! egitasmoaren bidez. Donostiako...