Asteko Gaiak

Amillubi: argi izpi bat baserriari

Amillubi: argi izpi bat baserriari

Zestoan, Urola ibaiaren meandroan dago Amillubi baserria, lur emankorrez inguratuta. Baina, lurreko fruituak nola, hala ari da ernaltzen bertako lurretan beste zerbaiten hazia ere. Izan ere, Biolur elkartea agronekazaritza ardatz izango duen proiektu kolektibo bat egiteko lehen pausoak ematen ari da, Ipar Euskal Herriko Lurzaindia eredu hartuta. «Proiektuaren atzean Biolurren sare guztia dago: nekazariak, abeltzainak,...

Durangoko Azoka, Gipuzkoara eta Gipuzkoatik

Durangoko Azoka, Gipuzkoara eta Gipuzkoatik

Durangora (BIzkaia) begira jartzen da euskal kulturaren mundua, urtero, abenduaren lehen astean. Azokara joaten dira, hain zuzen, sortzaile ugari Euskal Herriko hainbat txokotatik, eta milaka pertsonak betetzen dituzte Landako guneko pabiloiak, bost egunez. Baina azoka ez da bukatzen Durangon, haren azkeneko egunean. Hain zuzen, Gipuzkoara ere zabalduko da, Zu Non Han DA! egitasmoaren bidez. Donostiako...

Gipuzkoa, urbanoa

Gipuzkoa, urbanoa

Irratitik baino gehiago, TikTok, Youtube zein Instagram eta antzeko sare sozialetatik jariatzen da gaur egun modako musika. Gazteek pantailetan ikusi eta entzuten dituzte Euskal Herriko zein kanpoko taldeen azken kantuak. Bada, ordea, indar handiz sartu den genero bat: musika urbanoak edo kaleko musikak irabazi du lekua azken urteotan, eta nabaria da estilo horren gorakada Gipuzkoan...

Bost hilabete soldata gabe

Bost hilabete soldata gabe

Jone Arruabarrena Gipuzkoako Correoseko garbitzaileek bost hilabete daramate soldatarik jaso gabe. Greba mugagabean daude, eta salatu dute enpresak zein Correosek berak isiltasunarekin erantzun dietela. Bost hilabete soldatarik jaso gabe, ohiko baldintzetan lanean jardun arren, eta enpresaren aldetik inolako azalpenik ez. Egoera horretan daude Gipuzkoan Correoseko bulegoak garbitzen dituzten garbitzaileak. Emakumezkoak dira langile gehienak, eta, egoeraren...

Otordu bat, besteak ikusteko

Otordu bat, besteak ikusteko

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak 11 urte daramatza Bizilagunak programa antolatzen. Haren bidez, etorkinak eta Euskal Herrian jaiotakoak mahai baten bueltan elkartzen dituzte, batak bestea ezagutu eta bakoitzaren kulturako janari tradizionala trukatzeko. Estereotipoei aurre egin nahi diete.

Intsulina, kilometroka

Intsulina, kilometroka

Diabetesa daukaten askok ere urtero egiten dute Behobia-Donostia lasterketa. Gaixotasun hori dutenentzat intentsitate apaleko kirola soilik gomendatu ohi zuten medikuek lehen, baina askok ikasi dute odoleko glukosa kontrolpean izaten bestelako kirol gogorragoak egiteko orduan ere.

Ticket Bai, oraindik ezbaian

Ticket Bai, oraindik ezbaian

Negozio batzuek jada urtebete daramate aldundiak zergadunentzako ezarritako Ticket Bai sistema erabiltzen. Aurkeztu zutenetik beretik hautsak harrotu zituen programa berriak, eta hura erabiltzen hasi diren zergadun batzuek salatu dute traba bat dela. Ogasun Sailak, ordea, ontzat jo du sistema.

Mugako adimena, bazterrean

Mugako adimena, bazterrean

Ohikoa baino koefiziente intelektual baxuagoa izan ohi dute mugako adimena daukatenek. Kondizio hori ez da aski ezaguna gizartean, eta ikusgaitasun txikia izateak hainbat ondorio dakartzala diote hura pairatzen dutenek; besteak beste, besteek haien egoera ez ulertzea eta, ondorioz, baztertzea.

Emakumeak, lurrari lotuta

Emakumeak, lurrari lotuta

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna da etzi, urriaren 15ean. Gipuzkoan, egun, emakume asko bizi dira landa eremuan, baina horrek ez du esan nahi guztiak baserritarrak direnik. Dena dela, lurretik bizitzea erabaki dutenek geroz eta toki gehiago daukate erabakiguneetan.