Asteko Gaiak

Talde desberdinak, arazo berak

Talde desberdinak, arazo berak

Regina Sorarrain (Aurrera Alegia) I Alegiako alkatea. «Iltzatuta dugu herritarrei emandako hitza» Regina Sorarrain, Alegiako alkatea (Aurrera Alegia). TOLOSALDEKO HITZA Gipuzkoan hogei alkatetza pasatxo dauzkate talde independenteek, eta haietako bat Alegiakoa da. Duela bi urte izendatu zuten hango alkate Regina Sorarrain (Alkiza, 1969). 2019an sortu zen Aurrera Alegia talde independentea, eta, orduko hauteskundeetan, Sorarrain zerrendaburu...

Itxaron-zerrenda amaiezinak

Itxaron-zerrenda amaiezinak

Zahar etxeetako itxaron-zerrendek hizpide izaten jarraitzen dute, oraindik ere ez baitago toki nahikorik. Eta gaia eztabaidagai izan da Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Ekainaren 4an Estitxu Elduaien EH Bilduko batzarkideak gaia atera zion Maite Peña Gizarte Politiketako foru diputatuari. Peñak zahar etxeei buruzko orain arteko datuak mahaigaineratu zituen, baina, Elduaienen iritziz, erantzuna ez zen «nahikoa» izan. Gipuzkoako Foru...

Aldundiak esku hartu du hondartzetan

Aldundiak esku hartu du hondartzetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta kostaldeko udalek akordio bat sinatu dute hondartzen kudeaketaren harira. Aldundiko Jasangarritasun Sailak orain arte baino 4,1 milioi euro gehiago jarriko ditu 2027. urtera bitarte, hondartzetako funtsezko zerbitzuak finantzatzeko. Alazne Txurruka Debako alkateak eta Haritz Alberdi Getariakoak «eskuz esku» egin dute lan akordioa lortzeko, baina biek esan dute «akordio integral» bat nahi dutela eta helburua ez...

Lan istripuak nola kudeatu

Lan istripuak nola kudeatu

Asier Vitoria Gureak taldeko zuzendari nagusia eta Amaia Jaunarena lan arriskuen prebentziorako arduraduna «harrituta» daude LAB sindikatuak egindako salaketa ikusita: Gureak-ek ez dizkiela langileei lan istripuak aitortzen. Salaketa egiteko, afiliatuek Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin zuten agerraldia joan den asteko astelehenean, eta erantzunaren zain daude. Gureak-eko zuzendariak dio enpresak «denbora» eskaintzen diola edozein ezbehar kudeatzeari. Gureak-ek...

Migratzaileen oztopoak pantailara

Migratzaileen oztopoak pantailara

Irunen eta Hendaiaren (Lapurdi) arteko Santiago zubia eta Etorbidearen zubia gune gatazkatsuago bilakatu dira 2018tik geroztik; hain zuzen, Frantziak migranteen aurkako polizia kontrol zorrotzagoak ezarri zituenetik muga administratiboan. Helburua da migratzeko ahaleginetan ari diren horiek muga ez zeharkatzea. Ordutik, kezka soziala ere areagotu egin da, eta badira migranteen eskubideen alde ari diren taldeak: besteak beste, Irungo Harrera Sarea....

Gipuzkoan 48.000 sinadura pentsioak osatzeko

Gipuzkoan 48.000 sinadura pentsioak osatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak sinadura bilketa abiatu zuen iazko urte amaieran, pentsioak osatzeko euskal sistema bat ezar dezaten. 145.000 sinadura baino gehiago lortu dituzte, eta atzo aurkeztu zituzten Eusko Legebiltzarrean, Gasteizen. Aldarrien artean, gutxieneko soldata eta gutxieneko pentsioa parekatzeko eskakizuna gailendu da. Karlos Etxeberria Gipuzkoako pentsiodunen bozeramaileak kontatu du herrialdean 48.000 sinadura pasatxo bildu dituztela,...

«Euskaraldia ez da helburua, tresna bat baizik»

«Euskaraldia ez da helburua, tresna bat baizik»

Euskaraldiak maiatzaren 15etik 25era bitarte iraungo du aurten, eta oraindik zabalik da izena emateko epea. Hainbat modutan egin daiteke: Euskaraldia.eus webgunearen bitartez edo herriz herri dabilen gune ibiltariaren bitartez. Gaur Zarautzen izango da postua, eta bihar Hondarribian eta Irunen. Euskararen erabilera sustatu nahi dute, hizkuntza ohiturak-eta aldatuz. Horretarako «tresna» bat da Euskaraldia. [articles:2141346] Ekinbidearen hazia...

Gerrara etorritakoen memoria

Gerrara etorritakoen memoria

Aitor Azurki kazetaria eta Aitzol Arroyo historialaria 36ko gerran Gipuzkoara etorritako boluntario internazionalistak ikertzen ari dira, eta ohartu dira boluntario internazionalistena ez zela «kasu bakan» bat soilik. Datorren urtean ikerketa liburua argitaratuko dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Azurkik eta Arroyok azaldu dutenez, Miguel Usabiaga donostiarraren Flores de la República. Los olvidados de Pikoketa liburua izan...

Sexu indarkeriari erantzuna

Sexu indarkeriari erantzuna

Gipuzkoako Foru Aldundiak uztailean ireki zuen lehen aldiz sexu indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko foru zerbitzua. Lehenengo egoitza Donostian dago, eta, azaroaz geroztik, behin betiko kokalekuan: Kale Berriko 10. zenbakian. Martxoan beste egoitza bat ireki zuen, Arrasaten, Uribarri kaleko 5. zenbakian, eta, Iker Uson aldundiko gizarte inklusioko eta indarkeria matxistaren aurkako arreta zerbitzuko buruak esan duenez, Zaldibian beste egoitza bat irekitzeko asmoa...

Tentsio eremuak neurrien zain

Tentsio eremuak neurrien zain

Errenteria izan da bizitegi merkatuaren arabera Hego Euskal Herrian tentsio eremu izendatu duten lehen udalerria. Hala adierazi zuten Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak iazko urriko agerraldi batean. Neurria urtarrilean argitaratu zen Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta orduan sartu zen indarrean. Halere, Espainiako Gobernuko Etxebizitza Ministerioaren esperoan segitzen dute, ez baitago...