Elkarrizketa

Bea Larrañaga: «Publikoarekin sortzen da ikuskizuna, eta clowna haziz joaten da hala»

Bea Larrañaga: «Publikoarekin sortzen da ikuskizuna, eta clowna haziz joaten da hala»

Bea Larrañaga clowna (Errenteria, 1975) orain 21 urte hasi zen arte eszenikoetan trebatzen, Hernanin. Orain irakasle dabilen arren, esan du etengabeko prestakuntzan ari dela oraindik, egunero ikasten baitu zerbait. 2021ean egin zuen bere azken lanaren aurrestreinaldia —Bonba bat naiz—, eta horrekin dabil, oholtzaz oholtza. Zazpi emanaldi geratzen zaizkio, oraingoz: Tirapun eta Otsagabian (Nafarroa) izango da...

«Ileak tente jartzen zaizkit Euskaltelen bizi izandakoak gogoratzean»

«Ileak tente jartzen zaizkit Euskaltelen bizi izandakoak gogoratzean»

Bi gurpilen gainean egin du bidea Haimar Zubeldiak (Usurbil, 1977). Txirrindulari ibilbide profesionala amaitutzat eman bazuen ere duela urte batzuk, mundu horri estu lotuta dago oraindik. Orain buru-belarri dabil mendiko txirrindularitzan, eta errepidean ere ibiltzen da, senideekin. Maitasun handiz gogoratzen ditu Euskaltel Euskadi taldean bizi izandakoak. Profesional izateari utzi bazenion ere, oraindik baduzu arrakasta. Izan ere, duela...

«Euskara hizkuntza akademiko huts geratuko zaigun kezka daukat»

«Euskara hizkuntza akademiko huts geratuko zaigun kezka daukat»

Mari Karmen Garmendiak (Ormaiztegi, 1947) gaztetatik izan du mundua ikuspegi ugaritatik ezagutzeko irrika. Haurra zela, urtebete igaro zuen Frantzian, eta esan du horrek aukera eman ziola beste errealitate batzuk ezagutzeko. Ibilbide profesionala hainbat arlotan garatu du: irakaskuntzan, politikan eta euskalgintzan, besteak beste. Aitzindari izatea ere egokitu zaio jardun batzuetan. Matia fundazioko aurreneko emakumezko lehendakaria izan zen,...

«Mikroipuin batek laburbiltzen du bizitzan zer jarrera dudan: ‘Eskerrak ausartu nintzen’»

«Mikroipuin batek laburbiltzen du bizitzan zer jarrera dudan: ‘Eskerrak ausartu nintzen’»

Usurbilgo Artzabal jatetxean dago Idoia Torregarai (Usurbil, 1974), eta infusio bat eskatu du elkarrizketa hasi aurretik. «Ez duzu kroketarik eskatuko?», galdetu dio kazetariak. Barre egin du orduan Torregaraik. «Eguneko edozein ordutan jan ditzaket, eta oso goxoak egiten dituzte hemen, baina ordu hauetan ez dituzte ematen». Urdaiazpiko eta bakailaozkoen artean, urdaiazpikozkoak ditu maiteen —«galdetzea ere!»—. Sareetan mezu...

«Saiatzen ari gara sasoiaren arabera ekoiztearen garrantzia azaltzen»

«Saiatzen ari gara sasoiaren arabera ekoiztearen garrantzia azaltzen»

Donostiako Bretxako merkatuan kamioiak husten ari dira baserritarrak, goizean goizetik. Bertan dago Mikel Irizar (Astigarraga, 1979), egunero bezala, lorez inguratutako postuan. Salgai izango dituen lore sortak prestatzen ari da. Astigarragako Lizardi baserrikoa da Irizar, eta, gaur egun, bere aitak hasitako lanbideari eusten dio, emaztearekin eta beste bost langilerekin batera. Bretxako merkatuan izaten ditu loreak salgai,...

«Pentsaezina egiten zitzaigun amonak sortutako tabernarekin lortu dugun guztia lortzea»

«Pentsaezina egiten zitzaigun amonak sortutako tabernarekin lortu dugun guztia lortzea»

Gorka Txapartegi sukaldariaren (Hondarribia, 1969) amona Juliak beharrak bultzatuta ireki zuen Hondarribiko Alameda jatetxea, familiak biziraun zezan. 84 urte pasatu dira ordutik, eta emakume haren bilobek Alamedako suaren alboan jarraitzen dute oraindik lanean; tartean, Gorka Txapartegi. Askotariko produktuak pasatzen dira haren eskuetatik, hala herriko baratzeetako barazkiak, nola Done Pedro kofradiako arrainak. Esan du Alameda jatetxea «asko»...

«Momentuko kazetaritzaren falta sumatzen dut, orain komunikazio zabalago batean bainabil»

«Momentuko kazetaritzaren falta sumatzen dut, orain komunikazio zabalago batean bainabil»

Irratigintza eta argazkilaritza maite ditu Eider Olazar Elduaienek (Tolosa, 1982), baina azken urteotan Elhuyarren hartu du «sosegua». Komunikazioan murgildu da han, eguneroko kazetaritzatik aldenduta. Gazteluko alkatea ere bada. Wikipediak dio kazetaria, feminista eta politikaria zarela. Ondo laburbiltzen al du zure orain arteko ibilbidea? Gauza bat, behintzat, faltan sumatzen dut: ama naizela zehaztea. Ama izatea mugarri...

«Buruan daukat espedizioak-eta alde batera uztea; ezingo naiz beti horretan aritu»

«Buruan daukat espedizioak-eta alde batera uztea; ezingo naiz beti horretan aritu»

Mendietxe museoan hartu du kazetaria Alex Txikon mendizaleak (Lemoa, Bizkaia, 1981), Azpeitian. Galdera eta galdera artean, hainbatetan jo dio telefonoak; batez ere, museoa handitzeko obretatik iritsi zaizkio deiak. Galdera eta galdera artean, Correoseko banatzailea ere sartu da museora, eta mendizaleak ezin izan du itxaron: elkarrizketa gelditu, eta hark eman dion paketea ireki du. «Australiatik iritsi...

«Ez dut uste orkestrako gizonekin halako bidaia bat egingo genukeenik»

«Ez dut uste orkestrako gizonekin halako bidaia bat egingo genukeenik»

Miren Zeberio Etxetxipia biolin jotzailea (Tolosa, 1983) Euskal Barrok Ensemble taldeko eta Le Concert des Nations orkestrako kidea da. Jordi Savall musikari kataluniarrak 1989an sortu zuen Le Concert des Nations orkestra, eta, Savallek berak proposatuta, taldeko emakume musikari batzuek bira bat egin zuten joan den martxoaren hasieran, Italia iparraldean. Astebetez izan ziren han, eta zazpi...