Unai Zubeldia
Momentua irits zitekeela bazekien arren, gertatutakoa barneratzen ari da, oraindik, Eugenio Goikoetxea (Hernani, 1969). "Afizioa ofizio bihurtuta", Caja Rural txirrindulari taldean zuzendari lanetan aritu da azken hamalau urteotan. "Baina bizimodu arruntera ohitzen hasi beharko dugu orain". Aitari begira zaletu zen txirrindularitzarekin, eta Kaiku-Gurelesan eman zituen pedalkadarik sendoenak. Autoko bolanteari helduta gozatu du gehien, hala ere; Kaiku-Gurelesan bertan, Ulma Cegasan eta Caja Ruralen. Lasterketetako zurrunbilotik aldenduta, ez du nahi astebetetik gorako etorkizunik.