Elkarrizketa

“Ezinbestekoa da antzerki obrak liburuetan jasota egotea”

“Ezinbestekoa da antzerki obrak liburuetan jasota egotea”

Maialen Etxaniz

"Saltsa guztietan" ibilitako emakumea da Alaitz Olaizola (Azpeitia, 1975). Gaztetan lotu zen antzerkira. Dozenaka obra idatzi zituen Azpeitiko Lakrikun antzerki talderako, eta beste hainbat sari irabazi ditu haurrentzako egindako lanekin. Goenkale telesailean ere ibilia da. "Zirikatzaile" lanetan aritua da Olaizola, idaztea maite duen emakumea.

“Plaza taldeek euskaldundu zuten erdalduna zen plaza”

“Plaza taldeek euskaldundu zuten erdalduna zen plaza”

Aimar Maiz

Plazarik plaza, Jon Urdangarin Arrietak (Lazkao, 1965) 37 urte daramatza Drindots musika taldearekin festak alaitzen. Sorterrian hasi ohi dute sasoia, San Prudentzio jaietan, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Duela bi hamarkadatik plaza kopurua asko jaitsi arren, gustura segitzen du gaueko lanean. Maizpide euskaltegian online irakasle da, egunez.

“Zaila da denean jardutea eta kasu guztietan bikaintasuna lortzea”

“Zaila da denean jardutea eta kasu guztietan bikaintasuna lortzea”

Beñat Alberdi

Letrak batzen baino gehiago, irudiak grabatzen jardun du Julen Iriondok (Oñati, 1979). Baina, lehenengo soldata jaso zuenetik, beti izan da kazetaria, Goienan, Debagoieneko tokiko hedabidean, zehazki. 2001ean ekin zion ibilbideari, eta "aldaketarako edo esperientzia berriak probatzeko" gogoa igarri zuen iaz. Hala sortu zuen Ikusten da sareko bloga. Egunerokoari erantzutea baino nahiago izan zuen gustuko gai bat hartu eta beretzat formaturik egokiena zen horretan lantzea. Edukiak bere kasa sortzeko asmoari erreleboa emanda, Goienan lantzen dituztenak partekatzen ditu orain.

“Garai ilun batera itzultzen ari gara”

“Garai ilun batera itzultzen ari gara”

Olatz Mitxelena

Lezon jaio zen, Lezon bizi da eta Lezon lan egiten du Jon Legorburu Arrastuak (1968). Lehen sektorearen egoerarekin kezkatuta, elikadura burujabetzaren esparruan ari da lanean azken boladan, eta Labore Oarso kontsumo kooperatibaren sustatzaile nagusietakoa izan da. Baina, ekintzaile nekaezina izanik, esparru askotan da ezaguna; zinegotzi izan zen EAE-ANVrekin; Brinko pailazoa izan da urtetan, Korri, Xalto eta Brinko taldean; eta Lezoko kultur mugimenduko erreferente garrantzitsua ere bada.

“Afizioagatik ibiltzen gara”

“Afizioagatik ibiltzen gara”

Asier Imaz

Herri kiroletatik bizi ez den arren, herri kirolak barru-barrutik bizi ditu Joxe Anjel Sarasolak (Asteasu, 1964). Harri-jasotzaile gisa ibilbidea eginda, atzeko lanera igaro zen gero, mikrofonoari helduta. Pasioz bizi du egunerokoa.

Azkenaldian batean eta bestean zabiltza herri kirol jaialdietako esatari lanetan, Arria V.aren eta Vicenteren arteko apustuan azkenekoz.

“Dogmatikoa ez izatea da zientziaren alderik onena”

“Dogmatikoa ez izatea da zientziaren alderik onena”

Nerea Uranga

Lanbidez, zientzia komunikatzailea da Elhuyarren; ikasketaz, berriz, albaitaritzan eta elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatua da. Baina beste ni askok osatzen dute Ana Galarraga (Zarautz, 1970): literatura, natura, jendea, kirola... Goxo eta pasioz hitz egiten du bere alde horiez guztiez.

“Gure aukera izan da euskaraz idaztea; erabaki bat dago horren atzetik”

“Gure aukera izan da euskaraz idaztea; erabaki bat dago horren atzetik”

Arkaitz Apalategi

Letren munduak bizi du Tere Irastortza (Zaldibia, 1961). Gaztetako jakin-minak bultzatuta gerturatu zen liburuetara, eta, harrezkero, horien artean bizi izan da, bai idazle eta baita irakasle lanetan ere. "Adin onean" dagoela adierazi du, urteek gauzei "beste ikuspegi batetik"begiratzeko aukera ematen dutelako. Urte askoan poesia idatzi eta gero, "euskal emakume idazle eta irakurle baten gogoetak" besapean hartuta iritsi da hitzordura.

“Badakit zoriontasuna ez didala emango txalo sorta batek”

“Badakit zoriontasuna ez didala emango txalo sorta batek”

Beñat Alberdi

Polifazetiko hitzak definituko du ondoen, akaso, Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980). Gaztetan hasi zen futbolean jokatzen, Realean, eta 32 urte bete arte iraun zuen baloiari ostikoka. Baina beste milaka aurpegi izan ditu zelaietatik kanpo: gitarrista, bakarrizketa egilea, aurkezlea eta aktorea. Egun, Euskal Herriko etxe ugaritan sartzen da igandero, Herri txiki, infernu handi saioarekin.