Unai Zubeldia
Beldur gara ez ote garen ari biztanle paraleloak sortzen". Ainara Ormaetxea Harto Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun teknikariak azaldu duenez, gaur egun hirurogei herrialde baino gehiagotako biztanleak bizi dira herrian. "Eta %15,8 da atzerritarren kopurua". Datu horretatik kanpo daude Espainian jaiotakoak. "Horietako askok urte mordoa daramate gure herrian, baina beren artean elkartzen dira normalean, bertakoekin harreman askorik sortu gabe". Ormaetxearen hitzetan, "erabat ulergarria" da atzerritar horiek euren nortasuna mantendu nahi izatea. "Azken finean, gauza berbera egiten baitugu guk ere. Baina Ordiziaren barruan hainbat Ordizia daudela jabetu gara".