gipuzkoa

50.000

80 URTETIK GORAKO BIZTANLEAK 2000tik 2018ra bikoiztu egin da 80 urtetik gorakoen kopurua; 50.000 baino gehiago dira. Aurreikuspenen arabera, 2026an 8.000 gehiago izango lirateke; eta 2031n, 18.000 gehiago.

“Alderdikeriak utzita”, neurri eske

“Alderdikeriak utzita”, neurri eske

Unai Zubeldia

Kezkatuta daude usurbildarrak. "Kezkatuta eta akituta", zehaztu du Maider Usabiagak, Puntu beltzik ez, Usurbil seguru eta jasangarria orain plataformako kideak. "Gutako askok gure bizitza egunero arriskuan jarri behar izaten dugu lanerako edo ikastetxerako bidean, eta baita aisialdiko ibilaldietan ere". Trenbide sareak eta N-634 errepideak Usurbil alderik alde zeharkatzen dute gaur egun, eta istripu larri asko izan dituzte azken urteotan; iazko urrian azkena, Troiako pasabidean —Manuel Diaz usurbildarra hil zen, auto batek harrapatuta—. "Aspaldiko kontua da hori, baina gauzek bere horretan jarraitzen dute. Horregatik gaude hain kezkatuta eta haserre. Herri jasangarria eta segurua nahi dugu".

‘Zergatik ez?’ esatearen arriskua

‘Zergatik ez?’ esatearen arriskua

Unai Zubeldia

Erokeria zela pentsatu nuen hasieran". Zintzo aitortu du Ainhoa Pozo Lizaso oriotarrak. "Baina, 'zergatik ez?' pentsatu genuen gero". Ia oharkabean, Bilbora arteko bidea egin du, jada, galdera horrek. Izan ere, ospakizun gisa "gauza bereziren bat" egiteko grina sortu zitzaion 40 urte betetzear den Orioko emakume talde bati. Ez New Yorkera bidaiarik, ez sagardotegian bazkaririk, eta ezta luxuzko hotelen batean astebururik ere. "Gehienak oriotarrak izanda, arraunarekin lotura zeukan zer edo zer egin genezakeela pentsatu genuen".

Plater bete kultura

Plater bete kultura

Beñat Alberdi

Mahai baten bueltan elkartzeak lotura zuzena dauka euskal kulturarekin, eta are gehiago jateko baldin bada. Horren erakusle da Euskal Herriko gastronomiak daukan oparotasuna, kalitatea eta sona. Auzoko izeneko proiektuan, mahaiaren jiran aurkitu dute aukera egungo gizartea osatzen duen jatorri askotako jendea elkartzeko. Oñatiko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak martxan jarritako proiektua da Auzoko. Hitzaldiak eta afariak antolatuko dituzte Antixena gaztetxean, etorkinek euren jaioterriko esperientziak truka ditzaten. Paraguaik eman dio hasiera zikloari, eta hilean behin erreleboa hartuko diote Mendebaldeko Saharak, Nepalek eta Dominikar Errepublikak, betiere euskara eta euskal kultura guztien arteko lotura gisa hartuta.

"Talde horretan sortu da afariak eta hitzaldiak egiteko ideia", azaldu du Julen Korkostegi Auzokoko koordinatzaileak. Hamabost bat pertsonak osatzen dute Auzoko taldea. Bi multzotan banatzen dituzte partaideak: Auzotarrak, euskara ondo menderatzen dutenak, batetik; eta Auzokideak, euskara ez dakiten edo oso ongi menderatzen ez dutenak, bestetik. "Euskaraz ez dakien bertako jendeak ere parte har dezake, noski", nabarmendu du Korkostegik. "Baina etorkinei bideratuta dago gehienbat". Astean behin elkartzen dira, eta ordu eta erdi edo bi orduko saioak egiten dituzte: jolasak, tailerrak eta beste hainbat ekintza. Euskara ikastea eta bertako historia eta kultura ezagutzea izaten dituzte ardatz. "Gai bat hartzen dugu beti. Adibidez, animaliak. Eta euskaraz lantzen ditugu".

"Guk euskaraz ikas dezagun izugarrizko lana egiten dute Auzotarrek", azaldu du Luali Belal Mendebaldeko Saharako herritarrak. Auzokoko kideen artean, hark darama urte gehien Oñatin bizitzen. Garrantzi berezia eman dio euskara ikasteari, herritarrekin harreman hobea izateko. "Ez gaituzte baztertzen edo bakartzen gazteleraz hitz egiteagatik, baina euskara hutsean bizi dira asko, eta egunerokotasunaren zati bat galtzen dugu". Antzeko iritzia dauka Malainin Embarecek ere; Mendebaldeko Saharan jaioa da hura ere. Futbolean jokatzen du Embarecek: "Eta entrenatzaileak euskaraz ematen ditu agindu guztiak. Ondoren, beti ematen dizkidate azalpenak gazteleraz. Baina euskara ikasi eta zuzenean ulertzeko gogoa daukat". Auzoko ekimenean parte hartzeaz gain, euskaltegian ere badabil sahararra, eta euskarazko tertulia talde batean parte hartzen du gauean.

Euskaraz gain, ordea, beste helburu batzuk ere badauzka Auzokok. Alde batetik, herrian etorkinen integrazioa lortzea, eta, bestetik, hartu-eman horretatik sortzen den kultur aniztasuna baloratzea eta oñatiarrekin partekatzea. "Oñatira iristean ez genuen ezagutzen inor, eta, alde horretatik, Auzoko ekimena oso garrantzitsua izan da jendea ezagutzeko", azaldu du Damaris Wrubel paraguaitarrak. Lau hilabete soilik daramatza Euskal Herrian, eta lehen hartu-emanetan dabil euskararekin. Hori bai, D ereduan matrikulatu ditu seme-alabak, eta senideek ere jaso dituzte euskara klaseak. "Etxean saiatzen gara harremanak euskara hutsean izaten". Guaraniera hitz egiten du Wrubelek, Paraguain ikasita, eta guaraniera bezain zaila iruditzen zaio euskara.

Antolatu duten hitzaldi eta afari zikloak lotura zuzena dauka etorkinen integrazioa lortzeko nahiarekin eta kultur aniztasuna hedatzearekin. "Iaz, afari bat egin genuen pakistandar batekin, bere jaioterriko janaria prestatuta", argitu du koordinatzaileak. "Era berean, Pakistani buruzko aurkezpen bat prestatu zuen Suleimanek, taldean azaltzeko". Esperientzia horrek izan zuen arrakasta kontuan hartuta, egitasmo berria ere herritarrekin partekatzea erabaki zuen taldeak. Antixena gaztetxeari proposamena egin zioten, eta batzarrak aho batez onartu zuen.

Gaur egun, zikloan parte hartuko duten hiru herrialdeek osatzen dute Auzoko: Paraguaik, Mendebaldeko Saharak eta Nepalek. Dominikar Errepublikak ere parte hartu izan du aurretik, baina, "helburuak beteta", haiek utzi egin zuten taldea. Hala ere, kultura eta gastronomia trukatzeko aukera ikusita, zikloaren barruan sartu dira aurten.

Jakin-min handia

Paraguaitarrek astelehenean eskaini zuten hitzaldia, eta ostegunean egin zuten afaria. Wrubelek azaldu duenez, "politika, kultura, bertako janaria eta historia" izan zituzten hizketagai. Hogei bat pertsona joan ziren hitzaldira, baina hitzaldiak berak baino garrantzi handiagoa izan zuen entzuleen jakin-minak. "Elkarrizketa bat sortu zen", nabarmendu du Korkostegik. "Oso positiboa da Paraguaik oñatiarren artean halako jakin-mina sortzea".

Ostegunean, berriz, haragi errea, Paraguaiko zopa eta juka dastatu zituzten. "Osagaiak ez dira berdin-berdinak, baina tira...", argitu du Wrubelek. Hala ere, egun batez jaioterrian sentitu zela onartu du. Paraguain Euskal Herrian baino gehiago jaten dela azaldu du, hori bai. Protagonismoa taldetxo batek izan zuen arren, guztiak aritu ziren afaria zerbitzatzen eta txukuntzen, baita gaztetxeko kideak ere. "Izugarria izan zen oñatiarrek laguntzeko izan zuten prestutasuna".

Mendebaldeko Saharak emango dio erreleboa Paraguairi, apirilean; Nepalen txanda izango da gero, maiatzean; eta Dominikar Errepublikak itxiko du zikloa, ekainean.

Felipe Uriarte: “Belaunaldi gazteek joera gutxi dute gauzak konpontzeko”

Felipe Uriarte: “Belaunaldi gazteek joera gutxi dute gauzak konpontzeko”

Eider Goenaga Lizaso

Telekomunikazioen arloan egin zuen lan Felipe Uriartek (Barakaldo, 1944), eta aparailuak desmuntatzea, barrutik nolakoak diren jakitea eta konpontzea zaletasun izan du beti. Orain, erretiroa hartuta, hilean arratsalde bat hartzen du horretarako. Bergarako Kafe Konpon egitasmoaren barruan, bost bat lagun elkartzen dira, herritarrek eramaten dituzten aparailuak konpontzeko. Aparailuen %80 inguru konpontzen dituztela dio, eta "satisfazio handia" ematen duela jabeari aparailua konponduta itzultzeak.

Gazteak eta ekintzaileak

Gazteak eta ekintzaileak

Ikerne Zarate
Internet bidez erositako produktuak jasotzeko armairu elektroniko baten prototipoa sortu dute, elkarlanean, Iker Ruzo eta Andrea Espada donostiarrek, Pedro Rodriguez asturiarrak, Tibi Gabriel Bencea irundarrak, Julen Iurramendi urnietarrak eta Julen Arruabarrena errenteriarrak.

Egiaztatzeko modu bakarra dut

Danel Agirre

Teologo anglikano gasteiztar bat izan nuen klasekide, unibertsitatera izterren artean Chopper ikusgarri bat zuela agertzen zena. Iron Maidenen kontzertu batean topatu nuen behin, kamisetarik gabe izerditan blai, gurutzedun zintzilikarioa lepoan, The number of the beast kantuarekin trantzean. Aspaldian, Nabarraren eta musulmanik gabeko Europa zuri kristauaren defentsa sutsuan dabil sarean, eta feministak astintzeko indarrak ere geratu ohi zaizkio. Bizitzaren misterioaren gremioan dabiltzanekin beti gertatzen da: teologo anglikano gasteiztarra benetan da morroi originala.

Tradizio bihurtu den azoka

Tradizio bihurtu den azoka

Aitziber Arzallus

Aste Santuko jaiegunak eguzkiaren epelaren bila joateko baliatu dituzte batzuek; ezagutzeke zuten hiriren batera bidaiatzeko beste batzuek; edo eskiatzera joateko; edo beste nonbaitera bidaia egiteko. Baina egunotan etxe aldetik ibiltzeko hautua egin dutenak ere badira, ondo pasatzeko inora joan beharrik ez dagoela pentsatuta. Horientzako proposamen ona izan liteke Zarauzko XVIII. Garagardo Azokara joatea. Batek baino gehiagok Aste Santuko tradiziotzat du jada, inola ere galdu ezin den azokatzat.

“Badakit zoriontasuna ez didala emango txalo sorta batek”

“Badakit zoriontasuna ez didala emango txalo sorta batek”

Beñat Alberdi

Polifazetiko hitzak definituko du ondoen, akaso, Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980). Gaztetan hasi zen futbolean jokatzen, Realean, eta 32 urte bete arte iraun zuen baloiari ostikoka. Baina beste milaka aurpegi izan ditu zelaietatik kanpo: gitarrista, bakarrizketa egilea, aurkezlea eta aktorea. Egun, Euskal Herriko etxe ugaritan sartzen da igandero, Herri txiki, infernu handi saioarekin.

“Prebarikazioaren itzala” ikusten du Belartza 2 Gelditu plataformak

“Prebarikazioaren itzala” ikusten du Belartza 2 Gelditu plataformak

E. Goenaga Lizaso Belartza 2 Gelditu Plataformak prentsaurrekoa eman du aste honetan, poligono horren proiektuan dauden irregulartasunak salatzeko. “Prebarikazioaren itzala” antzematen dute azken aldiko gertakarietan. 2016ko apirilean dago auziaren jatorria. Mercadona eraikitzeko harrobi bat hustu behar izan zuten, eta Belartza Goikoa izeneko zelaian bota zuten handik ateratako dozenaka mila tona harri, betelan gisa. Hainbat salaketa...