Unai Zubeldia
Bidania jaioterritik Donostiara lekualdatuta, 14 urte zituela hasi zen lanean Paulo Muñoa (1941), eta ez da nekatu oraindik. Lehenengo ikastolen sorrera, Ikastolen Elkartea, Kutxako lan jarduna... eta Gure Esku Dago dinamika. Behin erretiroa hartuta heldu zion azken erronkari, eta pasioz bizi du egunerokoa. "Esan ez, egin egin behar da". Igandean, Muñoarena izango da giza kateko lehen eskua, eta, momentu hori gogoan, Josema Martin Gure Esku Dago-n lankide izan zuena ekarri du gogora. "Dagoen tokitik jarrai dezala guri laguntzen".