Unai Zubeldia
Paperak batean eta bestean, nahasian; postontzia lepo beteta; etxeko gastuen kontuak egunean jartzeko zailtasunak... Euskarri baliagarri asko dago eskura gaur egun, baina adineko pertsona askok nekez ematen dute teknologia berrietara pausoa. Lagun estimatua baino gehiago, ikusi ere egin nahi ez duten ezezaguna izaten da askotan ordenagailua, eta bide horretan galtzen da laguntza praktikoa. Kontu asko euren kabuz egin ezinik, ingurukoei laguntza eskatzea izaten da ezinbesteko pausoa, eta, ezinbestean, autonomia galera esan nahi du horrek.