gipuzkoa

Ahalduntzeari bide emanez

Ahalduntzeari bide emanez

Imanol Garcia Landa
Ilusioz gainezka gaude bide honetan jarraitzeko". Elena Rikondoren hitzak dira; Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea da. Otsailaren 14an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Berdinbidean programaren jardunaldia antolatu zuen, eta Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak han aurkeztu zuen azken 23 urteotan emakumeak ahalduntzen egin duten lana.

Baserrietako mitoekin bidaian

Baserrietako mitoekin bidaian

Miriam Luki

Kazetariaren lehenengo galderak harilkatu du elkarrizketa osoa: mito asko al dago euskal baserrien inguruan? "Gurean, etnologia eta antropologia arloak kontuan hartuta egin izan dira baserri munduari buruzko ikerketa gehienak, eta ez historia oinarri hartuta. Nekazaritza oinarrizkoa balitz bezala aztertu izan da beti; aitzitik, orain 500 urte ingurukoa baino ez da lehenengo baserria; gure mendi muinoetan baserriak ez dira egon betidanik". Horixe da Pedro Berriotxoa historialariak (Urretxu, 1958) aletu duen lehenengo mitoa. Gipuzkoako baserriei buruzko ikerlan ugari egin du urretxuarrak, eta tesia ere idatzi du. Historiari helduta egin ditu ikerketa guztiak.

Erretraturik gabe, ez da politika

Danel Agirre
Ahaztu Bastilla, San Petersburgoko Neguko jauregia eta Moncada kuartela. Politikaren historian ez da izan iraultzarik, masa gogaituengan Luis Guillermo Solis Costa Ricako presidente ohiak 2014an iragarritakoak adina itxaropen zabaldu duenik.

“Baikorregia da euskal gizarteari buruz daukagun ikuspegia”

“Baikorregia da euskal gizarteari buruz daukagun ikuspegia”

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Orri batean mapa bat marrazten hasi da Aitor Urresti, EHUko Energia Berriztagarrietako irakaslea (Bilbo, 1975): "Ea, has gaitezen zenbatzen". Puntu bat egin du, Bizkaiko Zierbena herria irudikatzeko. "Bahia de Bizkaia Gas gasifikadora". Beste puntu bat egin du haren ondoan. "Bahia de Gas elektrizitate etxea". Zerrenda egiten jarraitu du. "Santurtziko Ziklo konbinatuko zentral termikoa". Beste puntu bat mapan. "Boroako zentral termikoa, Petronor, Gabiota, Gatika". Gelditu egin da, eta marrazkia mutur batetik bestera zeharkatzen duen marra bat egin du. "Hemen, Gueñes-Itsaso goi tentsioko linea elektrikoa joango da". Zirriborrora begira geratu eta galdera jaurti du: "Honetan guztian, non geratzen dira gure lur berdeak?".

Goi tentsioko arrakalak

Goi tentsioko arrakalak

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Ia hamarkada bat lozorroan eman ondoren, abiadura biziz hartu dute Gueñes (Bizkaia) eta Itsaso arteko goi tentsioko linearen proiektua. Ez kasualitatez. Gatikatik (Bizkaia) Cubnezaisera (Frantzia) urpetik doan goi tentsioko kable sarea eraikitzeko egitasmoak indarra hartu duen momentu berean hasi dira Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeak gurutzatuko dituen azpiegituraren eraikuntza prozesuari abiada ematen. Banatuta aurkeztu dituzte proiektu biak, baina REE Red Electrica Españolaren txostenetan argi azaltzen da egitasmo berari erantzuten diotela Gatika-Cubnezais eta Gueñes-Itsaso goi tentsioko lineek: Europako Batasuneko herrialdeak energetikoki lotu nahi dituzte.

Emakumeak eta taladrina

Emakumeak eta taladrina

Miriam Luki

Ebokazioa antropologiarako erreminta gisa: lotura hori ari zen azaltzen Teresa del Valle irakaslea EHUko Gizarte Antropologiako masterreko ikasgelan. Ikasgela hartan zegoen Elixabete Garmendia kazetaria ere (Ormaiztegi, 1953), ikasle. Ebokazioaren azalpena entzunda, taladrina usainaren oroitzapenak "zirkuitulabur" baten moduko sentsazioa eragin ziola azaldu du; garai batean jaioterrian ezagutu zuen emakume eta fabrikako langile baten mahonezko txabusinari zerion taladrina usainarekin akordatu zen bat-batean. Ebokazio hark bete-betean bat egin zuen masterreko proiektuaren nondik norakoarekin: 1970eko hamarkadan Ormaiztegiko lantegietan lanean ari ziren emakumeek ezkondu ostean lanean jarraitzeko egin zuten urratsa aztertu du Garmendiak proiektuan.

Gazteak, migratzaileen azalean

Gazteak, migratzaileen azalean

Ane Olaizola

Loiolako santutegira sartu bezain pronto, gaztetxoek azkar antzemango dute berezia izango dela hango egonaldia: lehenengo egunean, plastikozko poltsa batean bi gauza soilik sartzeko eskatzen diete nerabeei, aukeratutakoarekin igaro beharko dituztelako ondorengo egunak. "Hasiera batean, behintzat, oso gauza desberdinak aukeratzen dituzte ikasleek: batzuek lo zakuak hartzen dituzte; beste batzuek, berriz, nezeserra eta arropa. Badira janaria edo gozokiak sartzen dituztenak ere". Modu horretan hasten da joan zen irailaz geroztik Azpeitiko auzoan egiten ari diren Mugetatik haratago hezkuntza proiektua.