gipuzkoa

Nire zergak, herrialde bila

Danel Agirre

Alderdi Popularreko ministroekin bat etorri ohi naiz sarri. Gogoan hartzeko moduko esaldi mordoa laga ohi dute. Nire kutuna: "Ez da zergak zorroztasunez ordaintzen dituena baino abertzale handiagorik". Entzun nuenean aparta iruditu zitzaidan zinez. Norbanakoaren eta bere herrialdearen arteko harreman zibilizatua aldarrikatzen duelako, grinarik gabekoa. Efikazak eta justuak diren erakundeak begirunez lagundu, bandera musukatu beharrean. Biba.

[Museora] Donostiako Elizbarrutiaren Museoa. Eliz-arteari kokaleku berria

[Museora] Donostiako Elizbarrutiaren Museoa. Eliz-arteari kokaleku berria

Eider Goenaga Lizaso

Urte askotan Amara Berriko Familia Sakratuaren elizan egon ondoren (1974tik), iaz Donostiako Parte Zaharreko Santa Maria elizan ireki zuten Donostiako Elizbarrutiaren Museoa. Kokapen berriarekin, obra gehiagorekin eta museografia landuagoarekin, indarberritu egin zuten museoa, eta horren erakusgarri da urtebetean izandako bisitari kopurua: 50.000. Edorta Kortadi (Tolosa, 1946) Santa Mariako erretore eta museoko arduradunak dioenez, kokaleku berria faktore garrantzitsua izan da museoari beste ikusgarritasun bat emateko: "Turista ugari pasatzen da hemendik, baina bertako jendea ere ibiltzen da, bai paseoan bai baxoerdiak hartzen; Parte Zaharrean denetariko jendea ibiltzen da, eta askotan aprobetxatzen dute museoa bisitatzeko".

“Zer duen berezia bizkotxoak? Oñatikoa dela, besterik ez”

“Zer duen berezia bizkotxoak? Oñatikoa dela, besterik ez”

Aitor Biain

"Nork ez du gozoa gustuko?". Anton Azpiazuk (Oñati, 1955) pasio du gozoaren mundua. Badira urte batzuk Oñatiko txokolatearen historiaren inguruan ikertzen hasi eta Txokolaiteixia txokolatearen interpretazio zentroa zabaldu zuela. Egindako lanarekin nahikoa ez, eta herriko gozoaren historian murgilduta jarraitzen du oraindik. Hala, Oñatiko bizkotxo zaharraren errezeta berreskuratu nahi izan du orain. "Osagarriak baitira txokolatea eta bizkotxoa". Errezeta berreskuratzeaz gain, ekoitzi ere egin du.

Katalanek gauzak egiten dituzte

Felix Arrieta

Hala zioen Mariano Rajoyk katalanak seduzitzeko helburuarekin orain dela urte batzuk grabatu zuen bideo batean. Maite omen zituen katalanak, "gauzak egiten dituztelako". Pasa den urriaren 1ean (eta haren segidako urriaren 3an) erakutsi zuen Kataluniak noraino den "gauzak egiteko" kapaz. Noraino, egituratutako gizarte eta erakunde katalanen indar metatzeak, kinka larrian jarri duen Estatuaren egitura eta agerian jarri duen urteetan ezkutuan zebilen eskuin muturreko Espainia bat eta bakarraren diskurtsoa.

Herrikideez harro

Herrikideez harro

Eider Goenaga Lizaso

Gipuzkoan bizi diren kataluniar gehienek —bertan erroldatuta daudenek, behintzat— ez zuten igandeko erreferendumean bozkatzeko eskubiderik. Horrek, ordea, ez du esan nahi orain arteko prozesua eta, batez ere, igandeko gertakariak urrunetik bizi izan dituztenik. Bozkatzeko eskubidea izan ala ez, asteburua jaioterrira itzultzeko baliatu zuten askok, eta ezin izan zutenek hedabideei eta sare sozialei begirik kendu gabe egin zuten jarraipena.

Uztak pasta ematen duenean

Uztak pasta ematen duenean

Erik Gartzia Egaña

Gure aitona-amonek ia ezagutzen ez bazuten ere, egungo dietan gehien zabaldutako elikagaia da pasta. Marka eskaintza handia dago, eta Zituene batu zaie orain artekoei. Naiara Retegi eta Iker Eizagirre oiartzuarrek sortu dute marka hori. Duela urtebete pasatxo jarri zuten martxan; Retegik gogorarazi duenez, bere ekimenez: "Makina txiki bat utzi ziguten Txaramela Bizkaiko pasta ekoizleek. Probatzeko asmoz egin genuen, hasieran ez baikenekien pasta egiten". Retegi eta Eizagirre kide diren kontsumo taldekoak izan ziren lehenengo proba haien akuriak. "Guretzat oso garrantzitsua zen eurek probatzea, eta ez ziguten kritikarik egin".

Bidaia soila baino gehiago

Bidaia soila baino gehiago

Unai Zubeldia

Jarrera bat da proiektu hau; gutxienekoekin bidaiatzeko proposamena". Arkitektoak izaki, Irati (1986) eta Gorane Mendizabal (1982) Ordiziako ahizpek ezinbestean daukate buruan iltzatuta espazioaren ideia. "Behar duzun guztia, baina gehiago ez; hori da gure proiektuaren ideia". Biek ala biek aitortu dute bidaia "dezente" egindakoak direla, eta bidaia zaleentzat eskaintza erakargarria daukate esku artean: autoarekin batera garajean sartzeko moduko mikrokarabana, Soil izenekoa. "Txikitasunaren ideia azpimarratu nahi genuen izenean ere, eta horregatik aukeratu genuen euskarazko hitz hori". Eta gehiegi bilatu gabe aurkitu zuten pare-pareko definizioa. "Ingelesez lurra esan nahi duelako soil hitzak. Jolas hori baliatu ahal izan dugu".