gipuzkoa

“Ondare kulturalaren” lehia

“Ondare kulturalaren” lehia

Unai Zubeldia

Adi! Hurrengo bost egunetarako abisua: jatea gustuko ez duena ez dadila etor Donostiara gaurtik hurrengo asteazkenera. Izan ere, Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatuta, merkatu gastronomikoa egingo dute lehenengo, gaurtik igandera, eta Euskal Herriko XII. Pintxo Txapelketa ondoren, datorren astelehenetik asteazkenera. Kursaal jauregian egongo da txapelketaren gune nagusia, eta Katalunia plazan merkatu gastronomikoa, Grosen.

[Museora] Memoria Historikoaren Interpretazio Zentroa. Kontatzetik, justizia eskatzera

[Museora] Memoria Historikoaren Interpretazio Zentroa. Kontatzetik, justizia eskatzera

Eider Goenaga Lizaso

Euskal gudariek tropa faxistak atzera egitera behartu zituzten Intxortako frontean (Elgeta), 1936ko urriaren 4an. Lehen aldia zen, Gipuzkoan, halakorik egiten zutela, eta lorpen horrek izan zuen oihartzuna. Eusko Gudariak abestiak honela jasotzen du gertatutakoa: "Arratiarren borroka / izan da Intxortan / Mola ta erreketek / gelditu dira bertan". Hiru egun geroago, urriaren 7an, lehenengo Eusko Jaurlaritzari sorrera emango zion estatutuak ere oroitu zuen Intxortako frontean izandako arrakasta, eta Elgetako Estatutua deitu zioten. Ondorioz, 1936ko gerra oroitzeko eta memoria historikoa berreskuratzeko museoa Elgetan egiteak ere bazuen zentzua. 2010ean inauguratu zuten.

Ordiziarrock

Atzo hasi zen Ordiziarrock jaialdia, Dani Pozo 4tet taldearen jazz emanaldiarekin, eta beste hainbat ekitaldi izango dira gaur eta bihar: Gaur Plaza nagusia (16:00). Skate tailerrak, skate erakusketak eta Herritik skate parkera ekimena. D’elikatuz aretoa (19:00). Skate bideo emanaldia eta kontzertua: Sofa. Gaztetxea (22:30). Kontzertuak: Batzuri, Thursday’s Pussy Dogs eta Holy Nuns. Bihar Skate parkea...

Lokalek emandako fruitua

Lokalek emandako fruitua

Unai Zubeldia
Etxeko epelean izaten du oinarria goi mailako ikuskizunik harrigarrienak ere. Oinez hasi behar izaten da ondoren korrika egin ahal izateko, eta duela hemezortzi urte horixe pentsatu zuten Ordizia inguruan ere.

Dialogoa, negoziazioa eta konfrontazioa

Leire Narbaiza

Mateixa, ara, seny, por, pau... hitzak ikasi ditugu azken boladan, nahi barik, ia-ia geurezko jakituriak eman balizkigu bezala. Testuinguru konkretuan, gai izan gara deduzitu eta ulertzeko. Katalanez gabiltza ikasten berez, horretara jarri barik. Ez dakit Kataluniak independentzia lortuko duen, baina hizkuntza gutxituari procés horrek eragin dion bultzada ikaragarria da, edozein hizkuntzak nahiko lukeena. Zer esanik ez, hizkuntza minorizatu batek.

Hurbiltasuna ezaugarri

Hurbiltasuna ezaugarri

Eider Goenaga Lizaso

Mendaroko ospitalearen ezaugarri bat nabarmentzekotan, Marbella Garcia ospitaleko zuzendariak (Barakaldo, Bizkaia, 1963) argi du zein den: hurbiltasuna. "Bai ospitaleko langileen artekoa, bai ospitaleko eta eskualdeko lehen arretako zentroen artekoa, eta baita gaixoen eta ospitaleko mediku, erizain eta langileen artekoa ere. Gure tamainak, ez baita ospitale handia, hurbiltasuna eskaintzeko aukera ematen digu, eta hurbiltasun hori garrantzitsua da". Garciaren hitzetan, garrantzitsua da, bai gaixoarentzat, bai gaixoaren ingurukoentzat eta baita bertan lan egiten dutenentzat ere.

Hainbat datu

Zortzi herri Gipuzkoan eta Bizkaian. Gipuzkoan egon arren, Gipuzkoako sei herriri eta Bizkaiko biri eskaintzen die zerbitzua: Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikuri, Gipuzkoan; eta Mallabia eta Ermuari, Bizkaian. 78.000 biztanle. Mendaroko ESIak 78.000 biztanleri eskaintzen die osasun arreta. ESI. Erakunde sanitario integratua (ESI) da Mendaro, 2011ko abendutik. Horrek esan nahi du arreta sanitarioko...

Sei ESItan dago banatuta Gipuzkoako osasun zentroen sarea

Sei ESItan dago banatuta Gipuzkoako osasun zentroen sarea

E. Goenaga Lizaso

Sei erakunde sanitario integratuk (ESI) eta ESI horietatik kanpo dauden beste bi erietxek osatzen dute Gipuzkoako osasun sarea. Erakunde sanitario integratu batek erakunde bakarrean uztartzen ditu eskualde bateko lehen mailako arretako zentroak eta eskualde horretako erietxea, eta ESIak osatzeko asmoa Osakidetzaren 2009ko Plan Estrategikoan agertu zen lehen aldiz. Gipuzkoan, Bidasokoa izan zen lehen ESIa, 2010ean, eta Donostialdekoa —Urola Kostaren zati bat eta Oiartzualdea ere hartzen ditu Donostialdeko ESIak— eta Tolosaldekoa izan ziren sortzen azkenak, 2015ean. Tarte horretan egituratu ziren Debabarreneko, Debagoieneko, eta Goierri eta Urola Garaiko ESIak. Debagoieneko ospitalea eta Zumarragakoa dira ESIen egituratik kanpo gelditzen diren bi ospitaleak.