gipuzkoa

Elkartasunaren familia

Elkartasunaren familia

Unai Zubeldia

Oso lagungarria da inguruan zurearen gisako arazoak dauzkaten pertsonak badaudela ikustea". Ingurukoei laguntzea eta babesa ematea, horixe da Jokin Antxia Aratz elkarteko idazkariaren egitekoa (Aretxabaleta, 1957). Adimen urritasuna duten pertsonei laguntzeko Aretxabaletan sortutako elkartea da Aratz, eta bertako kideak 25. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabiltza aste honetan. Bihar egingo dute ekitaldi nagusia, herrian bertan. "Azken batean, ospatu egin behar dira horrelakoak". Hamalau familiak osatzen dute Aratz, eta elkarteak oso helburu xumea dauka oinarrian: "Adimen urritasuna daukaten pertsonei eta euren familiei bizi kalitatea hobetzen laguntzea".

Kultur lehorreratzea

Kultur lehorreratzea

Unai Zubeldia
Kultur topagune handi bat da Atlantikaldia; musikak pisu handia daukan jaialdia. Azken batean, hizkuntza unibertsala da musika". Errenterian atzo hasi eta etzi arte izango den jaialdia musika baino "askoz gehiago" dela azpimarratu du, hala ere, Laura Landa Atlantikaldiko zuzendariak (Eibar, 1977).

Atlantikaldia

Hamaika ikuskizunekin gozatzeko aukera izango da aurtengo Atlantikaldia jaialdian: Gaur 10:00-20:00. Life Lemak. 17:00-18:00. Gerardo Albela & Maggi Tomkins. 17:00-18:30. Munduko aurpegiak. 17:00-18:30. Margotu itsasoa!. 17:00-20:00. Paddle Surfa. 17:30-20:00. Ondartxotik Ala-n itsas ibilaldiak. 18:00-19:00. Baleazaleak eta bakailao arrantzaleak. 18:00-19:00. Buruhandi txikiak. 18:30-20:00. BellónMaceiras eta Ereintza dantza taldea. 19:00-19:15. Dantza polinesiarrak. 19:00-20:00. El colegio de Pilotos...

Kilometroak 2017

Lau gune dauzkate prestatuta Oñatin aurtengo Kilometroak festa handirako. 09:30ean egingo dute hasierako ekitaldia, Ikastolan, eta 19:00ak aldera amaituko da azken kontzertua, Willis Drummond taldearena, 4. gunean: 1. gunea: Ikastola 09:30. Hasierako ekitaldia. 10:00. Udaberri dantza taldea, plazan. 11:00. Hutsun taldea, plazan. Ordu berean, Kulki taldea: haur eta umeen euskal jolasak pilotalekuan. 11:30. Omenaldia Santa...

Oihu egiteko gonbita

Oihu egiteko gonbita

Unai Zubeldia

Irrintzika esnatuko da etzi Oñati; txilioka, oihuka, deiadarka. Lekaioka, alegia. "Aspaldiko euskaldunek herrian erabiltzen zuten deia edo irrintzia da lekaioa; abisuak pasatzeko, arazoak komunikatzeko zein urrun zeudenei hurbiltasuna adierazteko". Aitor Guridi Oñatiko Txantxiku ikastolako zuzendariordearen azalpena da hori. Ikastolako arduradunek auzolana irudikatzeko asmoz aukeratu zuten Lekaixoka! leloa —irrintziaren errepresentazioa da irudia—, eta, irrintzi doinuaren jiran, Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaiarekin bat egiteko deia egin dute antolatzaileek. Jadanik prest dauzkate ibilbideko lau gune nagusiak: Ikastola, San Martin, Asentzio eta Berezao. 09:30ean hasi eta 19:00ak aldera amaitu, gozatzeko hamaika aukera izango da egun guztian.

Botea jartzea, identitate ikurra

Leire Narbaiza
Kamerungo lagun bati poteoa zer zen azaldu ziotenean, dirua banatzeko era berdinzalea zela kontatu zioten, kaleko taberna guztiek negozioa izan zezaten, modu "sozialista" dirua banatzeko. Ez dakit oso azalpen egokia den, baina grazia handia egin zigun.