Unai Zubeldia
Donostia zineari keinuka aritzen da urte osoan. "Ukaezina da hori", esan du Laura Rodriguez Bauza Kristonkino elkarteko kideak (Donostia, 1992). Zinemaldia, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea, Giza Eskubideen Aldeko Zinema Jaialdia... "Baina bakar bat ere ez dago film laburrak oinarri dituena, eta arlo horretan aritzen da lanean Kristonkino". Ikus-entzunezkoen ekoizpen etxea. Bestela ezin eta, ez zegoen hura sortzeko lanean hasi ziren elkarteko kideak. "Crowdfunding bidez hasi ginen proiektua martxan jarri ahal izateko dirua biltzen". Eta beharrezkoa zen gutxienekoa lortuta, "eta herritarrek interesa zeukatela ikusita", ia urtebete atzera hasi ziren Donosskino jaialdia gorpuzten. Uztailaren 6tik 8ra jasoko dute lan horren guztiaren fruitua. Doakoa izango da jaialdi guztia.