gipuzkoa

Sehaskak, sabelak eta bihotzak

Leire Narbaiza

Benetan ez zaizu sartzen sehaska bat etxean? Zuzen-zuzen galdetu zigun nonahi Bizkaiko Foru Diputazioak egindako iragarkiak. Helburua zen abegi-familiak lortzea aldundiaren babespean dauden adingabeendako. Pasa den astean iragarri zuten oraindik ere familia beharrean daudela ume horiek aterpetzeko, kanpainak ez duela nahi beste eragin, zoritxarrez.

“Erlijioarekin eta nekazaritzarekin lotutako festa gehiago izaten ziren lehen”

R. C.

Herriko saltsa batean baino gehiagotan sartuta dago Malentxo Arrospide Arrate (Lizartza, 1955). Otsolar dantza taldeko kidea da egun, eta buru-belarri sartuta ibili da herriko ohiturak berreskuratzeko lanetan. Inauterietako dantza eta abesti propioak dituzte Lizartzan, eta ez da kasualitatea; Otsolar dantza taldeak dauka errua, duela 24 urte herriko altxor hori berreskuratzeko lanean hasi baitziren.

[Herriz herri] Lizartza. Txikitasunak handi egin ditu

[Herriz herri] Lizartza. Txikitasunak handi egin ditu

Rebeka Calvo

Leaburu, Gaztelu, Orexa, Araitz —Nafarroan— eta Altzo ditu mugakide Lizartzak. Herritarrek oso kutunak dituzte Goltzurko zelaia, Narbaitzu edo Otsabio, eta garai batean oso ohikoa zen Goltzurko zelaian futbol partidak jokatzea. Gaur egun, ordea, ohiturak aldatuz joan dira, eta norako "exotikoagoen" bila joaten dira bertakoak. Lehen inguruko parajeak gehiago estimatzen zituztela uste dute herritar askok, bertako pasadizoak eta txokoak ondo ezagutzen dituztenek. Garai bateko landa giroa pixkanaka galtzen ari dela gaineratu dute horiek, jendea "beste era batera" bizi dela argituta.

“Gure musikan agerian daude bizipenak eta jatorria”

“Gure musikan agerian daude bizipenak eta jatorria”

Iñigo Terradillos

Bigarren diskoa kaleratu berri du Charlie & The Colours taldeak, Mehaka izenekoa. Charlie Atki bakarlari britainiarra da taldeko burua, eta Oriol Flores kataluniarrak, Iker Lauroba donostiarrak eta Iñigo Asensio tolosarrak (1985) osatzen dute taldea. Asensioren hitzetan, Tolosaldearekin lotura duten osagai asko ditu lan berriak. Izena, esaterako, Berastegiko baserri bati zor dio, eta baserri horretan bertan egin zuten egonaldia baliatu zuten diskoaren grabaketarako.

Joan den mendean geldituta

Joan den mendean geldituta

Eider Goenaga Lizaso

Renfe konpainiaren aldiriko trenek 30 geltokitan egiten dute geldialdia Gipuzkoan. Horietako askotan, Eguzki talde ekologistak salatu duenez, "egoera oso eskasa" da. Salaketa ez da berria. 2008an egin zuen gai horri buruzko txostena Eguzkik. Ia hamar urte geroago, txostena berritu dute, eta, Jesus Mari Beldarrain Eguzkiko kideak dioenez, "hobekuntza gutxi batzuk kenduta, egoera apenas aldatu den". "Renfeko geltokiek joan den mendekoak dirudite, edo orain dela bi mendekoak", esan du.

“Zerbait pasatu arte…”

“Zerbait pasatu arte…”

E. Goenaga Lizaso

Tolosa erdiguneko tren geltokiak irisgarritasun aldetik dituen hutsuneek kezka eragiten dute; ez bakarrik Eguzkiri, baita Tolosako Udalari eta Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi guztiei ere —Renferi eskaera egin berri diote aho batez, behar diren egokitzapenak egin ditzan—. Nasara iristeko eskailera mordoa igo behar da, baina arazoa, batik bat, trenera igo eta trenetik jaisteko garaian sortzen da. Brinkolarako norabidean, trenaren eskailera nasatik 60 zentimetrora gelditzen da, eta 20 zentimetro baino gehiagoko altuera hartzen du.

Jakintza herritarren esku utzita

Jakintza herritarren esku utzita

Loinaz Agirre

Segurako Udalak hirigintza parte hartzailearen aldeko apustua egin du erdiguneko lau eremurekin osatutako espazio publiko berria sortzeko —Errebotea, plaza, arboladia eta pilotaleku zaharra—. 2014az geroztik ari dira herritarrekin espazio publiko berriaren inguruan hausnartzen, erabakitzen eta sortzen. Segurarrek 2014an erabaki zuten, herri galdeketaren bidez, Erreboteko plazan zegoen eraikina botatzea; bi urte geroago eraitsi zuten. 2016an, adin tarte desberdineko herritarren beharrak eta ideiak aztertu eta jaso zituzten. Orain, 2017an, erdigunerako jasotako ideiak eta ekarpenak paper zuriaren gainean idazteko garaia da.

Adibideak

Ondorengo hauek dira Natul euskara taldekoek jasotako hitz eta esapideetako batzuk:

Hitzak

Axkirau. Adiskidetu.

Txarreterie. Kremailera.

Puntapaxa. Iltzea.

Erdokie. Zikinkeria.

Lepo. Asko.

Taxixe. Taxia.

Txokauta. Harrituta.

Nazkantie. Nazkagarria.

Zanpana. Tuntuna.

Txofertu. Gidatu.

Esapideak

Abitañen piñupien karta jokuen ibili. Hilda egon.

Baldinbaite. Bai, noski!

Inpernuko txikitue baino ario izen. Gaiztoa izan.

Xaxpikiye izen. Berezia izan.

Estanpakue hartu. Kolpea hartu.

Txakurren potruk. Inola ere ez.

Erdikaleko festak. Hilerokoa izan.

Ostiyena jo. Gogaitu.

Ontxe lehentxuauen. Orain gutxi.