gipuzkoa

ChatGPT: «Nire asmoa laguntzea da»

Urteko azken zutaberako elkarrizketa bat egitea bururatu zait, baina ez edonori, urteko pertsonaia aipatuenetako bati baizik: ChatGPTri. Ez da gipuzkoar petoa, baina badu gipuzkoarretik zerbait, hemen ere egiten baitu lan. Gainera, Gipuzkoako Hitza ez da gai unibertsaletara itxitako argitalpena. Hemen elkarrizketa osoa kabitzen ez zaidanez, adierazpen hautatu batzuk bildu ditut, euskara aldetik pixka bat orraztuta,...

Bertsolari aitzindariari, aitortza

Bertsolari aitzindariari, aitortza

Hitzekin egindako jolasa da bertsolaritza. Litekeena da, beraz, uste dena baino lehenago sortu izana. 1452. urte ingurukoak dira Euskal Herrian bertsolaritzari buruzko lehen aztarna idatziak. Itziarren, emakume batek bere ahizpa hil berriari bertso sorta bat idatzi zion: Lasturko Milia. XVIII. mende amaieran, beste mugarri bat markatu zuten zenbait bertsolarik, eta tartean zen Fernando Bengoetxea Altuna...

«Gure helburua da ahalik eta arraunlari gehien izatea lehian»

«Gure helburua da ahalik eta arraunlari gehien izatea lehian»

Itsasoan eta lehorretik beti tiraka. Urte asko dira Maika Tameron arraunlari ohia (Errenteria, 1967) hala dabilela. Txikitatik izan du kirola pasio, eta orain 30 urte bihurtu zuen arrauna bere egitekoa. Errenteriako Hibaika arraun elkartearen eta emakumeen arraunaren aldeko borrokalari izaki, Emakumeen Traineru Elkartearen (ETE) eta Kantauriko Arraun Elkartearen (KAE) presidente karguekin uztartzen ditu Hibaika arraun...

Literaturaren bihotz handia, hitz txikitan

Literaturaren bihotz handia, hitz txikitan

Orioko bizilagun diren Jesica Bordoni (Buenos Aires, Argentina, 1979) eta Daniele Amalfitano (Genova, Italia, 1975) senar-emazteek Bartzelonan ezagutu zuten elkar, eta bien arteko harremana eraiki ahala, Apuka sortzen hasi ziren, eskuz egindako kortxozko liburutxoen argitaletxea. «Apuka, maitasun istorio bat dela esaten dugu», esan du Amalfitanok. «Geure arteko solasaldietan beti agertzen ziren liburuak, gure bidaide zirelako,...

Amillubi: argi izpi bat baserriari

Amillubi: argi izpi bat baserriari

Zestoan, Urola ibaiaren meandroan dago Amillubi baserria, lur emankorrez inguratuta. Baina, lurreko fruituak nola, hala ari da ernaltzen bertako lurretan beste zerbaiten hazia ere. Izan ere, Biolur elkartea agronekazaritza ardatz izango duen proiektu kolektibo bat egiteko lehen pausoak ematen ari da, Ipar Euskal Herriko Lurzaindia eredu hartuta. «Proiektuaren atzean Biolurren sare guztia dago: nekazariak, abeltzainak,...

Mende erdi Olentzerorekin gabon eskean

Mende erdi Olentzerorekin gabon eskean

Olentzero ez da ausaz joaten Euskal Herriko etxeetara. Lesakara (Nafarroa), Oiartzunera (Gipuzkoa) eta beste zenbait herri eta ibarretara aspalditik joaten da, baina beste herri askotara duela lauzpabost hamarkada hasi zen joaten. Horien artean, lehenengo geldialdietako bat Urrestillan (Azpeitia, Gipuzkoa) egin zuen, 1972an. Ordutik gaur arte, urtero joaten da urrestildarrekin gabon eskean baserriz baserri, eta Gabon...

Bertsoak pentsiodunen alde

Bertsoak pentsiodunen alde

«Ari garela/ ari garela/ astelehenero kalean…». Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak jarri du puntua, eta Euskal Herriko zein diasporako pentsiodunei eta 60 urtetik gorakoei egin die erantzuteko gonbita. Izan ere, bere ibilbidean lehenengoz, Bertsopentsiotan izeneko bertso jarrien lehiaketa antolatu du mugimenduak. «Euskal kulturari ekarpen xume bat egitea», horixe du helburu pentsiodunek abiatutako lehiaketak. «Kultur ekimen berri...

Sei urtez, kaleak hartzen

Sei urtez, kaleak hartzen

Sei urte dira Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua astelehenero mobilizatzen hasi zenetik. «Pentsio duinak» galdegiten dituzte. «Bizitzak erdigunean jar daitezela eskatzen dugu», dio Maite Aristegi mugimenduko kideak. «Espainiako Gobernuari eta talde politikoei eskatzen diegu Kongresuko tramitazioa aprobetxa dezatela, 2023an ezkontidea ardurapean ez duen pentsiodunaren gutxieneko pentsioa hilean 1.080 eurotan ezartzeko, hamalau ordainsaritan». Mugimenduaren arabera, erreformaren ondorioz,...

«Subjektu aktibotzat hartu behar dugu minbizia duen gaixoa»

«Subjektu aktibotzat hartu behar dugu minbizia duen gaixoa»

Minbizia duten pertsonak eta horien ingurukoak gaixotasunak dakarren prozesuan laguntzea, minbiziaren inguruan dibulgazio lana egitea eta formakuntza dira Inurri elkartearen helburu nagusiak. Baina badute berezitasun bat: ikuspuntu «feminista eta eraldatzaile» batetik egiten dute lan. Urteak daramatzate gaixotasunaren inguruan begirada horren bidez kontzientzia zabaltzen, baina bihar egingo dute gaiaren inguruko (Min)bizi lehenengo kongresua, Donostiako Tabakaleran. Haren...

Abenduko espektakuluak

Abendua hilabete berezia da kontu askorengatik. Batez ere euskaldunondako, eta euskal kulturarendako. Giharra erakusteko unea dela esan genezake, edo urteko balantzeak orekatu eta indartzeko momentua ere badela kultura industriarendako. Aldarrikapenari eta negozioari ―zentzurik onenean― eusteko uneak. Abenduaren hasieran ditugulako urtero egiten diren zita potenteenetakoak, potenteenak ez badira: Euskararen Eguna eta Durangoko Azoka (Korrika eta Euskaraldia...