gipuzkoa

Gipuzkoartasunaz

Hasi da berriro baloia hara eta hona etenik gabe mugitzen, noiz ostikoz noiz burukadaz, soropilean aurrera eta atzera, nork non sareratuko, eta hasi gara berriro ere zaleok nor bere taldearen gorabeherekin kezkatzen, sufritzen eta gozatzen. Arrazoiaren eta argudiaketaren aldetik, ez naiz futbolzalea, eta goi mailako futbolaren aurreko aukera zentzuzko eta bidezkoena hartaz futitzea dela iruditzen...

Donostia Kultura: ikastaroak euskaraz

Iazko irailaren 8an idatzi genuen Donostia Kulturako ikastaroak, aurten ere herren artikulua, euskaraz antolatzen diren ikastaroetan izena emateko unean zeuden trabak salatuz. 2023ko irailaren 4an, datorren astean, zabalduko dute ikasturte berriaren matrikulazio epea eta aldaketak ezarri ditu Donostia Kulturak. Aldaketa horien inguruan gure iritzia plazaratu nahi dugu jarraian. Hasteko, zoriondu nahi ditugu Donostia Kulturako ikastaroen...

50. urteurrena, “aldaketa betean”

50. urteurrena, “aldaketa betean”

Gipuzkoako DYAk mende erdia bete du, eta Irene Tapia lehendakariak esan du "bigarren aro" moduko baten atarian daudela gaur egun. Ugaritu egin dira gizarte ongizateari lotutako beharrak, eta horiei erantzun nahi die erakundeak, bestelako zereginak alde batera utzi gabe.

Lan arloko erronkak gainditzeko zubia

Lan arloko erronkak gainditzeko zubia

Gipuzkoako Emaus fundazioak enplegua %16 igotzea lortu du, Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren bidez. Horri esker, lanpostuak eman dizkiete egoera zaurgarrian dauden 43 pertsonari, lan mundua ezagutu eta bertan murgildu daitezen.