Iritzia

Ezin ‘agur’ esan

Ezin ‘agur’ esan

«—Moztu zuk. —Ez, moztu zuk. -Moztu zuk. —Ez, moztu zuk.». Zenbat film eta telesailetan ez ote da agertu izan telefonoko elkarrizketa memelo eta memegarri hori, ia beti nerabeen artekoa edota maitale hasiberrien artean. Ni neu ere egon naiz trantze horretan, komunikazioa noiz eten jakin ezinda. Larriagoa zait mezu eta e-mailekin. «Ondo ibili asteburuan», esaten badidate,...

Sukaldea

Sukaldea

Herren egiten duen aulki bat. Mahai bat, inguruan bildu ohi dituena platerak, katiluak, latak, hautsontziak, eskuak, aldizkariak, opariak, frutaontziak. Kafe-makinaren pssssss. Pospolo erabiliak. Leiho bat zabalik, atzera eta aurrera. Koloretako zakarrontziak. Sei labana paretan pegatuta, beste bi mahaian. Iturria, eta azpian, harraska bat ataskatuta. Egunkariak pilatuta. Melokotoi ubelduak. Ogi apurrak lurrean, eta azenario bururen bat....

Euskarak behar duena

Euskarak behar duena

Zer behar du euskarak? Pasa den astean Siadecoren txostena aurkeztu zuten: «Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa». Bertan azaldutako joerak izugarriak dira, etorkizuneko argazki tristea zirriborratzen dute. Beraz, zer da beharrezkoa proiekzio horiek hain izugarriak izan ez daitezen? Zer da premiazkoa etorkizuneko erretratu hori hain goibela izan ez dadin? Egia esanda, ni...

Erromeriak, txankletak eta izar uxoak

Erromeriak, txankletak eta izar uxoak

Sanjoanak pizten direnean Hernanin, Tolosan, Arrasaten, Andoainen, Seguran, Eibarren, Pasai Donibanen, Olaberrin, dena pizten dela ematen du. Txupinazoak egiten du pum zeru zati horietan guztietan, eta lehertzen da uda bat gure begien aurrean. Uda bat: festak, festak eta festak. Hortik aurrera, santuari santua bezala lotzen zaio kafeari pintxoa, arratsalde-pasari egun-pasa, goizeko poteoari arratsaldekoa. Festa txiki...

Diruaren hotsa

Diruaren hotsa

«Txin-txin, txin-txin diruaren hotsa, haretxek ematen dit, maitia, bihotzian poza». Halaxe kantatzen genuen ―oraindik abesten zenean― lagunarteko afalosteetan, elkarri lepotik oratuta. Diruaren hotsak ematen dit poza bihotzean! Harrapazank, Txiribiton.  Egia da dirua ezinbestekoa zaigula bizi garen mundu honetan. Diru barik ez dago ezer egiterik, edozertarako kontu korrontea, bankuko txartela edota telefonoko aplikazioa behar delako. Hala...

Beste ezkontza bat Instagramen

Beste ezkontza bat Instagramen

Zenbat urterekin ezkonduko ginen galdetzen genuen aspaldi, sokasaltoan igarotako patio orduetan. Ahalik eta salto gehien egin nahi izaten genituen, ahalik eta urte gehien konplitu, saltoka-saltoka; ez genuen sentitzen ezkon-eskarietarako presarik. Bai, ordea, desiorik eta esperantzarik. Behin batean, utzi genion sokari bueltaka-bueltaka eragiteari, eta horrekin batera, ulertu genuen helduen mezua: ez-dakit-zenbatgarren saltoan, hasi egin behar luke...

Irribarreak eta negarrak

Irribarreak eta negarrak

Gai harrotasuna ospatu zen ekainaren 9an EAEko zenbait lekutan. Bai, ez naiz erratu, ondo jarri ditut gai hitza eta data. Ez niharduen LGTBIQ+ harrotasunaren egunaz, ez. Gai (ez gay) izatearen momentuaz baizik. Barkatuko didazue txiste txarra, baina hala izan zen pasa den astean, HABEren idatzizko azterketen emaitzak agertu zirelako. Gai/ez gai da inportanteena, homofoboenak ere...

Egingo dugu pogo bat?

Gutako asko eta asko nekeak eramaten gaitu asteburuetan toki berberetara. Larunbatera nekatuta iristen denak jende maitearekin juntatu nahi izaten du, nekeaz ahazteko. Deskantsu traza izaten du konpainia onak; baina plan denak ez dira onak deskantsurako. Astelehenera nekatuta iristen den jendea gara. Lanorduak bukatzen ditugun ordu berberean adosten ditugu bilerak; «justu iritsiko naiz». Aspaldi ikusi gabeko...

Errutina, bizitza, gerra

Ez dakit zuetako inor ohartu den azkenaldian dena dela errutina. Gimnasioan egin beharreko errutina, azala zaintzeko errutina, aurpegia garbitzeko errutina… Dena ingelesezko berbaz zipriztinduta, edo melatuta. Orain arte, ordea, errutina kontu askoz korrienteagoa zen, aspergarria, eguneroko bizimodua aurrera ateratzeko manera. Jaiki, prestatu, errekaduak egin, jatorduak atondu, etxea garbitu, lan egin, zaindu ume zein zaharrak… Bizitzari...

Jai herrikoien garaia

Jai herrikoien garaia

Maiatza iristen denean, uda-koloreak iristen dira herrira, auzora, etxera, kuadrillara, kotxera, mendira, agendara. Ez beti zerura; bai, ordea, ia beste denera. Planen kolapsoaren garaia iristen da, fomo-aren garaia, iluntze luzatuen garaia, krema itsaskorren garaia, ez-dakit-zeren amaierako lanen garaia, izerdi usainaren garaia, txosnen garaia, kanta errepikakorren garaia, ikasturte bukaerako ekitaldien garaia, ikasle (eta ez ikasle) pisuetako...