Iritzia

Bizitza

Bizitza

Urteak betetzen ditudan bakoitzean hausnartze-bolada bat etortzen zait, bizimoduaren birpasa bat, bizi dudan momentua sakonago aztertzekoa. Gura barik izaten da, gainera. Hilaren hasieran izan dut gogoeta, urteak egin berri ditut eta. Aurten bururatu zait ea nolakoa nintzatekeen beste familia eta inguru baten hazi izan banintz, gene berberekin, gorputz honekin beste nor edo nork hazi izan...

Tokiak behar ditugu

Tokiak behar ditugu

Egitera goazena egiteko, tokia behar izaten dugu oro har; tokia, espazioaren zati jakin bat, denbora non igaro ahalbidetzen duena. Eta denean ere, gero eta toki gutxiago dagoela dirudi. Lehen, gazte nerabeek, ez-dakit-zenbat urte betetzen zituztenean, institutuko ez-dakit-zenbatgarren mailara iristen zirenean, edo hurbileko lagunei gogoak ematen zienean, zenbait auzo eta herritan, inguruko lokal hutsak bilatzen zituzten,...

Udaberriko izotz beltza

Udaberriko izotz beltza

Lantokiaren ezkerraldeko landa txiribitaz beteta dago, ez dakit hainbeste loretxo ikusi dudan inoiz. Eguzkitan daude. Eskumaldeko mendi altu mitikoa, ostera, zurituta dago, asteburuan elurra egin du-eta. Neguaren eta udaberriaren artean gaude. Udaberria badator! Dagoeneko hemen da! Xabier Letek eta Lourdes Iriondok kantatutako Izotz ondoko eguzki abestia etorri zait akordura, eta Leteren letrak, azken ahapaldian, halaxe...

Kukua

Kukua

Uste dut akordatzen naizela lehenengo aldiz noiz entzun nuen kukuaren kantua. Martxoko, apirileko eguraldia egiten zuen, halakorik existitzen bada; bai, martxoa edo apirila izango zen. Aste Santuko oporrak hartu genituen eskolan; gurasoek lanean jarraitzen zuten. Aitona-amonen etxean generamatzan bizpahiru egun. Umeak ginen oraindik; goizero-arratsaldero, hosto berri eta zaharrak bihurtzen genituen jolas, etxepeko parkean. Eguerdi hartan,...

Gipuzkoako kanoiak

Gipuzkoako kanoiak

FIDELISSIMA BARDULIA NUNQUAM SUPERATA. Bardulia txit fidela, inoiz ez garaitua. Gipuzkoako armarriaren entseina. Leloaren gainean hiru hagin (zuhaitzak, ez hortzak), olatu urdin eta zilarrezkoak azpian, eta ezker-eskuin, armarriaren kontra erdi etzanda basagizon bana, zakil-zorrotan, txokolate-tableta bistan, garrotea eskuan. Bardulo gihartsuak gure probintzia babesten. Gerrarako prest. Horixe, ostera, ez da Barduliak izan duen armarri bakarra. Aurrekoetan...

Mozorroen jolas hori

Mozorroen jolas hori

Urteko sasoi honetan, balkoiak eta leihoak koloretako trapuz janzten direnean, hainbat eta hainbat izaki iristen dira gure herrietara. Lehenago, beti pentsatzen nuen Nafarroara, Zuberoara edo Nafarroa Beherera joan behar genuela izaki eta festa horiek ezagutzeko. Beti iruditzen zitzaizkidan interesgarriagoak niretzat urruti zeuden toki horietan ospatzen ziren inauteriak, gure inguruko dena delakoa baino. Eta ezagutu ahala...

Txutxeak, jamoia eta brilli-brillia

Aspaldi baten Arabako gure lagun batzuk etorri ziren Gipuzkoako izkina honetara afaltzera. Taberna euskaldun baten afaldu genuen. Zerbitzariak, karta eman ordez, zer zuten «kantatu» egin zigun. Lehenengo plateren zerrendan jamoia zegoela kontatu zuen. Jamoia. Arabar haien artean euskaldun berriren bat ere bazegoen, eta mahaian egindako komentarioa ―ez zerbitzariari― jamoiarena ea zer zen, hain euskaldunak izanda...

Sagardotegiak eta jendea

Sagardotegiak eta jendea

Kuadrilla biologikoak. Ez direnak biologikoak. Pisukideak. Bertso eskolakoak. Institutukoak. Ezkondu behar omen dena eta bere lagunak. Masterra elkarrekin egin duen jendea; edo lana. Lankideak. Dantza taldekoak. Saskibaloi taldekoak. Familia biologikoak. Ez direnak biologikoak. Ez-dakit-zein herritako «gazteak». Urteak betetzen omen dituena eta bere lagunak. Parranda egin nahi duen jendea. Gazte asanbladakoak. Pala txapelketakoak. Antzerkikoak. Sagardoa dastatzea...

Egonean egotea

Egonean egotea

Kontatua zidaten jendea zain egoten dela auzoetako supermerkatuetan ateak noiz zabalduko. Esajerazioa zelakoan nengoen, neure begiez ikusi nuen arte. Itxaroten, zutik atean, inongo eskaintza berezi barik, berdin otsailean zein uztailean; hotz zein bero. Batzuetan, luzaro. Tarteka-marteka suertatzen zait ikustea itxarotzaile multzoak, eta beti galdetzen diot neure buruari zer dela-eta dauden tente hantxe, zein premia sentitzen...

Lur zabal-zabal honetan

Akordatzen naiz nola otsailaren lauan, urtero-urtero, arratsaldeko hirurak aldera, gure eskolako irakasle hark hurritz-makila zerura jasotzen zuen. Ikasle den-denok isildu behar ginela esan nahi zuen hurritz-makilaren jasotzeak. Gainerako irakasleek keinuka adierazten ziguten begiratzeko hara, hatz erakuslea eramaten zuten «ixo» antzeko soinu bat zerien ezpainetara; lortzen zuten gutako gehien-gehienok berriketari uztea. Jartzen genuen tente gure makila,...