Iritzia

Erlaxazioa, telebista eta euskara

Gustuko dut telebista ikustea, daitort. Erlaxatu eta errealitatetik ihes egiten laguntzen dit, ez pentsatzen. Sofan jarrita, eguneko arazoak ahaztu, eta etxera eroandako ezinegon, pena eta gatazkak lausotu egiten zaizkit. Hortxe segitzen dute buruhausteek, baina nolabaiteko arintze bat izaten dute. Agian, pantailari begira ez diedalako problemei buelta gehiago ematen, buruan espazio handiagoa okupatzen lagatzen, kiribiltzen eta...

Autobidea? Erokeria!

Gipuzkoar askok bezala, maiz samar erabiltzen dut Leitzarango autobidea, A-15 izendapen teknikoz. Aitortzekoa da denbora pixka bat eta endredo batzuk aurreztu dizkidala, hori dena bertako radar maltzurrek ezarritako isun ugariren bidez ordaindu behar izan badut ere, gipuzkoar askok bezala. Isun-beldurraz landa, beste buru-neke bat ere izaten dut eskuarki Andoain eta Iruñerako tarte asfaltatuan inguruetako baso...

Zaharrak, familia eta zaintza

Inor konturatu ote da zenbat iragarkitan agertzen zaizkigun zahar gazteak? Zahartzaro aktiboa duten pertsonak, ilezuriak guztiak, baina argal, dinamiko eta guapo? Bai, eta halako zaharrak badira, bai; gutxiengoa dira, halere. Publizitateak modan jarri du zilar ekonomia (silver economy, my friend), eta saldu nahi digute zahartzaroa, sarritan ez dena hain osasuntsua, ez polita. Bizitzako sasoi hau,...

Gipuzkoartasunaz

Hasi da berriro baloia hara eta hona etenik gabe mugitzen, noiz ostikoz noiz burukadaz, soropilean aurrera eta atzera, nork non sareratuko, eta hasi gara berriro ere zaleok nor bere taldearen gorabeherekin kezkatzen, sufritzen eta gozatzen. Arrazoiaren eta argudiaketaren aldetik, ez naiz futbolzalea, eta goi mailako futbolaren aurreko aukera zentzuzko eta bidezkoena hartaz futitzea dela iruditzen...

Donostia Kultura: ikastaroak euskaraz

Iazko irailaren 8an idatzi genuen Donostia Kulturako ikastaroak, aurten ere herren artikulua, euskaraz antolatzen diren ikastaroetan izena emateko unean zeuden trabak salatuz. 2023ko irailaren 4an, datorren astean, zabalduko dute ikasturte berriaren matrikulazio epea eta aldaketak ezarri ditu Donostia Kulturak. Aldaketa horien inguruan gure iritzia plazaratu nahi dugu jarraian. Hasteko, zoriondu nahi ditugu Donostia Kulturako ikastaroen...

Julian Grimauren oinordekoak

Aurreko ostiralean, Espainiako telebista kate baten Julian Grimauren gaineko erreportajea ikusi nuen. Ikusita neukan arren, gustura egon nintzen berriro ere Grimauren historia latza gogoratzen. Bera komunista zen, eta 36ko gerrako azken fusilatua dela esaten zuten erreportajean, 1963an frankismoak erail zuelako, Bartzelonan guda sasoian txeka baten burua zelakoan; hau da, epaiketa fartsa baten bidez, hogei urte...

Txakurrak, aitonak eta amak

Bakoitza bere zoroak bizi du”, dio euskal esaera zaharrak. Eta hala da, bakoitzaren harrikadek formatzen dute, ez dut esango izaera, baina bai gure portaera, edo, behintzat, bizitzan ibiltzeko modua. Lagun friki batek eguneratu du esaera zaharra, eta berak dio “bakoitza bere frikiak bizi du”, esaera zahar-berria, alegia, eta ergatiboa bere lekuan duena. Zoro askok bizi...

Erasoa jo… eta iraun

Kondairak dioenez, haur nintzela attitte zenak egunero irakurtzen zidan, etxeko sukaldean, Arantzazuko egutegia, takoa, eta horrek bilakatu ninduen irakurle goiztiar. Uste dut, hala ere, kondaira horretan aitonak bilobarengan izandako eraginaren mitifikazio edertzaile bat dagoela, eta benetan irakurtzen irakatsi zidana periodikoa izan zela, ni haur nintzenean bestelako luxurik ez baina egunkaria egunero jasotzen baikenuen etxean, La...

“Emakumeak gaiztoagoak gara”

Orgatxoari bultzaka nenbilen auzoko supermerkatuan, etxeko hozkailu hutsa betetzeko asmotan. Apalategi baten aurrean geratu nintzen zer behar nuen aukeratzeko asmotan, eta ondoan emakume gazte bi zeuden hizketan, halako auzo dendetan sarri gertatzen den bezala. 30 urteren bueltan egongo ziren, edo agian, gutxiago. Batak alaba zuen alboan, 6 urte ingurukoa, eta beste emakumeak umeari berba egiten...