Iritzia

‘Bectsolaritza’ ala hil?

Juan Luis Zabala

Eredu eskolaturik gabeko bertsolaritza eta estandarrik gabeko euskara traktorerik gabeko baserritarraren pareko ditun: oso ederrak baina etorkizunik gabekoak.

Nahi ez genuen ia guztia

Juan Luis Zabala

Bai, ondo ekarria zegok. Baina gero eta argiago geratzen ari duk ez direla Euskadiko Ezkerrakoak izan nahi ez zuten iag uztia lortu dutenak.

Aldaketa, bizitzeko

Leire Narbaiza
Argi daukat, ostera, bizi dugunak aldatuko bagaitu ere, ez duela gizartearen oinarria kanbiatuko, epe laburrean, behintzat. Pertsonak aldatu beharko genukeelako.

Iruzurra eta ukronia

Juan Luis Zabala Euskararen kontu honekin iruzur egin didatela sentitzen diat —esan zidan. —Zer ba? —Pako Aristiren artikulu bat irakurri diat Berria-n… —Euskararen bigarren heriotza? —Bai. Eta gogoratu nauk, batxilergoa amaitu eta gero, unibertsitatean filologia ikastea erabaki eta zalantza izan nuela zer hautatu: euskal filologia ala filologia hispanikoa. Eta ba al dakik zergatik aukeratu nuen...

Leloon leloak

Leire Narbaiza

Ziurgabetasuna da orainaldi berriko marka eta ezaugarria. Azken boladan pertsona askok sentitu izan dute hanka azpiko zorua, lurra, desegin eta deuseztatu egin zaiela, eta heldulekuak ere desagertze prozesuan dabiltzala. Euren buruari non eutsi jakin ezinda, egonezina orokortu da. Goian zerua, eta azpian lurra esamolde zaharrak ere ez du ganoraz funtzionatzen mundu nahasi honetan, ezustekoak eta aldaketak etengabeak dira eta: zeruan buru gainean dugu oraindik; lurrak Iruñerrikoa dirudi, dar-dar egiten duelako, eta, hortaz, ikara eragiten.