Iritzia

Epaiketako militar serbiarra bezala

Danel Agirre

Alemaniarrekin mania bat partekatzen dugu gutxienez: "Martxa honetan erretirorik hartu gabe hilko gara, pentsiorik ez da geratuko guretzat" esaldia txitean-pitean errepikatzea. Bota didaten bakoitzean euro bat jaso izan banu, honezkero heriotza arteko Nescafe soldata bilduta nuke zuretzat eta biontzat. Iragarpenak bereziki sutzen nau gainera, ezkorra baino gehiago, axolagabea delako: muturren aurrean maula egingo digutena ontzat hartzen du, eta iruzurra eragozteko adore berezirik ez dugula erakutsiko suposatu. Entzunaren poderioz, hondamendi sozial hori aritmetika demografiko saihetsezin batek eragingo duen ustea barneraturik dugulako gertatzen da. Borondateak eta lehentasunak ezartzeak oso eragin mugatua dutela sinetsarazi nahi digute horrela, politikaren enegarren kapitulazioa eskandalu handirik gabe baimentzeko.

Katea eten ez dadin

Leire Narbaiza

Orain pare bat urte izango zen. Automobilean nindoan, eta atzean iloba biak neramatzan, orduan bost eta zazpi urte inguru zituzten. Jolasean zihoazen euren aulkitxoetan jarrita, gaztelania makarroniko batean, baina gaztelania hutsean. Asaldatu egin nintzen. Oso nekatuta egoteak ere lagunduko zidan; izan ere, egun osoan kanpoan bueltaka ibilita, leher eginda gentozen. Aztoramen horren erdian, errieta egiten hasi nintzaien: ea zertan zebiltzan, nolatan egiten zuten erdaraz, ea ez zekiten zenbat jendek egin zuen borrokan eurek euskaraz egiteko eskubidea izan zezaten, askok ez zutela izan euskaraz egiteko aukerarik... Hau dena zeharo suminduta, gidatzen nuen bitartean. Ume koitaduak isilik, izeko zoroa egokitu zitzaiela pentsatzen, ziurrenik. Jaitsi nuen tonua eta goxoago azaldu nizkien kontu batzuk, zergatik haserretzen ninduen hainbeste eurei erdaraz entzuteak, esate baterako. Orduan, zaharrenak jaurti zidan: "Leire, baina jendeak badaki hori? Irratian kontatu beharko zenuke! —orduan kolaborazio bat egiten nuen jakitun zegoen eta—.

Hotzak dira, baina ez darie lerderik

Danel Agirre

Nire telefono zenbakia idatzita zeraman kiribildutako papertxoa belarri atzean ezkutatu, eta haien ustez begira ari zitzaidan ilehoriarekin hitz egitera bidali ninduten L.k eta E.k. Presaka zebiltzan. L.k txanda amaitzear zegoen zerbitzari australiar androgino samarra alboko kaleko bere etxera igotzeko konbentzitu berri zuen. E.k aurrerantzean Mofeta deituko genion artista ingeles hura —izenarena azaltzea beste baterako utziko dugu— zain zuen atean.

Kultura tortura da, ez gaitezen engaina

Leire Narbaiza

Goñiko udalekuan izan zen. Jaiki berri, nagiak ateratzeke, gosaldu barik nengoela, umetxo bat hurreratu eta "Leire, zer da kultura?", bota zidan brastakoan. Halako atakan gutxitan jarri naute, baina gai izan nintzen zer edo zer esateko, erantzuna akorduan ez badaukat ere. Badakit azaldutakoarekin konforme geratu zela mutikoa. Ziur nago, ordea, adierazi niona ez zela azaldu nezakeen egokiena.

Etsaia inoiz baino indartsuago dabil

Danel Agirre

Espezie moduan piperrik ez dugula balio agerian uzten du, lanaren automatizazioa mehatxu moduan hautematen dugunak. "Makinek tailer bateko 200 beharginak ordezkatuko dituzte" dioen izenburu bakoitza hileta tonuarekin nabarmendu ohi da, harridura-marka euforikoekin lagundu beharrean. Osasuntsu dagoen pertsona heldu oro ordainpeko zereginen batean ipintzea ideal kolektibotzat dugu, gehienok —zerbitzuetan ari garen ia guztiok, adibidez— denbora galdu baino egiten ez dugula kontuan izan gabe. Gizateria denetik, gizateriari erasaten dion izurriterik ankerrena enplegua da. Eta ia deuseztaturik behar lukeen aroan, sekula baino indartsuago dabil.

Klasismo naturalizatua

Leire Narbaiza

Gipuzkoako herri ertain bateko enparantzan nago, herriko plazan, plaza nagusian. Ez dabil automobilik bertatik, oinezkoentzako gunea baita. Umeak jolasean ari dira. Zehaztapena egin behar dut: mutikoek dihardute futbolean plazaren erdian. Mutikoek. Baloia jaun eta jabe da, beraz.

Damutzeko ere, akituegi

Danel Agirre
Oraindaino, moja baten larruazala nuen, leuna, perfektua. Arrakalatu ez zedin, bizitza osoa eman dut eguzki izpietatik ihesi. Zimurrak ekidite aldera, irribarre eta algarak ezin zekenago banatu izan ditut txikitatik.

Asmo on ahaztuak

Leire Narbaiza

2018ko lehen artikulua da hau, eta zalantza eragin dit: "Urte berri on" opa beharko nizueke? Ala beranduegi da? Seguru nago Iban Zalduak gaizki iritziko liokeela oso-osorik Euskal Zutabegilearen Dekalogoa beteko nukeelako (alferrikako agurrei dagokienez). Baina, bestalde, noiz laga behar diogu urte berri ona desiratzeari? Noiz dauka iraungitze data zoriontzeak? Zer da hobea, astun izatea eta konplimenduz betetzea gure jarduna? Ala siku, takar eta edukazio barik jokatzea? Ez da erraza erantzuten!

Mariana Pineda euskaldunak

Leire Narbaiza

Abenduaren bostean 41 urte bete ziren Jose Angel Iribar eta Iñaxio Kortabarriak Atotxa futbol zelai zaharrean ikurrina atera zutela. Euren atzean Reala eta Athletic talde biak zihoazen, derbia jokatu behar zutelako. Orduan euskal bandera ilegala zen Euskal Herri kontinentalean, urtarrilaren 18an legeztatu zuten-eta.

Lorezaintza Bosforoan

Danel Agirre
WhatsAppen txat bat dut bi lagun minekin, ile kontuez aritzeko. Pasa den astea aktore gipuzkoar batek inplantea egin berri ote duen aztertzen eman dugu. Aldizkari batean azaldutako bere argazkiak aktibatu zuen bikain kalibratuta dugun birlandaketak detektatzeko gure sentsorea.