Sailkatugabeak

%0,025: emaileen batezbestekoa

  Josep Carreras fundazioaren erregistroan izena ematen dutenen artean, 4.000 pertsonatik bakarra bihurtzen da emaile (%0,025), oso zaila baita emaile bateragarriak aurkitzea. “Epe luzerako konpromiso bat” dela azpimarratu dute fundazioko kideek.

Motzean

Hiria ala natura? Herrian bizitzea asko gustatzen zait, kalea gustukoa dut, baina mendia bost minutura daukat hemen. Ezingo nintzateke bizi bata edo bestea gabe. Itsasoa ala mendia? Mendizalea naiz, mendira asko joaten naiz, baina oso ederra da menditik itsasoa ikustea. Lana bukatzean, zer duzu gogoko? Lana bukatuko da noizbait? 52 urte ditut, entzuten ditut batzuk...

Bi urte inguru, «ni izan gabe»

M. Garate Tolosa Goizeko hamaikak izan arren, Tolosako Triangulo plazan, banku batean esertzea izan da ahal zuten guztiek egin duten lehen gauzetako bat. Nekatuta daude. Makuluarekin etorri da bat, ahotsa apalduta du beste batek, eta eztulak erasaten dionik ere bada. Begiratu batera, ordea, itxura ona dute. «Hala da, ez daukagu hanka bat igeltsuarekin, edo minbiziaren...

155: erabiltzaile kopurua

2020an martxan jarri zutenetik, 155 goierritarrek parte hartu dute Goi Osasun Lab egitasmoan. Lehendabiziko fasean, 30 izan ziren, banakako saioetan. Bigarren fasean, ehun herritar animatu ziren, nahiz eta hirurogeik amaitu zuten programa osoa. Gaur egun, berriz, bi herritako hogei bizilagunek jasotzen dute zerbitzua.

Mendeurreneko erakusketa, bihar arte ikusgai

Donostiako Ur Kirolak arraun kluba mendeurrena ospatzen ari da aurten, eta, besteren artean, erakusketa bat prestatu du, hainbat argazki historikorekin. Urriaren 8tik dago ikusgai erakusketa, Donostiako Aquariumeko Nautilus aretoan, eta bihar arte egongo da ikusgai, 17:30etik 19:30era. Ez da sarrerarik ordaindu beharko. Argazkiak, garaikurrak, dokumentuak…, denetik ikus daiteke erakusketan. Bazkari bat ere egingo dute: azaroaren...

‘Kantakerixak’

Oñatiko sortzaileen hitzak hartu, moldatu eta kantu bihurtu dituzte Arantzazu eta Mirari Sagarzazu Sacristan Oñatiko ahizpek. 11 pieza osatu dituzte; Itziar Ugarte Irizarren Frogak poema dauka oinarri horietako batek. Ane Irazabal Martins (ahotsa) eta Aitor Regueiro Plazaola (ahotsa eta gitarra) dira musikariak. Maite ditut dena berdin ez dela frogatzen duten pertsonak ni etxe hartan jaio...

Beasainerako sarrerak eskura daitezke jada

Paradisu ihes gela pedagogikorako Orion prest zeuzkaten txanda guztiak beteta daude jada —ehun jarri zituzten herritarren eskura—, baina dagoeneko eskura daitezke Beasainerako txartelak —beste ehun saio eskainiko dituzte 2023ko urtarrilaren 27tik martxoaren 31ra—. 623-55 85 55 telefono zenbakira deituta edo info@ihesgelapedagogikoa.eus helbidera idatzita hartu daitezke sarrerak. Beasainen, 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean izango dira saioak asteazken,...

Motzean

Amets bat? Bizitza bizitzea. Leku bat? Euskal Herriko edozein toki. Euskal Herrikoa ez den leku bat? Kopenhage. Urretxun biziko ez bazina, non biziko zinateke? Sitges asko gustatzen zait [Herrialde Katalanak]. Zeini orraztuko zenioke ilea gustura? Angelina Jolieri. Asko gustatzen zait haren estiloa. Eguneroko lana ala pasareletakoa? Zaila da bat edo bestea aukeratzea, baina gaur egun...