Sailkatugabeak

Begi askotatik irakurtzen

Afizio bakartia eta intimoa da irakurketa. Liburuak bakoitzari bere erara hitz egiten dio, besaulkian edo ohean, eta banaka irekitzen ditu bere barrura sartzeko ateak. Irakurketak ere bilatu du, ordea, taldean lekua hartzeko modua: herri ugaritan daud...

Oso asteburu magikoa

VIII. Magia MostraElgetaZortzigarrenez, Nazioarteko Magia Mostra egingo dute Elgetan, Espaloia kafe antzokian, asteburu honetan. Gaurtik igandera bitartean oraingo magorik entzutetsuenak Elgetan izango dira. Hainbat ikuskizun Espaloia kafe antzokian b...

Idazten ez da soilik haurtzaroan ikasten

Plazera da batzuentzat; besteek, ezin dute hura gabe egon. Badira bestela ere aritu bai, baina trebatu nahi dutenak; beste batzuei, berriz, ondo datorkie bestelako lanetarako idazketa hobetzea. Denetariko ikasleek jotzen dute Bergarako Idazle Eskolara...

480

Gipuzkoa Encounter-en mugitutako megak, milioitan. Iragan larunbatetik astelehenera bitartean Tolosan egindako Gipuzkoa Encounter bilkura informatikoan 600 pertsonak parte hartu zuten, eta hiru egunetan 480 milioi mega mugitu zituzten. Partaideek segundoko 692 gigabit prozesatzeko gaitasuna duen teknologia izan zuten.

Ahaztuak oroitzeko kartel berriak

Lehena Ikatz kalea izan zen, bere izena bagenekielako", azaldu du Jonpa Albisuk, berak eta beste hainbat lagunek Parte Zaharreko kaleen izenak berreskuratzeko egin duten ahalegina deskribatzean. Ofizialak ordezkatzea baino gehiago, "euskarazko betiko ...

6,6

Hondarribiko aireportuaren iazko galerak, milioi eurotan. Espainiako Sustapen Ministerioaren datuen arabera, Hondarribiko aireportuak, iaz, 6,6 milioi euroren galerak izan zituen. Iaz, Hego Euskal Herrian Loiukoak soilik izan zituen irabaziak: 1,71 milioi eurokoak. Noaingoak 7,78 milioi galdu zituen, eta 10,24 milioi Forondakoak.

Telefono mugikor bidez egin ahal izango dira Klikmetroak

Abian da, berriz ere, Kilometroen aldeko Klikmetroak egitasmoa; alegia, Kilometroetako zirkuituko metroak birtualki egiteko aukera eskaintzen duen egitasmoa. Berritasun nagusi batekin abiatu da, gainera, aurtengo Klikmetroak: metroak telefono mugikor bidez ere egin ahal izango baitira. Hain justu, Android sistema duten smartphone eta tablet-en bidez hartu ahal izango dira metroak. Horretarako, Akting Ingenieritzak enpresak Klikmetroak egitasmorako espresuki sorturiko aplikazio bat jaitsi beharko dute erabiltzaileek.

Asteazkenean aurkeztu zuten aurtengo Klikmetroak, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak Donostian duen egoitzan. Igor Elortza Kilometroetako koordinatzailea, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Arantza Manterola Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria eta Nagore Guarretxena Akting enpresako kidea eta Aita Larramendi ikastolako ikasle ohiak hartu zuten parte agerraldian. Aurten Gipuzkoako Foru Aldundia izango da Klikmetroak proiektuaren babesle nagusia. Hori medio, Zigor Etxeburuak berak egin du lehen metroa.

Klikmetroak proiektuaren helburua Kilometroetako zirkuituari ahalik eta buelta gehien ematea da. Hala, aurtengo zirkuituari —6.741 metro ditu— bi itzuli ematea jarri dute aurtengo erronka gisara. Horretarako, jendearen parte hartzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute antolatzaileek; metroak hartuko dituzten bisitarien beharra batetik, eta metro horiek diruz lagunduko dituzten babesleena bestetik.

Metro bat hartzen duten herritarrek, argazki edo irudi bat igo beharko dute sarera, eta izen-abizenak jartzearekin batera, mezu bat utzi beharko dute. Metro bakoitzak bere babeslea izango du. www.kilometroak.net eta www.klikmetroak.com webguneen bidez hartu daitezke metroak, baita orain arteko metroak eta haien babesleak ikusi ere.

Azpeitiko Ikasberri ikastolak garatu zuen egitasmoa, iaz Azpeitian ospatu zen Kilometroak jaiaren karietara. Hain justu, proiektuak publizitate arloko Argia Saria jaso zuen iragan urtarrilean. Aurten Andoaingo Aita Larramendi ikastolak antolatuko du Kilometroak jaia. Urriaren 7an ospatuko da.